artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Absentziak

Harritu egin nau hauteskunde kanpainako kartelen antzekotasunak. Garai batean kolore edo irudien bitartez egiten zen bereizketa berdintasunak ordezkatu du: zein da kartelean azaltzen den gizona, Pradales edo Otxandiano?

absentziak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2024ko Maiatzaren 3a

Biak aurrez aurre, biak amerikana urdina eta alkandora zuria, biak irribarre fortzatuarekin, bat berde argiz, bestea ilunago. Bereizketarik ez irudian eta tonuan. Kasualitatea edo bilatutakoa? Tokitan geratu dira ezker abertzaleko kanpaina koloretsu eta irudi alaitsuz betetakoak. Marrazkilariak eta ilustratzaileak lana zuten, behintzat. Orain dena berdindu da, ezkerrak eta eskuinak itxura bera dute, politikoki zuzena eta gatz gabea. Agian horregatik berdindu dira eserlekuetan eta ia botoetan. Artea eta irudipena bigarren mailara baztertzea izan daiteke ordaindu beharreko zerga boterera iristeko.

Hain zuzen, hauteskunde kanpainan ez da arteari buruz hitz egin. Arteak ez du interesa pizten, zertarako hitz egin ustez bigarren mailakoa den gai bati buruz? Esango nuke ez dela kulturari buruz orokorrean hitz egin hauteskunde kanpainan. Zein da alderdi nagusien programa kulturari dagokionez? Niri ez zait oso garbi geratu, agian inork ez duelako argi hitz egin (Voxekoek izan ezik). Badirudi estandar batera iritsi garela, eta, gobernatzen duenak gobernatzen duela, ez dela askorik aldatuko. Arte azpiegitura handiek betiko moduan jarraituko dute, eta artetik bizitzea beti bezain zaila izango da. Erakusketa aretoak izango ditugu baina bertako kantera pixkanaka desagertzen joango da.

Okerrena da gizartearen zati handi batek ere ez duela artea beharrezkoa ikusten. Aspaldi pasatu ziren pandemia garaian egindako kulturaren aldeko emozioz betetako adierazpenak. Etxean sartuta geundenean ezinbestekotzat jo genuena orain ez dugu ikusten, ezta muturren aurrean daukagunean ere. Egoeraren aurrean betiko galdera datorkigu burura: arteak ez du interesik ez delako sustatzen edo ez da sustatzen gizarteari ez zaiolako interesatzen? ETBren dilema bera.

Espero dut hurrengo gobernuak hauteskunde kanpainan hitz egin ez diren gaiei heltzea: artea (kultura orokorrean), hezkuntza, unibertsitatea... Badirudi botoak ez dituztela erakartzen, baina kultur politika ezinbestean egin beharreko zerbait da.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.