artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hegoafrikak 2026ko Veneziako Bienaleko bere pabiloia suspenditu du

Hegoafrikako Gobernuak Gabrielle Goliath artistaren izendapena baliogabetu du, bere lanak Gazari eskainitako atal bat duelako.

hegoafrikak-2026ko-veneziako-bienaleko-bere-pabiloia-suspenditu-du
Elegy - for two ancestors ©Gabrielle Goliath

| 2026ko Urtarrilaren 30a

Seguruenik ez da Hegoafrikako pabiloirik izango aurten Veneziako Bienalean, Gazari erreferentzia egiten dion obra baten ondorioz. Hegoafrikak Art Periodic (AP) elkarteari eman zion 2026ko Veneziako Bienalerako bere pabiloiaren antolaketa, Kirol, Arte eta Kulturaren Ministerioaren (DSAC) babespean. Ministerioak Veneziako Arsenaleko espazioaren alokairua ziurtatu zuen, eta Nosipho Nausca-Jean Jezile Hegoafrikako enbaxadorea izendatu zuen pabiloiaren komisario. APk ekoizpenerako funts pribatuak bildu behar zituen.

2025eko abenduaren amaieran, hautaketa-batzordeak aho batez onartu zuen Gabrielle Goliath (42 urte) Hegoafrika ordezkatzeko hautua. Bienaleari espediente osoa aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 10ean amaitzen zen. Baina urtarrilaren 2an, hau da, epea amaitu baino zortzi egun lehenago, Gayton McKenzie ministroak Hegoafrikaren parte-hartzea bertan behera uztea erabaki zuen.

Aukeratutako proiektua, Elegy (Gabrielle Goliath), iraupen luzeko obra performatibo eta multimedia bat da (2015ean hasia), "doluzko erritu" gisa pentsatua. Emanaldi bakoitzean, zazpi abeslari lirikoek nota bakar bati eusten diote aldi berean, ordubetez, bata bestearen atzetik, Hegoafrikan genero-indarkeriaren biktima izan direnen oroimenezko eskaintza gisa.

Elegy-ren sekuentzia bakoitza pertsona hil bati eskainia zaio; hortik bere izaera berezia, oroitzapenezkoa eta kolektiboa. Adibidez, Gabrielle Goliathek XX. mendearen hasieran Namibian izandako Herero eta Nama herrien genozidioari eskaini zion edizio bat 2024ko Bienalean, hamar kanaleko bideo-instalazio batean grabatutako hamar emanaldi proiektatuz.

Hautagaitza-espedientearen arabera, 2026ko Bienalerako bertsioak Namibiako emakumeen hilketak, Gazako emakume eta haurren hekatonbea edo sarraskia, eta Afrika australeko beste indarkeria sexista batzuk lotu behar zituen. Gazari buruzko atalak, besteak beste, Maneo Mohale Hegoafrikako poetak idatzitako ghazal bat (arabierazko poema) jasotzen zuen, 2023ko urrian bonbardaketetan hil zuten Hiba Abu Nada poeta palestinar gaztearen omenez. Obrak doluaren "koru" unibertsal bat izan nahi zuen.

DSACen eta Gayton McKenzie ministroaren arabera, hain zuzen ere Gazari egindako erreferentzia izan da arazoa. Ministroaren ustez, gaia "zatikatzaileegia" da eta nazioarteko gatazka "oso polarizatzaile" bati lotuta dago, gertakariak genozidio gisa izendatu gabe. Horren ondorioz, artistari Gazari eskainitako atala aldatzeko edo kentzeko eskatu zion. Gabrielle Goliathek eta bere taldeak urtarrilaren 4an erantzun zuten eskakizun hori "botere-abusu" bat zela, prozedura demokratikoaren eta adierazpen-askatasunaren aurkakoa. Baina baliogabetzea ordurako erabakita zegoen.

Jatorrizko bertsioa: JdA


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.