artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Logelatik irten gabe

Zaila da azaltzea zergatik den interesgarria beti gauza bera egiten duen artista baten lana. Giorgio Morandiren erakusketan nagoela egindako hausnarketa da. Bolognarrak bere logelatik ia irten gabe pintatu zituen ia bizitza osoko koadroak. Objektu berdinak hondo neutro baten kontra lerrokatuta. Botilak, latorrizko gaileta kaxak, zeramikazko dekorazio-objektuak, katiluak, zapiren bat, kinke bat edo beste, pitxarrak.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA]
| 1 de Marzo 2022

Gelako leihotik ikusten zuen patioko zatia edo udako etxetik ikusten zuen paisaia. Horiek izan ziren bizitza osoan pintatutako gaiak. Beraz, zer dute Morandiren lanek? Zerk egiten du erakargarri botila bat kartoizko kutxa baten aurrean?

Norbaitek pinturaren misterioa erantzungo luke. Artearen alderdi mistikoa edo esentzialista. Baina, artea ikerketa gai dugunok ezin dugu horretara mugatu, batez ere norbaitek gure aditu lana egiteko eskatzen digunean. Nork esan zuen arte figuratiboa abstraktua baino errazagoa zenik?

Figurazioaren arrakasta koadroan ikusten duguna identifikatzearen plazerrean oinarritzen omen da. Baina, behin eta berriz ia koadro bera ikusterakoan ez al gara aspertzen errealitate berarekin topatzeaz? Non dago objektuak tokiz aldatzearen erakarpena edo interesa?

Morandiren koadroetan artistak eskura zituen objektuak ikusiko ditugu behin eta berriz; hala ere, koadro guztiak ezberdinak dira. Eta ezberdinak dira, errealitatea inoiz ez delako berdina. Argia da ikusmenaren oinarrizko osagaia eta horrek gure ingura alda dezake. ÀƒÂ‘abardura nimiño horiek harrapatzean datza Morandiren lana. Objektu beraren alde bat edo bestea erakustea ez da gauza bera, eta alde bera erakutsita ere, argia aldatzen bada, objektua ezberdin ikusiko dugu. Horri objektuek okupatzen duten espazioaren aldaketak gehitzen badizkiogu, bizitza guztia pintatzen jarduteko zigor modukoa izango dugu.

Argiak espazioa eta objektuak aldatzen ditu, bai, baina pintatzeko erak argia, formak eta espazioa baldintza dezake, horregatik Morandiren koadroak ez dira errepikatzen; beti zerbait berria topatzen dugu, teknikaren bidez errealitatea irudikatzeko modu agorrezinak daudelako: marrazkiari garrantzia ematen badiogu, objektuen bolumenek garrantzia hartzen dute, eta espazioak garbitasuna eta zehaztasuna; aldiz, pintzelkada lodiak eta urduriak erabiltzen baditugu, formak desitxuratuko dira, eta bat egingo dute hondoarekin. Morandik erabiltzen dituen pintzelkadek objektuak dantzan jartzen ditu fokatu gabeko espazio dardarti batean.

Morandik erakusten digu mundua ezagutu daitekeela norberaren logelatik irten gabe. Hori bai, Virginia Woolfek esan zuen bezala, garrantzi handia du gela bat norberarena izatea.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).