artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kaosen osteko hasiera berriak

Kimia Kamvari. 'Alef' | Non: Donostiako San Telmo museoan. | Noiz arte: 2023ko otsailaren 5era arte.

kaosen-osteko-hasiera-berriak
Kimia Kamvari artista, Donostiako San Telmo museoan jarri duen erakusketari begira. GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 14 de Diciembre 2022

Erakusketaren inguruko informazioa posta elektronikoan jaso orduko sortu zitzaidan bertaratzeko gogoa. Urte batzuk paseak ziren Kimia Kamvariren bakarkako azken erakusketa ikusi nuenetik —Kristinaenean 2019an izan zelakoan nago—, eta egun zertan zebilen jakiteko kuriositatea banuen. Horregatik joan nintzen, oraingoan, San Telmo museora.

Bere erakusketa Artea abian programaren barruan aurkeztu dute (museoaren eta Kutxa Fundazioaren artean garatutako proposamena, artista gazteei instituzioan lehen leku bat behintzat egiteko asmoz gauzatzen dena). Erakusketa hauek Laborategia izeneko aretoan atontzen dira; liburutegiaren gainaldean kokatua, sarrera libreko espazioa da, tamaina politekoa, eta bertan dago ikusgai Alef titulutzat duen erakusketa.

Aretoaren ohiko sarreratik sartu nintzen; irekia zegoen, eta alboan, gainera, erakusketaren eskuorriak zeuden idulki batean jarrita. Erakusketaren sarrera nagusia zirudien. Eskuorri bat hartu, eta espazio barrura sartu nintzen, beraz.

Gogoan nuen Nature Change Kristinaeneako 2019ko erakusketa hartan bereziki instalazioa zein ongi erdietsirik zegoen; bisitarien begiradaren heldulekuak eta ibilbide espazialen gidaritzak ederki ebatzi zituela artistak. Eta hura zen erakusketa honekiko nekarren espektatiba. Baina espektatiba hutsean gelditu zen.

Erakusketa ikusi, eta ustez irteerako atea zenetik atera nintzen, harik eta horman erakusketaren titulua topatu, eta lurrean aurrera eta atzera irudikatzen ziren gezitxoak ikusi nituen arte. Nahiko nahasgarria zen. Baina atzera berriz ere erakusketara begiratu, eta argi ikusi nuen: hura zen mostraren sarrera nagusia. Ez nintzen izan arratsalde hartan erakusketara hurbildu nintzen bakarra, baina bakarra izan nintzen —ni han izan nintzen artean, behintzat—, ia kasualitatez, erakusketaren irakurketa baldintzatzen duen detailetxo honetaz ohartu zena; gainontzeko guztiak lehen sarreratik sartu eta irten baitziren.

Tontakeria hutsa irudi lezake erakusketa baten sarreraren kokalekuari halako garrantzia emateak, erakusketa bera izanik, leku batetik ala bestetik sartu. Baina edozein objektu alde batetik ala bestetik ikusteak harekiko dugun ezagutza baldintzatzen duen bezala, edo testu baten ulermenean hura buruz behera ala buruz gora irakurtzeak eragina duen moduan, erakusketekin ere gauza bera gertatzen da: ez da gauza bera aurretik sartu eta instalazioa pentsatua izan den ordenan ikustea, edo atzekoz aurrera bisitatzea. Kaos uneek hasiera berriak bermatzen omen dituzte... Hala, bigarrenez erakusketan sartuta, nire esperientzia zeharo aldatu zen.

Oraingoan, aretoan sartu, eta hura diagonalean zeharkatzen duen horma handi batek eman zidan ongi etorria: arrotz zaigun basamortu itxurako lurralderen bateko dolinen argazkiz jositako hormak, zuloetako bakoitza koordenatu batez markatua. Antzekoak, baina bakoitza partikularra. Haien alboan, eskuineko horma osoa hartzen, tamaina monumentaleko testua dago, ia artelan baten gisako tratamendua duena, testuaren materialtasuna agerian uzten duena. Ez da aretoetan egon ohi den sarrerako testu bat; patxada behar duen testua da, denbora; eta gorputzak ere hori eskatzen du haren aurrean, patxada. Lurrean eseri besterik ezin egin, ordea. Baina testuak dolinei testuingurua eskaintzen die, baita haietatik gaindi pentsatzeko aukera eman ere. Zinez, inflexio puntu gisara funtzionatzen du; horma diagonalak bereizten dituen aretoaren bi aldeak lotzeko giltzarri gisara.

Landareak, materia, materiala, lur beltza, lur emankorra (edo haren falta?), unibertsoaren belztasuna, gizartearen iluntasuna eta 21 zumar negarti, goibel, atsekabetuta eta haserre. Irmo eta zut; irekitako zauriari gazteriaren protestek erantzuten dieten tankeran. Kaosa al da? Hala bada, zerbait berria hastear da... Emakumea, bizitza, askatasuna?

Alef-ak hasiera sinbolizatzen omen du; askotariko aukerak, amaigabeak, sor ditzakeen energiari egiten omen dio erreferentzia; hizkia eta narrazioa da aldi berean. Hemen, erakusketan, hasiera horren arduraren testigua dolinek hartzen dute, baina narrazioarekin nola jarraitu, nola amaitu, bisitariaren esku gelditzen da.

Bikainki jositako lanak, ideiak eta ikuspegiak eskaintzen ditu proposamenak. Artelanetara hurbiltzeko hainbat modu eta hainbat gako eskainiz; bata bestearekin lotuz eta uztartuz, gai, material eta ideien bidez, eta estetikoki oso interesgarria den proposamena gauzatuz. Aurrekoan bezalaxe, Kimia Kamvariren hurrengo erakusketaren zain gelditzen naiz, gogoz. Espero dezagun ordea, oraingoan beste lau urte itxaron behar ez izatea.

alef

Alef

Kimia Kamvari

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Noviembre 2022
Al 05 de Febrero 2023


esentzia

Esentzia

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 06 de Diciembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).