artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kalkulatutako artea

Madrilgo Reina Sofia museoak Soledad Sevilla (1944) artista valentziarrari eskainitako erakusketa gozatzeko aukera izan dut, eta guztiz liluratuta geratu naiz haren ibilbidean zehar bidaiatuta.

kalkulatutako-artea
Soledad Sevilla, Denbora Hegan Doa instalazioaren aurrean. Arg/ Reina Sofia Museoa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 23 de Enero 2025

Abstrakzio geometrikoa egiten du Sevillak, kolorea, lerroa eta modulu geometrikoak erabilita. Horrela esanda, lan aspergarri eta errepikakorra dela pentsa daiteke, baina guztiz kontrakoa da: konposizio deigarri eta biziak lortzen ditu artistak, bakanak eta indarrez beteak.

Lehen lanaren aurrean jada, hurbildu eta detailez begiratzeko beharra izan dut. Hondo zuri baten gainean bi kolore kapa daude, forma geometriko berak gainjartzen dituztenak. Lehen begiradan, ez dut jakin material desberdin bateanmoztu eta mihisearen gainean jarritako geruzak ote diren, edo margotutakoak, beste gabe;hain da indartsua lortzen den efektu optikoa. Baina Sevillaren lan guztiak margotutakoak dira. Madrilgo Kalkulu Zentroan lanean egon zenean, 60kohamarkadan, berak eta zenbait kidek ordenagailuak erabili zituzten konposizio matematiko eta geometrikoekin esperimentatzeko; kide batzuek makinak ekoiztutako lanen alde egin zuten arren, Sevillak ez zuen hala egin: ordenagailuz lortutako formak pinturara pasatzen zituen gero, logika eta teknika elkartuz.

Lan batzuk ikustean, Anni Albers etorri zait burura. Orain urte batzuk haren ehungintzako lan bikaina Guggenheimen ikusteko aukera izan genuen, eta haren konposizioek kutsu geometriko eta bizi bera zuten. Sevillaren lan askok, gainera, oihalaren antza dute, geruzen gainjartzeak irazkiak eta bilbeak sortzen dituen joko bera ekartzen baitute. Erraz imajina nezake Sevillaren lan bat Albersek ehunduta, eta Albersen bat Sevillak pintatuta. Desberdinak izango ziren arren, izpiritu bera izango zuten oinarrian.

Geometria eta kalkulua abiapuntu duten bi emakume hauen lanak beste arrazoi batengatik gustatzen zaizkit: jeinuaren irudiaren kontra doazelako. XIX. mendetik jeinuaren irudi estereotipatua jaso dugu, inpultsuak jotako erdi-zoro sortzailearena —ikusi: Van Gogh—. Baina artista gehienen lana beste modu batean ontzen da, prozesu batean non pentsamendua, plangintza, saiakera, teknika eta emozioa uztartzen diren. Sevilla eta Albersen lanak logikoak eta emozionalak dira aldi berean; ez dira oldartsuak, baina horrek ez du esan nahi indarra igortzen ez dutenik.

Zentzu horretan, aipamen berezia Sevillak 2024an sortu zuen Zerumuga zuriak lanari. Mihise handi bi, arkatzez egindako ehunka lerro zuri eta horizontalek zeharkatuak. Lanak sinplea dirudien arren, 80 urteko gorputzak utzitako arrasto aldakorraren erakusle da: erregularra beharko lukeena ez da horrela, 80 urteko gorputza ez den bezala, eta horrek joko pizgarria sortzen dubegiarentzat, ibilbide eta bizitza oso baten marka den aldi berean.


gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Junio 2026
Al 26 de Octubre 2026

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 06 de Octubre 2026
Al 21 de Enero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).