artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Jenny Holzer eta Andy Goldsworthy Praemium Imperiale saridunen artean

Japan Art Association elkarteak Praemium Imperiale sariaren 37. edizioko saridunak izendatu ditu.

jenny-holzer-eta-andy-goldsworthy-praemium-imperiale-saridunen-artean
Jenny Holzerren instalazioa Guggenheimen, Bilbon. Arg/ Bilboko Guggenheim Museoa

| 2026ko Irailaren 10a

Japan Art Association elkarteak irailaren 8an iragarri ditu Praemium Imperiale nazioarteko arte sariaren 2026ko irabazleak. Jenny Holzer estatubatuarrari eman diote saria margolaritzan, Andy Goldsworthy britainiarrai eskulturan eta Daniel Libeskind estatubatuar-poloniarrari arkitekturan.

Jenny Holzer hautatzeak sariak "Margolaritza" kategoriari ematen dion zentzu zabala berresten du. 1950ean jaiotako artista estatubatuarrak hizkuntza bihurtu du bere lehengai nagusi. 1970eko hamarkadaren amaieran zabaldutako Truisms lanetatik aurrera, testuak eta esaerak espazio publikoan txertatzen ditu kartel, panel elektroniko, argi-proiekzio, eskultura eta instalazioen bidez (Bilboko Guggenheim museorako sortu duen instalazioa adibide bat da).

Andy Goldsworthy, berriz, 1956an jaioa, land art mugimenduko erreferente britainiar nagusietako bat da. Harria, egurra, hostoak, izotza edo tokian bertan aurkitutako beste material batzuk erabiliz egindako interbentzioek denboraren eragina eta paisaiaren eraldaketa aztertzen dituzte.

Arkitektura kategorian, epaimahaiak Daniel Libeskind aukeratu du, 1946an Łódźen (Polonia) jaioa AEBetara emigratu aurretik. Nazioartean ospea lortu zuen Berlingo Judu Museoarekin (2001ean irekia). Harrezkero, bere estudioak hainbat museo eta kultur ekipamendu eraiki ditu, eta 2003an Libeskindi esleitu zioten New Yorkeko World Trade Center eremua berriro garatzeko plan nagusia.

Zinea eta Musika kategorietan, Cate Blanchett aktorea eta Herbert Blomstedt orkestra-zuzendaria ere saritu dituzte.

Bost saridunetako bakoitzak 15 milioi yen jasoko ditu (80.000 euro inguru), baita domina bat ere. Ekitaldia urriaren 28an egingo da Tokion. Takamatsu printzearen oroimenez 1988an sortua, Japan Art Association elkarteak urtero banatzen ditu Praemium Imperiale sariak.

Artista Gazteentzako Dirulaguntza (5 milioi yenekoa, hau da, 27.000 euro) La Source Garouste elkartearentzat izan da aurten. Élizabeth eta Gérard Garoustek 1991n sortutako elkarte frantziar honek arte-praktikako lantegiak antolatzen ditu egoera sozial, ekonomiko edo eskolar ahulean dauden haur eta gazteentzat.

—JdA-tik ekarria.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.