artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Sagarrondoak 1.000 metrora landatu dituen eskultore matematikoa

Eduardo Zubiria, Iruñean jaioa 1963an, sagardogile eta artista matematikoa. Ama, oskoztarra; aita muskiztarra. Sustrai imoztarrak, Ultzamaldean. Badauzka han 100 urteko sagarrondoak, baita beste sagasti bat ere Erronkarin, mila metrotik gora. Artista moduan egurra lantzen hasi zen, material diferenteak teknologia berriekin uztartzeko gero, informatika ezagutzetatik abiatuta. Algoritmoen bidez programatutakoa eskuekin lantzen du. Arte matematikoa.

sagarrondoak-1-000-metrora-landatu-dituen-eskultore-matematikoa
Eduardo Zubiria, bi metro pasa altu eta bi zabal duen obra bat egiten, 'Geometria kosmikoa' bildumakoa. / Argazkia: Eduardo Zubiriak utzia

Jon Torner Zabala [argia.eus]
| 30 de Enero 2023

Muskitzeko sagastietan 80-100 urteko arbolak ditu familiak, zaharragoak ere batzuk, bailarako baldintzetara arras egokituak, eta "zapore oso bereziko sagarrak" ematen dituztenak. Ale batzuk "azkenetan" daude jada, adarrak puskatu zaizkie, baina txertaketaren bitartez bizi berria ematen die Eduardo Zubiria Lizaso iruindar sagardogile eta eskultoreak.

Zuhaitz horietako sagarren zaporeaz mintzo, kontatu digu sagar hartu berriak saskian sartu eta etxeko sarreran uzten dituenean, bost ordura itzelezko usaina zabaltzen dutela. Galdetu diogu, ea zergatik ez diren gisako sagarrondo gehiago landatzen, hain fruitu gozoak ematen badituzte. "Errendimenduagatik", erantzun digu. "Honetan dabiltzanak ez dituzte jarriko arbola batzuk sagarrak hemendik hamar urtera emango dizkizutenak, bi urtera emango dituztenak baizik. Txertaketetan patxaka baliatzen dut nik, eta lehen bi urteetan arbolak sustraiak botatzen ari dira oraindik. Ondoren hasten dira gorantz, produkzioa geldoagoa da. Urte luzez irauten dute, ordea, behar bezala zainduz gero oso handiak egitera heltzen dira. Guk ez dugu presarik, pixkana-pixkana goaz". Sagarrak zanpatzen ere ohi baino denbora gehiago ematen dute, bospasei egun, "sagarrari azken zentilitroa atera arte", Zubiriak azaldu digunez. "Lehenbizi ateratzen den zukua bezain ona da azkenekoa; diferenteak dira, bakoitza bere ezaugarriekin, eta bospasei egunez zanpatuta etekin osoa aterako diozu sagarrari".

Momentuz etxerako egiten dute sagardoa, hurbilekoen artean banatzeko, baina landaturik dituzten arbola gehiagok emango dituzte sagarrak aurki, eta litekeena da produkzioa zabaltzea. Muskizko etxearen izena daraman 'La borda de Basajaun' deitzen da haien sagardoa. Ekologikoan egiten dute guztia, karpokapsa edo "sagarraren zizarearen" kontra ere ez dute kimikorik baliatzen. "Jendeak ez digu sinesten, baina sagarrak banan-banan begiratzen ditugu. Lurrera erori eta kolperik baldin badute, txikiena izanik ere, kendu egiten diegu. Etxean jaten ditugun sagarrekin hori bera egiten dugu, mailatuak baldin badaude zatia kentzen diegu ahoratu aurretik. Kolpetxo horrek, agian, usain edo zapore desberdina emango dio sagar zukuari eta... Noski, gure kasuan, ez gara tonaka sagarrez hitz egiten ari. Aurten egingo genituen 2.000 litro sagardo inguru".

Bitxikeria moduan, esan digu hiru arbolatako sagarrak Nafarroako Unibertsitatera eraman zituztela, eta haien germoplasma edo hazien bankuan ez zituztela katalogaturik, ezta kontsultatu zituzten beste erkidego batzuetako bankuetan ere. "Barietate esklusiboak dira", esan digu Zubiriak. "Hiru barietate horietako arbola bana besterik ez dut, eta txertaketak egiten ari naiz horiekin, nahi dudan emaitza lortzera iristeko asmoz". Etengabe ari da gauza berriak probatzen, eta bilaketa horren fruitu dira, esaterako, izotzezko eta suzko sagardoak. Lehenbizikoa edari goxoagoa da, postreetarako eta aperitiboetarako egokia, zeina egin daitekeen izoztutako sagarrak zanpatuta edo sagarraren muztioa izoztuta. 2019ko Sagardo Forum sariketan zilarrezko domina lortu zuen Zubiriak harekin. Suzko sagardoaren oinarria bera da, baina muztioan azukre kontzentrazioa lortzeko beroa baliatzen da. "Horretatik gutxi egin dut, majo kostatu zitzaidan". Azaldu digu, oro har, haien sagardoa desberdina dela, ez duela garraztasun puntu hain nabarmena, suabeagoa dela baizik, baina zapore handikoa.

