artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Keinu pinturaren maisua

Euskal artista esperimental eta erradikalena izan zen Jose Antonio Sistiaga. Gazte-gaztetatik agertu zuen artearekiko interesa, eta formakuntza autodidakta izan zuen.

keinu-pinturaren-maisua

Mikel Onandia [ BERRIA.eus]
| 27 de Junio 2023

1955 eta 1961 artean Parisen abangoardia ezagutu zuen zuzenean Zumeta, Mendiburu eta Balerdirekin batera, eta bertan nagusi ziren korronte informalista piktorikoengandik jaso zuen pintzelkadaren espresioarekiko eta kolorearekiko interesa. Hurrengo urteetan, teknika eta euskarri ezberdinetan eta eboluzio azkar batean, pinturaren konbentzioak hautsiko zituen lan ezberdinak osatu zituen. Ekintza-pintura, trazuaren bat-batekotasuna eta keinuaren indarra izan ziren Sistiagaren lanaren ezaugarri agerikoenak, pintura dinamikoa eta azkarra baitzen berea, indartsua oso.

Mintzaira piktorikoaren aukerei eta mugei buruzko etengabeko hausnarketaren ondorioz, 1964tik aurrera eskulturak eta izaera kontzeptualeko ekintzak harenak dira euskal artearen historiako lehen happeningak txertatu zituen bere erakusketetan. 1968 eta 1970 bitartean ...ere erera baleibu izik subua aruaren... film margotua osatu zuen, zineman aurkitu zuelarik bere potentzia plastiko guztia zabaltzeko euskarri berria. Mihisetik zeluloiderako jausiak pintura mugimenduan jartzeko aukera eskaini zion, ikuslea esperientzia estetiko puruko inmertsio erabatekoan murgiltzen zuelarik. Pelikularen Bilboko aurkezpenerako Jose Julian Bakedanok idatzitako manifestuan hala irakurri daiteke: "Ezin idatz daiteke Sistiagaren filmaz ez duelako ulermena galdatzen, entrega baino (...); ez du pentsatzeko balio, baina pentsamendua abiarazten du".

Margogintzaren iraultza osatzen zuen bitartean eta paraleloki, eta Gaur (1966) taldearen sorkuntza ezagunaz gain, Sistiagak arte hezkuntzarekin eta inguruko artistekin osatu ekimen ezberdin eta garrantzitsuak abiarazi zituen. Amable Arias eta Esther Ferrer-ekin batera zaharkitua eta postulatu kontserbadoreen arabera funtzionatzen zuen Gipuzkoako Artisten Elkartea eraberritu zuen 1963an. Ferreren laguntzarekin, Ostegunetako Akademia edo Adierazpen Askeko Lantegia jarri zuen martxan Donostian 1963 eta 1968 artean, Parisen ezagutu zuen Arno Sternen Académie du Jeudi erreferentetzat hartuta. Jorge Oteizak bultzatuta, Ferrerrek eta Sistiagak ere Elorrioko Eskola Esperimentala (1964) jarri zuten martxan. Haurren berezko ikaskuntzatik, eta heziketa-prozesua jolasean, adierazpenean eta sorkuntzan oinarritzen ziren nazioarteko joerak (batez ere aipatu Arno Stern eta Celestin Freinet pedagogoen lana) bere eginez, pintura-lantegi eta eskola horiez gain erakusketa, hitzaldi eta artikuluen bidez zabaldu zuten horietan egin lana 1960ko hamarkadan.

Planteamendu aurreratu horiek, kontestu benetan zailean, oraindino gaurkotasun nabarmena duten auziak abordatzen dituzte. Sistiaga eta Ferreren arabera, errepikapenean eta kopian oinarritutako eskola tradizionalaren aurka hezkuntza haurrak berekin dakartzan ezagutzen garapenaren arabera oinarritu behar zen, askatasun osoz jardunda, ingurunearen behaketa eta ikerketan, hezitzaileen eta haurren arteko komunikazioan eta azken hauen autoebaluazioa oinarri izanik betiere. Sistiagaren eta haurraren hezkuntzan interes berezia agertu zuen Oteizaren arteko desberdintasun funtsezkoena hurrengoa zen: lehenak ondo ezagutzen zituen hezkuntza-metodologiak, praktikatik bertatik; bigarrenak, hurbilpen teorikoa baino ez zuen egin. Era berean, Sistiagaren ustez Oteizak hezkuntza-eredu tradizionalaren akats bera egiten zuen eskolako curriculum ofizialaren ordez euskal estetika bategatik ordezkatzean, haren planteamendua Sistiagak ekidin nahi zuen haurren bideratzean funtsatzen baitzen.


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 30 de Octubre 2026
Al 28 de Febrero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).