artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Rogelio López Cuenca eta Cristina Lucas artistekin elkarrizketa

Datorren ostegunean, abenduak 15, museoan ikusgai dagoen Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak erakusketako programazioaren barnean antolatutako jarduera batean parte hartuko dute Rogelio López Cuenca eta Cristina Lucas artistek San Telmo Museoan, erakusketaren komisarioa den Piedad Solansekin elkarrizketan.

rogelio-lopez-cuenca-eta-cristina-lucas-artistekin-elkarrizketa
MaÀŒÂlaga1937 - Rogelio Cuenca & Elo Vega

| 14 de Diciembre 2022

Bai López Cuencak eta baita Lucasek lan bana daukate ikusgai erakusketan.

Rogelio López Cuenca Málagan jaio zen 1959an. Filosofia eta Letretan lizentziaduna da eta Arte Ederretan doktorea. Berriki jaso du 2022ko Espainiako Premio Nacional de Artes Plásticas saria.

López Cuencak Elo Vegarekin batera sortutako Málaga 1937 lana dago ikusgai erakusketan, 2008koa. Obra honetan, Espainiako Gerra Zibilean Málaga erori ondorengo "la desbandá" da gaia, 1937ko otsailean Málaga-Almeria kostaldeko errepidean gertatu zen sarraskia: herritarrek ihesari ekin zioten, masiboki eta Errepublikaren aurka matxinatutako armadaren indarrak eta tanke italiarrak atzetik zituztela, hegazkin aleman eta italiarraren eta gerraontzien suaren azpian.

Herritar zibil kaltegabeen gaineko lehen bonbardaketetako bat izan zen, eta iheslariek atzean utzi nahi zuten Málaga hartzean armada frankistak eragindako ikara, baita Queipo de Llano jeneralaren irrati bidezko hitzaldi sutsuak ere, non emakume "gorriak" bortxatuko zituztela mehatxatzen zuen. 5.000-10.000 pertsona erail zituztela uste da.

Cristina Lucas Jaénen jaio zen 1973an. Arte Ederretan lizentziaduna da eta Arte Ederretan masterra ere egin zuen Californiako Unibertsitatean.

Bere kasuan, El rayo que no cesa lana dago ikusgai. Sortze eta ikertze prozesuan dagoen bideoinstalazio bat da, 2012an hasi zena Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira. Artistak hondamendiaz gogoeta egiteko gonbitea jaso zuenean, Espainiako Gerra Zibileko bonbardaketak aztertzeari ekin zion, eta zera aurkitu zuen: "Gerra guztiak kateatuta zeuden, eta orduantxe erabaki nuen munduko Gernika guztiak egin beharrean geundela". 2015ean formatua aldatu zen, baina lanak bere bilakaera jarraitu zuen, munduko gatazka ezberdinak gehituz aurkezten den egoitza bakoitzean.

San Telmoko edizioan, museoak Aljeriako Gerrari (1954-1962) buruzko ikerketa enkargatu dio Euskal Herriko Unibertsitateari, eta artistak Ukrainako gerra ere gehitu du.

Bi artisten eta erakusketaren komisarioaren arteko elkarrizketaren hitzordua ostegunean, hilak 15, 19:00etan izango da, eta sarrera librea izango da lekuak bete arte. Streaming bitartez ere jarraitu ahal izango da.


fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 10 de Enero 2027

bidaiaren-oihartzunak

Bidaiaren Oihartzunak

Maite Pinto

tTok (Uztaritze, Lapurdi)

Desde el 04 de Septiembre 2026
Al 22 de Octubre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).