artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiak kargua utziko du

30 urte bete ditu Bilboko Guggenheim Museoko zuzendaritzari lotuta. Zuzendaritza berritzeko prozesu bat jarri dute martxan, eta urtearen amaieran gauzatuko da aldaketa.

juan-ignacio-bidarte-bilboko-guggenheim-museoko-zuzendari-nagusiak-kargua-utziko-du

Garbiñe Ubeda [BERRIA.eus]
| 2024ko Maiatzaren 28a

Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiak 27 urte eman ditu ardura horretan, eta 30 baino gehiago beteko ditu guztira, proiektuaren buruzagitzari lotuta. Museoa erabat gauzatu gabea zela heldu zion, hain zuen, 1992an, proiektua martxan jarriko zuen partzuergoko zuzendari hautatu zutenean. Lau urteren buruan museoko zuzendari nagusi bihurtu zen.

Bidartek gaur proposatu dio museoko patronatuari zuzendaritza aldaketa, ziklo bat ixteko garaia dela iritzita: "Beste begirada eta esperientzia batzuk behar dira museoa etorkizunerantz proiektatzekoeta erronka berriei heltzeko".

30 urte hauek osatu duten zikloan "proiektu anbiziotsu eta ia utopikoa garatu, berorren lider bilakatuko zen taldea osatu, eta herriaren irudia eta asmoak aldatzen lagunduko zuen museoa" lortu dela esan du Bidartek. Urtearen amaieran zuzendaritza aldatzeko prozesua amaitu eta kargua utzitakoan, zuzendari emeritu gisa jarraituko du Bidartek. Horrez gain, Guggenheim fundazioko nazioarteko asmo estrategikoetan ere parte hartuko du.

Juan Ignacio Bidartek gogotik bultzatu du Guggenheim Urdaibai proiektua orain arte. Ikusteko dago zer jarrera hartuko duen zuzendaritza berriakaldaketa gauzatzen denean, urtearen amaieran.

Bidarte, Guggenheim eta euskara

Martxelo Otamendi Egiguren | Hogeita hamar urtetan, hartara jarrita, bost hizkuntza ikas daitezke. Bost urte hizkuntza bakoitzeko, eta bi hizkuntzaren artean urte sabatikoa hartuta. Hori adimen normala daukan edozein herritarrek egin lezake, baina Bilboko Guggenheimeko zuzendari Juan Ignacio Bidarteren adimena edukita, epe berean zortzi ikas litezke; tartean sanskrito klasikoa eta Marten 50 urte barru hitz egingo den martera.

Atzo jakinarazi zuen Bidartek utzi egingo duela Guggenheimeko zuzendaritza, ordubete iraun zuen eta erabat gaztelaniaz —hasierako "Egun on eta mila esker etortzeagatik", eta bukaerako "eskerrik asko" salbu— egin zuen prentsaurrekoan. Hogeita hamar urteren ondoren!

Guggenheimeko zuzendari izan den hiru hamarkadotan berarekin gaztelaniaz hitz egitera behartu ditu Bidartek museoko arlo arduradunak, langileak, soldata ordaintzen dioten erakundeetako arduradun politikoak, kazetariak, artista euskaldunak…

Haren postua hartuko duenak euskaraz jakin beharko ote lukeen galdetua, erantzun zuen irizpide garrantzitsua izango dela, baina ez ezinbestekoa. Frustrazio bat aitortu zuen, Gernika koadroa museora ekarri ez izana. Eskertu beharko diogu adarra jo ez izana esanez euskara ez ikastea bere frustrazioetako bat izan dela.

Kontratatuko dute Guggenheimen japonieraz edo alemanez bakarrik dakien bat, munduko zuzendaririk onena izanda ere? Edo gaztelaniaz jakin beharko du?


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.