artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri dute SORMEN BEKA DA

Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da. 15.000€ko beka da, hasiberriei zuzendua eta arte proiektua urte bateko epean sortzeko.

gerediaga-elkarteak-eta-durangoko-udalak-abian-jarri-dute-sormen-beka-da

Gerediaga elkartea
| 2024ko Ekainaren 12a

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak zazpigarren urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten SORMEN BEKA DA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

2024ko deialdia, esku-hartze artistikoei zuzendutakoa izango da. Azken urteetan, Durangoko Azokak Durangoko Arte eta Historia Museoan ere ekitaldiak antolatu ditu. Deialdi honetako sormen bekarako proposamenak museoan edo/eta museo inguruan egiteko esku-hartzeak izan beharko dira, horretarako edozein diziplina aintzat hartuta: piktorikoa, eskultorikoa, ikus-entzunezkoa, performatiboa, e.a. Lanak, beste aldetik, "Euskara Jendea" izango du gaitzat.

Sarituko den proposamena, 2025ean Durangoko Arte eta Historia Museoan eskaintzea da helburua.

Aurreko sei edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko, proiektu digitalak, arte eszenikoa eta familia transmisioan eragiteko proposamenak saritu dira.

Lana aurkezterakoan kontuan izan behar dena

Jatorrizko sormen lana izan behar da.

Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskaraz izan behar da.

Lana esku-hartze artistikoa izango da edozein diziplina edo diziplina arteko uztarketatik sortutakoa: piktorikoa, eskultorikoa, ikus-entzunezkoa, performatiboa, e.a.

Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira aurkezten den proposamenean, kontuan hartuta, Durangoko Museoa (barrua zein kanpoko ingurunea) kokaleku izango duela.

Esku-hartze artistikorako gaia "Euskara Jendea" izango da.

Sorkuntza Bekaren onuradunak

Bakarkako lana edo talde lana izan daiteke. Lanen bat taldean aurkezten bada, taldeak pertsona bakarra aukeratuko du taldearen ordezkari.

Eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.

Eskatzaileak 18 urtetik gora eduki beharko ditu eskabidea egiterakoan.

Eskatzailea sortzaile berria izan behar da eta euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan behar du.

Taldeen kasuan, talde sortu berria izan beharko da eta partaideen 2/3 sortzaile berriak izan behar dira.

Sortzaile berria zer den: aurkezten duen proposamena bere lehen edo bigarren esku-hartze artistikoa izatea (taldean egindako esku-hartzeak kanpo daude). Talde modura aurkeztu ezkero, talde horren lehen edo bigarren esku-hartze artistikoa izan behar da.

Zuzenean edo zeharka giza eskubideak urratzen dituen edozein proposamen ez da onartuko.

Sorkuntza Bekaren zenbatekoa

Bekaren zenbatekoa honakoa izango da: 15.000 €, sorkuntza eta plazaratzea barne (produkzioa, instalazioa, e.a.)

Proiektu bakarrari emango zaio diru-laguntza eta hori lehiaketa bidez aukeratuko da. Epaimahaiak aurkeztutako proiektuen artean nahikoa kalitate ez dagoela ikusiko balu, beka ez ematea erabaki dezake.

sormen-beka-da

Sormen Beka DA!

Gerediaga elkartea

Gerediaga elkartea (Durango, Bizkaia)

2024ko Ekainaren 12tik
2024ko Irailaren 21era | 18:00


amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Ekainaren 23tik
2026ko Irailaren 06ra

mixed-feelings

Mixed feelings

Ruoxi Jin

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Maiatzaren 29tik
2026ko Uztailaren 11era

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 10a

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 2026ko Ekainaren 9a

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 8a

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.