Sagarrondoak 1.100 metrora

Zubiriak gauza berriak probatzea gustuko duela esan dugu jada. Bide horretan, duela bost urte inguru sagarrondoak landatu zituen Erronkarin, 1.100 metro inguruko altueran (goiko argazkian). Ez dira asko izango garaiera horretan dauden sagastiak. "Etxeko barietateak eraman ditut mendialdera, ikusteko toki batetik bestera barietate berak zein emaitza ematen duen". Baldintzak ohi baino gogorragoak dira parajeotan, neguan bereziki, baina bailaran beherago —herri inguruan— hezetasun handiegia dagoela dio Zubiriak, eta horregatik landatu dituela 1.000 metrotik gora. Egunetik gauerako tenperatura aldaketa bortitzek, gainera, sagarrari mesede egiten diote, zapore handiagoa izango dute. Emaitzak datorren urtean ikustea espero du, basa-animaliek proiektua "atzeratzea" behartu ostean. "Sagarrondoak metro eta erdiko eta ostean bi metroko hodiekin babestu nituen, baina orkatzek eta oreinek hozka egiten zieten. Sagastiak hesitzea ez dut gustuko eta... Tira, bi metrotik gora dute orain, adarrak ateratzen ari dira, eta pentsatzen dut datorren urtean hasiko direla sagarrak ematen. Polinizazioak kezkatzen ninduen ni, baina tximeleta asko ikusi dut parejeotan, erleak... pixkanaka ohartu naiz baietz, funtziona dezakeela".

Inguruko herritarrak jakitun dira Zubiriaren erronkaz, eta tarteka etortzen zaizkio esatera basa-sagarrondo bat ikusi dutela mendian, haren fruituak baliatu nahi balitu... "Ehiztariek-eta esaten didate, 'Eduardo, han arbola bat dago!', baina 1.100 metrora, batzuek agian balio dezaketen arren... Sagarrondo batera iristeko hiru egun behar izan nituen kar, kar, kar...". Basa-sagarrak edo patxaka baliatuta ere egin du sagardoa, baina sagar kilo asko behar dira, eta basa-arbolek 5-10 kilo ematen dituzte normalean, eta ale txikiak dira gainera. Bakoitzak bere ezaugarriak dituela esan digu iruindarrak: "Sagar oso desberdinak dira, batzuek usain eta zapore oso oso atsegina dute. Haien zukua edan eta bost minutura zaporea ahoan duzu oraindik".

Arte matematikoa

Umetatik datorkio Zubiriari artearekiko zaletasuna. Egurrarekin hasi zen, salestarren ikastetxean. Han deskubritu zituen matematikak, eta ordenagailuarekin ere aritzen zen, algoritmoen bidez sortutako piezak gero eskuekin egiten hasteko. Pieza txikiak ziren aurrenekoak, hiru dimentsioen garapenari lotuta, handiagoak ostekoak, artista "gehiago betetzen" baitu formatu handiak, matematika eta geometriarekin lan egiten duen heinean.

Horretan dihardu, arte matematikoa deitutakoan murgilduta. Japonian erakutsi zituen bere obrak 2013an, Tokion, Kioton eta Hiroshiman ikusgai izan zen Japan Independence Exhibition erakusketa ibiltarian. Hura izan zen bere aurreneko erakusketa "inportantea". Iruñeko Orizuru galerian ikusgai izan ziren gero pieza horiek; hiriburuan ez ezik, Lizarraldean, Zizurren, Madrilen edota Malagan ere erakutsi ditu ordenagailu eta eskuekin sortutako obrak.

Pasa den urtean Muskitzeko kale, plaza eta herritarren lorategietan paratu nahi zituen bere obrak, baina proiektuak ez zuen aurrera egin. "Aurten berriro saiatuko gara", esan digu eskultoreak. "Arlegin dut tailerra, eta han ere egin nahi dut zerbait aire zabalean. Bi metro karratuko piezak dira batzuk, eta uste dut espazio irekietan hobe emango luketela". Bai sagardogintzan bai artean, gauza desberdinetan murgiltzen jarraituko du Edorta Zubiria Lizasok.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 01 de Noviembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 14 de Febrero 2026
Al 31 de Diciembre 2026

esentzia

Esentzia

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).