artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mende baten ondoren

Duela gutxi artisten eskubideei buruzko testu interesgarri bat irakurri dut. Artelanen erreprodukzioak egiterakoan artistek kobratu behar dutela aldarrikatzen du, hala nola erakusketa bat antolatu, edo bestelako edozein lan sortzaile egiten dutenean.

mende-baten-ondoren
Lu Märten arte kritikari eta teorialari marxista

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2024ko Ekainaren 5a

Hain zuzen, egileak adierazten du eskubide indibiduala izateaz gain, betebehar kolektiboa dela ordain hori eskatzea, ez eginez gero, guztien ordainsariak zalantzan jartzen direlako, eta profesio osoaren egoera ekonomikoari kalte egiten zaiolako. Ospearekin ordaintzearen tranpan ez erortzeko esaten die artistei, alegia, ez dezatela ezeren truke euren lana erakutsi ospea lortuko dutelakoan.

Harritu nauena ez da testuak esaten duena, noiz idatzi zen baizik: Lu Märten arte kritikari eta teorialari marxistak ondu zuen 1915ean, Lehen Mundu Gudaren erdian. Lehen aldiz eman dute gaztelerazMärtenen eta Hannah Höch artistaren zenbait idazlan biltzen dituen Dos mujeres con gato liburu ederrean. Irakurri bitartean batek zalantza du orain dela mende bat edo atzo idatzi ote zen.

Hain zuzen, gogora etorri zitzaidan 2012 inguruko pasarte bat. Krisiaren ondorioak oraindik pil-pilean zeuden eta erakustoki askoren aurrekontua bortizki moztuz zihoan urtero. Testuinguru hartan, galeria bitartez nahikotxo saltzen duen artista bati erakusketa bat dohainik egitea eskaini zion erakustareto publiko batek, eta berak serioski baloratu zuen aukera. Ordaina ospea izango zen, noski: lanaren prezioa merkatuan igotzea da ospe horren esanahia. Merkatu kapitalista batean, ospe horrek gutxi batzuentzat onura handiak dakartza, gehienak bazterrean uztearen truke.

Bazterrean geratzeko arriskuan zeudenak bere lagunak zirenez, argi utzi zioten ordaindu gabe erakustearen irizpidea finkatzen bazuen, eurek diru sarrera nagusi bat galduko zutela, ez baitzuten lana salduko zien galeriarik. Merkatuaren kontrako pentsamenduak ez, baina lagunak galtzeko aukerak konbentzitu zuen artista hura, eta erakusketa ez zen baldintza horietan gauzatu. Beldurgarria da, hala ere, mende bat pasatu eta gero, eta guda egoeran egon gabe, artisten arazoak hain antzekoak izaten jarraitzen dutela ikustea.

Hauei aurre egiteko (eta merkatuaren eskuetan panpina bat ez izateko) kulturgileek praktika onen kodeak aldarrikatu dituzte, eta baita zenbait hobekuntza lortu ere, nahiz eta oraindik asko dagoen egiteko. Märtenek erakundeengandik hain mendeko ez izateko beste proposamen bat egitenzuen 1915 hartan: artisten elkarlaguntzarako elkarteak. Sindikatuak bezala, artistek lanak emango zituzten, elkarteek hauek kudeatu eta kide guztien artean banatuko zuten ateratako dirua. Arazoen antza ikusita, agian garai horretan proposatutako konponbideak kontuan hartzea ez da ideia batere txarra.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

ahotsak

Ahotsak

Erakusketa kolektiboa

La Central (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 04tik
2026ko Urriaren 02ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.