artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Esther Ferrer artistaren esku-hartze batek jantziko du tabakalera aurrean sortuko den plaza

Sortzaile donostiarrak "Zenbaki lehenen poema" seriearen obra berri bat emango du dohaintzan, AHTaren geltoki berriaren gainean eraikiko den plazarako.

esther-ferrer-artistaren-esku-hartze-batek-jantziko-du-tabakalera-aurrean-sortuko-den-plaza
Esther Ferrer Zenbaki Lehenen Poema aurkezten | Tabakalera

| 2022ko Azaroaren 21a

Tabakalerak izango duen erabilera publikoko plaza berriak Esther Ferrer sortzailearen "Zenbaki lehenen poema" seriearen obra berri bat hartuko du, artistak bere hiriari egingo dion dohaintzari esker. Hala iragarri dute gaur sortzaileak berak, Donostiako alkate Eneko Goiak, eta Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroko zuzendari nagusi Edurne Ormazabalek. Obra plazan kokatuko den zoru-instalazio bat da eta, artistaren hitzetan, Donostia definitzen duten koloreak izango dira nagusi bertan: berdea eta urdina.

Parisen bizi den sortzaile donostiarraren esku-hartzea plazako zoladuran jarriko da, Tabakalerako sarreran, eta lehen elementu artistikoetako bat izango da Donostiako Abiadura Handiko Trenaren geltokia eraikitzearen ondorioz sortuko den eremu horretan.

Geltoki berriaren obrek ibiltzeko moduko estalkia sortuko dute, Tabakaleraren bigarren solairura zuzenean sartzeko aukera emango duena. Esther Ferrer-en esku-hartzea Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroaren sarreran kokatuko da.

Artistak leku honetarako berariaz sortu du instalazio berria, zeramikaz egina eta "Zenbaki lehenen poema" seriearen parte dena. Serie honetako beste lan batzuk ikusgai egon ziren Tabakaleran 2019ko apirilean egindako atzerabegirakoan: Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23…

Zenbaki lehenak funtsezko elementua dira Esther Ferrerren obra artistikoan. 70eko eta 80ko hamarkadetatik hona hainbat egitura espazial lauetan erabili ditu. Besteak beste, Ulam espiral ezagunean.

"Niretzat denbora mentala da eta, aldi berean, oso fisikoa. Zenbaki lehenekin lan egiten dudanean, papera eta haria ez den elementu material bat balego bezala da […] Une horretan denbora modulatzen ariko banintz bezala. Zenbakiak marrazten ditudan bitartean ozenki kontatzen ditut, eta iragaten den denborak ekintza batean duen garrantzi bera du", adierazi du Ferrerrek.

Obra iraunkorra eta publikoa Donostian

Eraikitzen ari diren Atotxa-Tabakalerako tren geltoki berriak aldiriko eta abiadura handiko trenen terminala hartuko du. Eraikin berriak ibiltzeko moduko plaza garai bat sortuko du, eta zuzenean lotuko da Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eraikinaren barrualdearekin. 2024 urtean zehar amaituta egotea dago aurrikusita.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi duenez, "ohore eta poz handia da Esther Ferrer bezalako artista donostiar batek bere hirian obra iraunkor bat izatea. Bere hitzetan, esku-hartze kulturalak "geltokiaren gainean sortuko den plaza edo parke berriaren izaera markatuko du", gaineratu du.

"Asmo-adierazpen bat da. Hiri honek artea, kultura eta bere sortzaileak oso gogoan ditu. Esther Ferrer fisikoki Tabakalerako plaza berrian egongo dela garrantzi handiko mezua da. Donostia kultura da eta kultura Donostian kapitala da", azaldu du Goiak.

Tabakalerako zuzendari Edurne Ormazabalek, Ferrer eta Tabakaleraren arteko harreman estua aintzat hartu du: "Esther Ferrer artista aukeratu zuten Tabakalerako erakusketa-areto nagusi berria inauguratzeko. Emakume aparta, konprometitua eta eskuzabala da, eta hiriko artistarik maitatuenetakoa. Horren erakusgarri da bere erakusketako bisitari-kopurua. Tabakaleran gehien bisitatu den erakusketen artean dago".

Ibilbidea eta ospea

Esther Ferrer sortzaileak (Donostia, 1937) ospe handia du mundu osoan egin dituen bere ekintzengatik (performanceak) eta museo eta erakunde askotan erakusgai jarritako bere obra artistikoagatik. 60ko hamarkadaren hasieran, Jose Antonio Sistiaga margolariarekin batera, Adierazpen Askeko lehen Tailerra sortu zuen, beste jarduera paralelo askoren ernamuina, horien artean Elorrioko eskola esperimental bat.

1967an Ramón Barce, Juan Hidalgo eta Walter Marchettik Madrilen sortutako ZAJ taldean sartu zen, eta bertako kide izan zen 1996an desegin zen arte. 70eko hamarkadatik aurrera, bere jarduera plastikoari ekingo zion berriz, zenbaki lehenen seriean oinarritutako instalazioak, argazkiak, objektuak eta koadroak eginez. Tematika horren inguruan lanean jarraitu du. 1999an Espainia ordezkatu zuen Veneziako Bienalean eta 2008an Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. 2012an Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea Saria jaso zuen, eta 2014an MAV Saria (Emakumeak Ikusizko Arteetan), Marie Claire pour l 'Art Contemporaine Saria eta Velázquez Saria.

2022ko urtarrilean Donostiako Urrezko Danborra jaso zuen.

irudi galeria

plazaren-aurreikuspena
zenbaki-lehenen-olerkia

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.