artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Txaranga Urretabizkaia

Donostiako Tabakaleraren ekimenik interesgarrienetako bat soinu-arteari eskaintzen diotena da. Aspaldi abiatu zuten Scala izeneko programa, soinuari eskainitako arte garaikideko proposamenak entzungai jartzeko goiko solairura daraman eskailera nagusian.

txaranga-urretabizkaia

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2023ko Abenduaren 13a

Orokorrean jendeari arrotza iruditzen bazaio ere, ez dago aukera handirik gure artean soinu-arteari tartea egiteko, eta, horregatik, aipatzeko modukoa iruditzen zait.

Sarritanentzumenetik iristen zaigun arteari musika deitzen diogu, baina musikaz harago badaude zentzuak kitzikatzeko gai diren beste aukera batzuk ere, soinuarena oso fenomeno zabala delako. Gainera, gure gizarteak aspalditik musika entretenimenduarekin lotu duenez, kontsumo eremura pasatu da. Nik uste dut musikak eta zinemak badituztela antzeko ezaugarriak, industria oso indartsua garatu dutelako eta gizarteak modu komertzialean onartu dituelako. Baina, aldi berean, beti dago artetik zerbait, eta tarteko produktu asko daude, arte esparru guztietan bezala.

Hala ere, musikaz kanpo geratzen den soinuaren mundua ez da hain ondo ulertzen, eta esperimentazioaren esparrura mugatzen da behin baino gehiagotan. Musika klasiko garaikideak ere bide hori aukeratu zuenetik, jendearen ulertezintasunarekin topo egin zuen, eta, gaur egun, ez da egoera gehiegi aldatu. Gauza bera gertatzen da arte garaikidearen esparruaren barruan kokatuditzakegun soinu-artearen proposamenekin. Sarritan teknologia berriekin, performancearekin, inprobisazioarekin edo happeningarekin lotu izan den aukeraz betetako soinuaren espazio honek zailtasun izugarriei egin behar izan die aurre, bai erakusteko arazoak ematen dituelako, bai artearen sistema beraren mugak puskatzen dituelako.

Euskal Herrian asko izan dira soinuarekin lan egin duten artistak, baina azken urtean Txaranga Urretabizkaiak bere baitan bildu ditu soinu-artean hain ohikoak ez ziren ezaugarriak. Alde batetik, txaranga izenak berak, ohikoak diren arte esparruko bideak hausten ditu, eta instrumentu oso zehatzetan arreta jartzen du. Bestalde, alde performatiboari garrantzi handia eman dio beti; hau da, musika momentu eta toki zehatz batean gertatzen da, eta, nahiz eta partiturak ere erabili, inprobisaziorako tarte zabala uzten dute. Azkenik, gorputzaren erabilpenak eta espazioaren okupazioak garrantzi berezia dauka emanaldietan, edozein performancetan ohikoa den modura. Horregatik, interesgarria iruditu zait Tabakalerako Scala delakoan taldearen proposamena, asmatu dutelako moldatzen ohikoa duten proposamen ausarta beraientzat ohikoa ez den formatu batera. Txaranga ezagutu dugunontzat, hutsune bat sumatuko dugu Tabakalerako eskaileren noten artean, taldearen bultzatzaile izan zen Fito Ramirez-Escuderorena.


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.