artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Iruña Fokatu 2023

Iruñeko Udalak 'Iruña Fokatu' argazki-lehiaketarako deia egin du beste behin, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz.

iruna-fokatu-2023

| 2023ko Irailaren 29a

Aurkeztutako argazkien artean eginiko hautaketa batek abenduan herritarrei doan banatzen zaien udal-egutegia osatzeko balioko du, halaber. Argazkiak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31ko 23: 00etan amaituko da. Argazkirik onenari 900 euroko saria emanen zaio. Horrekin batera, bigarren eta hirugarren sari bat ere izanen dira, 600 eurokoa eta 500 eurokoa, hurrenez hurren. Bestalde, egutegia osatzeko hautatutako hamabi argazkiek 150 euroko diru-saria izanen dute.Aurreko edizioan bezalaxe, aurten formatu digitalean soilik aurkeztuko dira argazkiak, dagoeneko webgune honetan erabilgarri dagoen izena emateko formularioaren bidez. Neurri horiekin aurkeztutako irudiak epaimahaiak baloratzeko baino ez dira erabiliko. Ondoren, sarituak edo hautatuak izan diren argazkiak bereizmen handian aurkeztu beharko dira, lehiaketaren antolatzaileek hala eskatzen dutenean, eta formatu fisikoa 28x38cm-koa izango da (bertikala edo horizontala). Webgune honetan bertan kontsultatzen ahalko dira deialdiaren oinarriak. Lehiaketak pertsona bakoitzari gehienez ere hiru argazki aurkezteko aukera ematen dio, hori bai, jatorrizkoak izan behar dute. Izan ere, ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako irudiak.

Argazkiak (2 MBkoak gehienez ere), JPEG formatuan aurkeztuko dira (gutxienez, 72 ppi-ko bereizmena). Tamainaz ezin izanen dituzte neurri hauek gainditu: 794ÀƒÂ—1077 pixel bertikalean, eta 1077ÀƒÂ—794 píxel horizontalean. Horrez gain, argazkia zein egunetan eta zein toki zehatzetan egin zen, eta argazkiaren deskribapen laburra azalduko da. Pertsonak erretratatzen dituzten argazkiek bertan agertzen diren pertsonen baimena eta oniritzia beharko dute.

Sariak: Lehen saria: 900 €. Bigarren saria: 600 €. Hirugarren saria: 500 €. 2023ko udal egutegia ilustratzeko aukeratutako argazkientzako sariak: 150 €-ko 12 sari.

Sari banaketa: Epaimahai teknikoak beste prozedurarik erabakitzen ez badu, abenduan egingo da CIVIVOX-en. Epaimahaia argazkigintzako profesionalek eta Iruñeko Udaleko teknikariek osatuko dute.

PARTE HARTZEKO

Formularioa osatzeko behar den informazioa: Datu pertsonalak, jaioteguna eta tokia, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak babestutako datuak (1999ko abenduaren 13a).

Gainera, argazkia egin den eguna, tokia eta argazkiaren deskripzio laburra adieraziko dira. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren erabakiekin bat etortzea.


l-urtu

[L]urtu

Myriam Gesalaga

Krisol aretoa (Zalla, Bizkaia)

2026ko Irailaren 09tik
2026ko Irailaren 20era

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.