artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hiru artista gazteren gogoetak bildu ditu Gasteizko Zas Kultur Espazioak

Ariana Ruiz de Azuak, Josune Grajalesek eta Javier Larreinak material ezberdinekin esperimentatu dute. Bost metro koadroko hiru erakusketa aretotan garatu dituzte proiektuak.

hiru-artista-gazteren-gogoetak-bildu-ditu-gasteizko-zas-kultur-espazioak
Javier Larreina, Ariana Ruiz de Azua eta Josune Grajales artista gasteiztarrak Zas Kultur Espazioan. RAUL BOGAJO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2024ko Urtarrilaren 9a

Gasteizko hiru artista gazteren lanak ikusgai jarri ditu Zas Kultur Espazioak, Gaztearen Txokoa egonaldi artistikoaren bigarren aldian. Gorabidean diren tokian tokiko artistei esperimentatzeko aukera emateko helburua du egitasmoak, eta, aurten, Ariana Ruiz de Azua, Josune Grajales eta Javier Larreina artistek euren proposamenak garatu dituzte Zona_20'58m2 erakusketan. Lau aste eman dituzte Zas aretoaren hiru espazio independente txikietan beharrean, eta horra emaitza: bost metro koadroko areto banatan, "harremanak sortzeko eta gogoetatzeko" parada izan dute, hainbat material eta esku hartzeren bitartez.

Materialekin esperimentatzea prozesuaren funtsezko parte bat da Gaztearen Txokoan. Larreinak obretan erabiltzen diren materialekin lan egin du (Des-) proiektuan; Grajalesek oihalak erabili ditu Abuela lanean, eta Ruiz de Azuak beirarekin eraiki du Birakaikigaibiraka instalazioan. Toki fisikoari hertsiki loturiko lanak dira, artistek bost metro koadrora mugatu behar izan dutelako, onerako zein txarrerako. "Sintesiaren eta aukeraketaren alde egin dute, eta nahi ez dutena baztertzera behartu dute euren burua", laburtu du Jesus Ramirez komisarioak.

Leku bakoitzak "ibilbide bat" proposatu du, eta artisten gorputzak protagonismo berezia izan du denetan. Gela txiki bakoitzera sartzea "harea bizietan" erortzea bezala dela azaldu du komisarioak, zenbat eta gehiago mugitu orduan eta gehiago barneratzeko parada dagoelako. Haren hitzetan, espazio bakoitzetik mugitzeak "zentzua" ematen dio pieza bakoitzari.

Gorputza, memoria, hauskortasuna

Larreinak "muntatzeko eta desmuntatzeko" leku iraunkor bihurtu du bere gela (Des-) instalazioan, egunero konposizio berri bat sortzen duen lan leku batean. Materialek obretan dagoen eremu baten tankera hartu dute, eta plastiko, eskora eta poliestirenoarekin gorputza estutzen dituzten egitura batzuk sortu ditu, forma desberdinak hartuta, xurgatuta baleude bezala. "Erortzear, eraikitzen, eraisten ari den leku bat da; lekua praktika bera da, denbora bera, obra bera", azaldu du. Gorputzaren eta arkitekturaren arteko harremana ikertu nahi izan du artistak, "gorputzaren ariketa estetikoaren neurri moduan".

Grajalesek, berriz, familiaren memoria berreraiki du oihal zatiz Abuela lanean. Berak sortutako ehun piezetatik eta amonaren oihaletatik abiatuta, memoriaz hausnartzeko bidea ireki du artistak: hain justu, gogoeta egin du familia tradizioaren barruan sartzen diren edo oinordetzan hartzen diren objektuak esanahiz betetzeko moduari buruz. Grajalesek galderak egin ditu memoria sortzeko eta gordetzeko moduei buruz. "Objektuek memoria dutela esaten da, baina non datza? Agian haiekin batera doa kontakizunean", hausnartu du. Artistak bere amona jostunarekin izan dituen elkarrizketetan bilatu du inspirazioa bere obrarako.

Kontrasteekin jolasean ibili da Ariana Ruiz de Azua, eta "hauskortasun eta zapalkuntza" sentsazioak aurrez aurre jarri ditu Birakaikigaibiraka proiektuan. Beira, metala, igeltsua eta gisako materialak interesatzen zaizkio artistari, eta horiekin osatu du bere pieza. Gorputza da haren lanaren ardatz nagusia, eredu eta arketipo nagusiak zalantzan jartzeko. Elkarrizketak sortu ditu "gorputz disidenteen eta sistema kapitalistaren arteko harreman mingarrien inguruan". Azken finean, haren helburua da gorputzaren "hauskortasuna" eta gorputz "zapalduaren" emantzipazioa bilatzea. "Instalazio honek neogorputzaren funtzioa berrikustera gonbidatzen gaitu", azaldu du.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.