artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Espero gabeko kointzidentzia bat

Elizaren hirugarren zatian baino ez dute biziraun horma irudiek Ardanazko San Martin parrokian. Besteak beste, emakumezko santuen irudiak, Grez familiako senideak eta egutegi bat ageri dira.

espero-gabeko-kointzidentzia-bat
Tuduriren ustez, Gerezko Petra izan daitekeena ageri den margolana, Ardanazko San Martin parrokian. Arg/ ENEKO TUDURI

Ainize Madariaga, Olatz Enzunza Mallon [BERRIA.eus]
| 2023ko Azaroaren 21a

Beste batzuen artean, Ardanazko San Martin parrokiako horma irudiak aztertu ditu Tudurik bere doktoretza tesian. Kasu "oso berezia" dela aurreratu du. Izan ere, Grez familia, Evreuxko Luis printzea eta Ardanatz herria lotzen ditu pinturetako batek. Margolan guztiak gotiko lineal estiloan eginda daude: "Iruñeko eskolako margolariren batek egingo zituen ziur asko. Margolari trebea zen, figura eder batzuk sortu zituen marra dotore batekin".

Egun, elizako sabaian baino ez daude ikusgai margolanak. "Lau ataletan banatuta dago: gangaren hegoaldeko eta iparraldeko horma zatiak, parpain arkua eta mentsulak baino ez daude margotuta", zehaztu du arte historialariak: "Margo hauek ere petrofiliaren ondorioz suntsitu zituzten, 2001. urtean". Era berean, gaineratu du gangaren hegoaldeko eta iparraldeko horma atalek "aurkakoak diren bi testuinguru" irudikatzen dituztela: "Zerua eta infernua dira; urdina eta gorria. Hegoaldeko gangak arimen epaiketa irudikatzen du: erakusten da bekatariak infernuko sugarretan erretzen direla. Iparraldean, berriz, figura ugari ageri dira otoitz egiten; tartean, aingeruak".

Aureola bat duten emakumezkoak ere badaude gangaren iparraldean: "Emakumezko santuak dirudite". Hala ere, horien artean, badago "eszena bitxi bat", Tuduriren ustez: "Santuen artean lau emakume ageri dira, aureolarik gabe, eta dotore jantzita. Hau da, ez dira santuak: garaiko emakume noble batzuk dira". Eszena horren azpian armarri bat ere badago: Grez familiarena, hain zuzen. Haren alboan, berriz, Luis Evreuxkoaren, Nafarroako erregearen anaiaren, armarri pertsonala ere badago: "1355 eta 1361 bitartean Luisek gobernatu zuen Nafarroa. Baina, zein harreman dauka printze batek Ardanatz herriarekin edo Grez familiarekin?", galdetu du Tudurik. Eta jarraian erantzuna: "Dokumentu historikoen arabera, Grez familian Petra deituriko emakume bat zegoen: Luisen semearen inudea zen. Garai hartan, kargu garrantzitsua zen hori. Horrez gainera, Luisen emaztearen laguna ere bazen Petra". Familia horrek Geretzen zeukan jauregia: "Ardanaztik bost kilometro ingurura. Hipotetikoki, beraz, esan daiteke Gerezko Petra izan daitekeela emakume noble horietako bat", ondorioztatu du arte historialariak.

Parpain arkuetan, berriz, egutegi bat ikus daiteke: "Latinez idatzita daude hilabeteen izenak, eta horietako bakoitzaren alboan, hamabi eszena agertzen dira: nekazariek sasoi hartan egiten zituzten lanak erakusten dituzte". Horien artean, badago arte historialariari arreta piztu dion irudi bat: "Urtarrila da. Jano jainko erromatarra agertzen da buru bakarrarekin baina hiru aurpegirekin. Bi giltza ditu esku artean: giltza bat joan den urtea ixteko erabiliko du, eta bigarrena, aldiz, urte berria irekitzeko".


bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2026ko Agorrilaren 30era

66-urtez-ikasten

66 urtez ikasten

Javier Sueskun

Muñoz Sola (Tutera, Nafarroa)

2026ko Ekainaren 11etik
2026ko Irailaren 06ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

farocki-efektua

Farocki efektua

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 19tik
2026ko Irailaren 27ra

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 27a

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 2026ko Ekainaren 26a

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.