artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Nestor Basterretxearen inguruko webgune bat sortu dute

Artistaren jaiotzaren mendeurrenean, haren ibilbidea eta obra ezagutarazteko asmoz jarri dute abian. Miren Vadillo, Fernando Golvano eta Peio Agirreren testuak bilduko ditu, besteak beste, baita argazkiak eta ikus-entzunezkoak ere.

nestor-basterretxearen-inguruko-webgune-bat-sortu-dute
Nestor Basterretxea, artxiboko irudi batean. Arg/ JON URBE / FOKU

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 2024ko Martxoaren 23a

Heldu den maiatzaren 6an beteko dira ehun urte Nestor Basterretxea sortu zela (Bermeo, Bizkaia, 1924–Hondarribia, Gipuzkoa, 2014). Hogeitik gora erakundek bat egin, eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte mendeurrenaren harira, hala nola erakusketak, ikus-entzunezko programak eta argitalpenak, "euskal artistarik eraginkorrenetako, polifazetikoenetako eta joan den mendeko 50eko hamarkadan hasita euskal artea berritzen gehien lagundu zutenetako baten oroimenez". Bide beretik, eta artistaren ibilbidea eta obra ezagutarazteko asmoz, webgune bat sortu dute orain. Adituen testuak, urteurrenaren harira antolatutako jarduerak, argazkiak eta ikus-entzunezkoak bildu dituzte bertan, besteak beste.

Artistaren alderdi biografikoen gaineko informazioa bildu dute webgunean, hasteko. Horretarako, haren ibilbidea ezagutzen duten hainbat adituren ekarpenak bildu dituzte atarian. Peio Agirre komisario, arte kritikari eta editoreak, Basterretxeari buruzko zenbait erakusketa monografikoren arduradun eta Un retrato de N.B. dokumental-saiakeraren egileak, haren funtsezko aipamen biografikoa idatzi du, baita margolari eta eskultore ibilbideari, zineman, arkitekturan eta diseinuan egindako lanei eta lan instituzionalari buruzko testu bana ere. Halaber, Miren Vadillo EHUko Artearen Historian doktore eta komisarioak saiakera labur bat osatu du "Basterretxearen konpromisoari eta dimentsio etikoari buruz". Eta aurki bi aditu horien ekarpenari beste bat batuko zaiola iragarri dute, Fernando Golvano arte kritikari eta komisarioaren saiakera bat ere jasoko baitute webgune berrian. Horiez gainera, Monika Basterretxeak, artistaren alabak, testu "oso pertsonal bat" idatzi du, familiaren ikuspegitik.

Biografiaren atalean, denbora lerro batean atzera eta aurrera eginez, Basterretxearen bizitzan mugarri izan diren hainbat datu jakindaitezke.

Halaber, hainbat ikus-entzunezko pieza eta argazki sorta zabal bat bildu dituzte beste atal batean. Atal horretan, hainbat grabazio historiko ez ezik —Basterretxeak emandako elkarrizketa batzuk, tartean—, berri batzukere izango direla iragarri dute sustatzaileek; izan ere, mendeurrena dela eta, bost ikus-entzunezko pieza sortu nahi dituzte, zeintzuetan artistarekin harremana izan zuten hainbat pertsonak parte hartuko duten. "Atal honek izaera dinamikoa du, eta zabalduz joango da, izaera historikoko beste ikus-entzunezko batzuen argitalpenarekin", gaineratu dute.

Bestalde, espazio publikoetan nahiz museoetan kokatuta dauden haren lanikesanguratsuenak geolokalizatzeko eta bistaratzeko aukera ematen du tresna batek. Eta albisteen atal bat ere badu webguneak.

Bigarren fasea

Atariaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, "laster aktibatuko den bigarren fase batean", webguneak aukera emango du Artium museoaren dokumentazio zentroaren Nestor Basterretxea Artxiboan dauden dokumentuetara sartzeko ere. Funts hori Basterretxea Irurzun familiak dohaintzan eman zion museoari, eta, gaur egun, museoa antolatzen eta katalogatzen ari da. Artistaren artxibo pertsonal zabala 5.000 dokumentuk baino gehiagok osatzen dute, eta, proiektu artistikoei buruzko dokumentazioa, zirriborroak, eskuz idatzitako eta mekanografiatutako testuak, korrespondentzia, zinema gidoiak, prentsa ebakinak, argazkiak eta Biok altzari modernoen diseinu enpresaren inguruko materialak biltzen ditu.

https://nestorbasterretxea100.artium.eus/eu/


kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 10etik
2026ko Irailaren 02ra

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2026ko Agorrilaren 30era

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.