artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Nora Gondat saritu dute HAU. Diseinu Lehiaketaren zortzigarren edizioan

Ontzitegia izan da edizio honetan tradizioa eta garaikidetasuna ongien uztartzeagatik aukeratutako objektua eta gaurtik aurrera, San Telmo Museoko gastrokultura gunean, ikusgai izango dira epaimahaiak aukeratutako 8 proiektuak; tartean, Nora Gondaten "BATU" irabazlea.

nora-gondat-saritu-dute-hau-diseinu-lehiaketaren-zortzigarren-edizioan
Arg/ Iker Azurmendi

| 13 de Junio 2025

Aurten zortzigarrenez antolatu dute HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa Bitaminek eta San Telmo Museoak. Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartea eta Muebles LUFE enpresa izan dira laguntzaileak. Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Batetik, deialdiak gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatzen du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Horrela, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira, baita diseinu alorrean ikerketa-ildoak urratu eta ekintza-eremuak zabaldu ere.

Deialdi honetan ontzitegiak, zehazki manka izenekoak berraztertzea proposatu da eta 35 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketan. NORA GONDAT-ek sortutako BATU proposamena izan da irabazlea eta 2.000 euroko saria jaso du atzo arratsaldeko sari-banaketa ekitaldian. Gainera, gaurtik, ekainak 13, irailaren 28ra arte, museoan jarritako erakusketan izango da ikusgai. Hau izan da epaimahaiaren balorazioa:

"BATU proiektuak tradizionala eta garaikidea uztartzen jakin du, hiru alderditan oinarritutako berrikuntzak aurkezten dituen diseinuarekin: estetika, materiala eta fabrikazio-prozesua, eta funtzionaltasuna. Arasa egungo bizimoduetara egokitzen jakin du, merkatuan sartzeko produktu moldakor, modular eta bideragarri bat proposatuz. Altzariaren grafika euskal ikur identitarioei lotuta dago, tailla tradizionala gogorarazten duena."

Irabazlearekin batera, aurkeztutako beste lan nabarmenduak izango dira ikusgai

Aipamen berezia lortu duten proiektuak: EGUZKILORE, Malen Deniz Ayerbe / MIKA, Ane Arsuaga Iraola.

Eta hauekin batera, sorkuntza berriak egungo usadio eta ohituretara hurbiltzeko asmoz, ontzitegi berriak imajinatzen egindako ahaleginagatik aukeratutako beste hauek: NÄRA, Maitane Urkiola Martinez / MODULU, Oihane Burinaga López, Nora Iturralde Castro, Bingen Larrañaga Lete, Irati Mendez Iturrioz, Maddi Xu Persona Huici, Eneritz Sagastume Doñate / ZAGUERO, Natalia Inostrosa Reynaud / NAHIA, Sheila Martinez / OREKA, Idoia Bastarrica Amantegui

Ontzitegia. 2025eko edizioan berraztertzeko hautatutako objektua

Arasa-armairua edo ontzitegia, zehazki manka izenekoa. Euskal Herriko altzari tipikoa da, batez ere Ipar Euskal Herrian. Bi edo hiru ateko arasa moduko bat da, nahiko altua (1,60 m inguru), ia armairu txikia. Armairuaz gain, estalkia duen kutxatila edo kutxa izan dezake goiko aldean, eta kaxoi bat beheko aldean. Garai batean Euskal Herriko sukalde edo jantoki gehienetan egoten zen, eta mankak hiru biltegiratze funtzio betetzen zituen: goiko kutxa asteko ogia gordetzeko erabiltzen zen (mahai-zapiak gordetzeko beste interpretazio batzuen arabera), ateetako armairuan baxera zegoen eta tiraderan mahai-zapiak. Hala ere, egitura hori aldakorra denez, aurkeztutako proposamenek tipologia ezberdinak izan dituzte oinarri, eta material aukeraketa ere librea izan da.

Epaimahaia

Edizio honetan ondorengoek osatu dute epaimahaia:

  • Maite Errarte Zurutuza, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria.
  • Elisabeth Urrutia Bea, industria-diseinatzailea.
  • Xabier Llordes Arratibel, EIDE Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioetakoak biltzen dituen elkarte profesionalaren arduraduna.
  • Nagore Lauroba Izaguirre, industria diseinuko graduaren koordinatzailea (Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa).
  • Enrique Arrillaga Arizaga, Muebles LUFEren sortzailea.
  • Helga Massetani Piemonte, Bitamine sormen lantegiaren zuzendaria.
  • Arkaitz Olea Herrero, San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna.

irudi galeria

fitxa
sari-banaketa-arg-iker-azurmendi
nora-gondat-arg-iker-azurmendi
san-telmon-ikusgai-arg-iker-azurmendi

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).