artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Francisco de Goyaren maisulan bat eta Mari Puri Herreroren bi akuaforte ikusgai Tabakaleran

Tabakalerako "That Time" erakusketan gehitu diren hiru obra berriok azarora arte ikusten ahalko dira. Urrian zehar egingo den jarduera egitarau sendoak amaiera emango dio erakusketa arrakastatsu honi

francisco-de-goyaren-maisulan-bat-eta-mari-puri-herreroren-bi-akuaforte-ikusgai-tabakaleran

| 2023ko Urriaren 6a

That Time, Tabakalerak eta Arte Ederren Bilboko Museoak elkarrekin egindako lehen erakusketa azken txanpan sartu da eta hiru obra berri eta garrantzitsu erakutsiko ditu: Goyaren erretratu bat eta Mari Puri Herreroren bi akuaforte. Orain arte ikusi ezin izan diren hiru artelan, erakusketa indartuko dutenak azken hilabetean, azaroaren 5ean itxi baino lehen.

Aragoiko margolariaren maisulanetako bat da Retrato de Martín Zapater, Francisco de Goyak 1797an margotutako mihise gaineko olio-pintura. Bertan, Goyak Martin Zapater (1747-1800) bere lagun handiaren erretratua egin zuen. Aragoiko merkatari aberatsa izan zen Zapater, Ilustrazioarekin lotutako arte eta kultura mugimenduen mezenasa. Goyak Zapater heldu baten irudia eskaintzen digu, berrogeita hamar urte ingurukoa, itxura osasungarri eta adoretsua duena. Irribarre txiki bat zirriborratzen du bere begirada garbi eta argia margolariarengan finkatzen duen bitartean.

Ricardo Barojaren, Rembrandten edo Goyaren lan grafikoa ezagutzeak Mari Puri Herrero artista bilbotarraren grabatuaren ikuspegi piktorikoan eragin zuzena izan zuen. Herrerok Gure Artea saria jaso zuen 2022. urtean bere ibilbide artistikoaren aitortza gisa. Reunion (1968) eta Son extraños (1975), bere akuaforteetariko bi, Tabakalerako erakusketa osatzen duten 107 piezei gehitu zaizkie.

Jarduera-programa zabala

Azken txanpan, Tabakalerak indartu egin du erakusketaren inguruko jarduera-programa, eta hainbat aukera proposatu ditu publikoak erakusketara hurbiltzeko aukera izan dezan.

Datorren urriaren 20 eta 21ean "Poner la mano en el tiempo" egingo da, irudien bidez denboraren egituraketari buruzko hausnarketa proposatzen duen mintegia. Bertan parte hartuko dute Andrea Soto Calderón filosofian doktoreak eta Michael Marder Ikerbasqueko ikertzaileak, erakusketako bi komisarioekin batera, Miriam Alzuri artearen historialari eta Arte Ederren Bilboko Museoko kontserbatzailearekin eta Oier Etxeberria Tabakalerako Programa Publikoen saileko arduradunarekin. Egitaraua ostiral arratsaldean hasiko da topaketa batekin. Bertan, Soto Calderonek eta Marderrek beren ikuspuntuak azalduko dituzte hitzaldi bikoitz formatuan. Larunbat goizean, lan-saio bat egingo dute aipatu gonbidatuen eta erakusketaren komisarioen parte-hartzearekin. Azken saio honetarako tabakalera.eus webgunean izena eman behar da.

Era berean, Tabakalerak bere "flash" bisiten programari eusten dio, erakusketara hurbilketa labur bat egin eta bisitatzeko behar den testuingurua eskaintzeko asmoz. Bisitaldiak asteartetik igandera euskaraz 12:30ean eta 18:00etan eskaintzen dira, eta gaztelaniaz 12:45ean eta 18:15ean.

Horiekin batera, hamabost egunean behin egiten diren bisita solasaldiak mantenduko dira, baita familientzako arte-lantegiak eta arte garaikidera hurbiltzeko Arte-makina ikastaroa ere. Ikastaro horretan, Susana Talayero eta Leire Aranberri artistak, Ane Lekuona komisarioa eta Juan Pablo Huercanos Oteiza Museoko zuzendariordea izango dira.

  • That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa-Tabakalera
  • Ekainaren 23tik azaroaren 5era.
  • Tabakalerako erakusketa-areto nagusia.
  • Ordutegia: Asteartetik igandera: 12:00-14:00 eta 16:00-20:00.
  • Astelehenetan itxita.

amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Ekainaren 23tik
2026ko Irailaren 06ra

espazioaren-hustura

Espazioaren Hustura

Jorge Oteiza

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Maiatzaren 07tik
2026ko Agorrilaren 30era

66-urtez-ikasten

66 urtez ikasten

Javier Sueskun

Muñoz Sola (Tutera, Nafarroa)

2026ko Ekainaren 11etik
2026ko Irailaren 06ra

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.