artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ezkutuan egon diren artelanak

1349tik 1387ra bitarte, Nafarroako Erresumako landa eremuetako elizetan margotutako horma irudiak ikertu ditu Eneko Tudurik bere doktoretza tesian. Obra horien interesa nabarmendu du arte historialariak.

ezkutuan-egon-diren-artelanak
Azantzako San Martin parrokiako pinturetako batzuk.Arg/ ENEKO TUDURI

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 2023ko Azaroaren 21a

"Europako gainerako erresumekin alderatuta, margolan ugari eta kalitate handikoak zituen Nafarroako Erresumako XIV. mendeko margolaritzak". Ondorio hori atera du bere doktoretza tesian Eneko Tuduri arte historialariak (Donostia, 1990). Gradu Amaierako Lanari esker hasi zen arlo horretan sakontzen, eta landa eremuko lau elizetako horma irudiak ikertu ditu denera: Galipentzuko Salbatore elizakoak, Ardanazko San Martinekoak, Eristaingo San Joan Bataiatzailearen elizakoak eta Azantzako San Martinekoak.

Aranzadi elkartearen proiektu baten bitartez hasi zen Tuduri gaia lantzen, 2014. urtean. Gerora, Galipentzuko Salbatore elizako horma irudiak aztertu zituen Gradu Amaierako Lanean, eta, amaitu ostean, ikertzen jarraitu zuen. 2017an liburu bat ere publikatu zuen horren harira, Elkar argitaletxearekin: Estudio de las Pinturas Murales de San Salvador de Gallipienzo. Galipentzuko elizako irudi gotikoak ikertu zituen bereziki, eta, horrekin batera, Nafarroan garai hartan zegoen arte gotikoa ere aztertu zuen orokorrean. Hala konturatu zen pintura horietako asko ikertu gabe zeudela: "Galipentzuko kasuan, esaterako, pintura horietako batzuk erauzi eta Iruñeko museora eraman zituzten. Nire lana margolan horiek bere osotasunean ikertzea izan da".

Jatorriz, eliza gehienak zeuden margotuta Nafarroan XIV. mendean. XX. mendean, baina, eliza horiek berritzeko lanen ondorioz, desagertu egin ziren horma irudi gehienak. "Petrofilia deitzen zaion estetika bat jarri zen boladan garai hartan, eta horma irudi gehienak galdu egin ziren", kontatu du Tudurik. Izan ere, teknika horren bitartez, harria agerian uzten zen, eta gainerako geruza guztiak suntsitu egiten zituzten. Tartean, horma irudiak.

Iruñeko eskola, erreferente

Desagertu ez diren landa eremuetako 30 bat elizetako horma irudiak identifikatu ditu Tudurik denera. Alabaina, horietatik hirutan jarri du arreta bereziki, Galipentzukoaz gainera: Ardanazkoan, Eristaingoan eta Azantzakoan.

Izurrite beltzaren ondorengo garaian zentratu da arte historialaria doktoretza tesia egiteko. Karlos II.aren erreinuan, hain zuzen (1349-1387). "Garai hori, margogintzan, gutxienez, ez zen horren txarra izan: Iruñeko margolariek modu bizian jarraitu zuten lanean, badirudi izurriteak eta gerrak ez zutela margolaritza oztopatu", azaldu du.

"XIV. mendearen lehen erdialdea oso momentu ona izan zen Europarentzat", aurreratu du Tudurik: "Orokorrean, gerra gutxi zegoen, demografia goraka zihoan...". Baina berehala eten zen garai loriatsu hori. 1348. urtean izurrite beltza iritsi zen, gerrarekin batera. Adituen arabera, garai hartako Nafarroako Erresumako biztanleen erdiak hil zituen gaitzak.

Oro har, margolari asko zeuden sasoi hartan Nafarroako Erreinuan. "Ia gehienak nafarrak", zehaztu du Tudurik. Artxiboen arabera, hauek ziren orduko artistak: John Oliver, Pedro Xorrotxo, Perez de Eugi, Martinet, Pedro Perez de Arrieta, Juan Sanchez, Martin, Zangozako Fernando, Martin Lopez de Urdaniz, Iruñeko Ferrando. Bakarra zen Nafarroatik kanpokoa: Baionako Gilen. "Margolari hauen artean, John Oliverrek soilik dauka ospea egun: maila goreneko artista zen. Dena dela, gainerako kideek ere lan interesgarriak egin zituzten", argitu du. Horiek guztiek elkarlanean osatu zuten Iruñeko eskola mugimendua: "Artisauak ziren bertako kideak, eta edozein enkargu egiten zuten, ez soilik horma irudiak".

Tuduriren ustez, Nafarroako nobleziak finantzatzen zituen margo horietako asko. "Interes sozial bat" zegoen atzean, arte historialariak kontatu duenez: "Margoak ordaintzean, euren burua irudikatzeko, euren familiaren armarria jartzeko... eskatu ahal zieten margolariei. Interes sozial bat zegoen euren boterea erakusteko, propaganda egiteko modu bat zen".

Margolan gehienetan gotiko linea estiloa erabiltzen zuten. "Irudi dotore eta koloretsuek betetzen zituzten elizetako, klaustroetako zein jauregietako paretak", kontatu du. Gai erlijiosoak zein profanoak lantzen zituzten, besteak beste. Hala ere, bazegoen naif estiloa lantzen zuen margolari talde bat ere: "Bigarren mailako arte gisa katalogatzen ziren pintura horiek: kalitate txikiagoko margolanak ziren. Bazuten Iruñeko eskolakoen eragina, baina beraien estilo propioa garatu zuten".

Kolore urdina zen Nafarroako margolaritzaren bereizgarrietako bat. Azurita deituriko mineral bati esker lortzen zen kolore hori: "Zorionez, Pirinioetako zilar meategi batean aurkitu zuten mineral berezi hori garai horretan". Hala, posible zen kolore horrekin elizak margotzea: "Goiko hormak urdinez margotzen zituzten, zerua irudikatzeko". Hormaren beheko aldea, berriz, infernua zen: "Kolore gorriarekin irudikatzen zen infernua, eta hori lortzea erraza eta merkea zen sasoi hartan; urdina lortzea zen arazoa", gaineratu du.


essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.