artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Menchu Gal bekak 25.000 euroko laguntza emango dio artista bati, urtebetean lan bat sortzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du abian proiektua, eta hautatutako artistak, besteak beste, sormen askatasunaren, norberaren afirmazioaren eta genero berdintasunaren balioetan oinarritutako lan original bat sortzeko jasoko du laguntza.

menchu-gal-bekak-25-000-euroko-laguntza-emango-dio-artista-bati-urtebetean-lan-bat-sortzeko
Menchu Gal bekaren aurkezpena, Irunen, Gordailuan, artistaren lanen ondoan. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 24a

Artistek euren ahots propioa garatzeko aukerak bultzatzea da Menchu Gal bekaren azken asmoa. Horretarako sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta gaur bertan zabaldu du eskabideak aurkezteko epea. 25.000 euroko laguntza jasoko du hautatutako artistak, urtebetean lan berri bat sortzeko. Margolariak, marrazkilariak, eskultoreak, zeramikariak nahiz grabatzaileak aurkez daitezke deialdira, eta, aldundiko ordezkariek zehaztu dutenez, euren lanek "sormenez adierazteko gaitasuna, norberaren afirmazioa, genero-berdintasuna eta gisako balioak" islatu beharko dituzte. Ezingo dira aurtengo iraila baino lehenago hasitako proiektuak aurkeztu, eta 2027ko abenduaren lehenerako egon beharko dute amaituta.

Beka amaitutakoan ere egilearen jabetzakoa izaten jarraituko du sortutako lanak, eta, iragarri dutenez, sortzaileak aukera izango du bekaren aldian martxan izango duen prozesu artistikoa erakutsi eta zabaltzeko. Gaurtik aurrera, hogei egun izango dituzte sortzaileek euren proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Zentralean aurkeztu ahal izateko.

"Menchu Galen ondareak, gaur egun, artean ahots propioa bilatzen dutenei bidea irekitzen jarraitzea nahi dugu"

GOIZANE ALVAREZ. Gipuzkoako Kultura diputatua

Menchu Gal artista irundarra hartu dute gogoan bekari izena jartzeko. 1919an jaio zen, eta 2008an hil, eta ibilbide artistiko oparoa izan zuen. Sorterrian hasi zituen arte ikasketak, eta, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Akademiatik pasatu ostean, Parisera joan zen. Garai hartako artisten eragina izan zuen bertan, eta 1945ean joan zen handik Madrilera. Besteak beste, Hego Amerikan, Veneziako Biurtekoan eta Londresen izan zen bere lanak erakusten, eta 1959an Espainiako Pintura Sari Nazionala irabazi zuen —halakorik lortu zuen lehen emakumea izan zen—. 2005ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina jaso zuen, baita Irungo Udalaren Urrezko Domina ere, 2006an. Zazpi hamarkadako jardunean 600 obra baino gehiago gauzatu zituen.

Galen ondarea

Eta horregatik guztiagatik hautatu dute haren izena bekarentzako. Hala azaldu du Goizane Alvarez Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak, artistaren sorterrian egindako aurkezpenean: "Menchu Galen ondareak, gaur egun, artean ahots propioa bilatzen dutenei bidea irekitzen jarraitzea nahi dugu, eta denbora, baliabideak eta askatasuna ematea, artearen bidez kontatzeko zerbait propioa dutenei".

Irungo Gordailuan egin dute aurkezpena, hain justu ere, Galen obra baten alboan, eta Cristina Laborda Irungo alkateak ere hartu du parte. "Menchu Gal gure artista handietako bat baino askoz gehiago da. Irun izena gure hiritik askoz harago eraman zuen emakumea da eta, gainera, kulturaren eta artearen munduan beste emakume askori bidea ireki zien".


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.