artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gizon europarren abenturak

Askotan, arte garaikidearen inguruan hausnartzen dugunok gaurkotasunari ematen diogu garrantzia eta ez momentu jakin honetan sortzen den horren genealogiei. Bada, genealogia horietara begirada zuzendu eta jatorrietan fokua jartzen dugun momentuan, Arte kontzeptuaren gaztetasunaz ohartzeko arriskua suertatzen zaigu. Bai eta kontzeptu horren partzialtasunaz konturatzekoa ere; edo, argiago esanik, mendebaldeko ikuspegiaren dogmatismoaz.

gizon-europarren-abenturak
Iruñeko Unibertsitateko museoan ikusgai diren erakuksetako zenbait irudi. Arg/ IÑIGO URIZ / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2024ko Martxoaren 21a

Halako hausnarketa igortzen du Nafarroako Unibertsitateko Museoan dagoen Una tierra prometida. Del Siglo de las Luces al nacimiento de la fotografía erakusketak. Alabaina, bestelako irakurketak gauzatzeko aukera ematen dute mostra konposatzen duten piezek, eta aitortu behar dut horrek eragin didala gehien hurrengo hitzak biltzeko orduan.

Mostrak ilustrazioan jatorria izan zuen zientifismoranzko joerak ikusarazten dizkigu; hainbat espaziotan egituratzen da, eta ibilbide kronologiko baten bitartez irudien garapenaz ohartzeko aukera suertatzen zaigu. Hala, espazioetan barneratu baino lehen mostrak bideratzen duen irakurketak piztu dit arreta: "Gizon europarrak mundua eta bestea ezagutzeko nahia izango du". Nahiz eta hori ez izan helburua, testuak argi utziko digu noren inguruko erakusketa izango den hura, eta noren begiek kontatuko diguten nolakoak ziren besteak.

Abiapuntua XVIII. mendeko hainbat ikerlarik egindako irudien bildumak dira. Gorputza, landareak, arkitektura… modurik errealistenean irudikatzen saiatzen diren marrazkiak eta grabatuak, hain zuzen. Espazioan barneratzen garen momentuan hainbat eta hainbat irudik egiten digute harrera, eta nolabait, arrazionaltasun hura atzean uzteko nahia igortzen da; batez ere, landareen irudiak biltzen dituzten laminen serieetan. Izan ere, ikerketetarako erreminta bakunak direla ahaztu, eta begietatik sartu eta gozotasun estetikoa igortzen diguten konposizio estetiko bihurtzen dira.

Espazioetan aurrera egin ahala aurkezten diren irudiek "gizon europarrek" munduan zehar egindako esplorazioetan bildutako altxorrak aurkezten dituzte. Mayen eskulturak, Egiptoko momiak edota hieroglifikoak agertzen dira irudietan, eta arrazionalizazio prozesu baten emaitza direla igartzen dugu. Ikerketa gaiak dira, gizarte baten objektu sakratu edota liturgikoak, beren gizarteetatik aldendutako irudiak, hain zuzen.

Kontuan hartzekoa da espediziook XVIII. mendean indarrean zen kolonialismoaren emaitza izan zirela, zeinaren arabera "gizon europarrak" ezezagunak zitzaizkion herrialde misteriotsuen ondareak askatasun osoz bereganatu zitzakeen. Eta aipagarria da, askatasun horrekin bat ondareak zaintzeko lizentzia aldarri hartuta, ondare hori hartu eta Europara ekartzeko joera ere. Hori gogoratzeko, Europako museo handietan ibilaldi bat egin ahalko genuke, besterik gabe.

Museoaren beheko solairuko gelek argazkilaritzari egiten diote erreferentzia eta, objektu arkitektonikoekin bat, Ekialde Hurbileko biztanleen irudiak aurkezten zaizkigu. Hala, pintura orientalisten izaera eta eraginak nabarmentzen dira, eta horrekin bat irudikatutako pertsonen estereotipatzea sumatzen da.

Zentzu honetan, beharrezkoa da azpimarratzea irudi hauen guztien exotizazioaren emaitza. Bai eta kolonizatutako herrietako espazio sakratuak arakatzerako orduan "gizon europar" horiek hartu zituzten lizentziak ere. Izan ere, egun dirauen ikuskera estereotipatuetan eragina izan du; hala, lehenengo begi kolpean irudikapenen kutsu exotikoak harrapatzen gaitu, eta ondoren, horien atzean dauden botere harreman kolonialisten mamuak barreiatzen digu lehen pertzepzio hori.

Erakusketa geletan aurkezten zaigun diskurtso kuratorialaren helburua bilakaera historikoari erreferentzia egitea da, irudien egileen bizipenetan zentratuz eta ildo artistikoa bigarren mailara eramanez. Bada, askotan entzun izan dugun bilakaera historiko bati egiten dio erreferentzia, irakurketa kritiko batengananzko zertzelada gutxi batzuei atea ireki arren. Alabaina, zertzeladak motz geratzen dira, mostran aurkezten zaizkigun irudiak geure iruditeriaren parte baitira; eta kasu honetan iruditeria horiek deseraikitzeko diskurtsoen beharra dugu.


irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.