artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Promesen Testura" Kutxa Kultur Artegunearen 2022ko programazioa ixteko

Alejandro Castellote komisarioak Asiako hainbat lekutatik etorritako eta Argazkia bitarteko gisa baliatzen duten 8 artistaren lanetan oinarrituta eraiki du erakusketa-diskurtsoa. Artiston lanak oso desberdinak dira batzuk besteetatik, bai edukian bai forman, baina oso abiapuntu interesagarria dira sortaldeko artean sakontzen hasteko.

promesen-testura-kutxa-kultur-artegunearen-2022ko-programazioa-ixteko
Gao Bo. Tibet 1985-1995. Offrandes [Eskaintzak] [Ofrendas], 2009

Kutxa Kultur Artegunea
| 2022ko Azaroaren 24a

Erakusketaren izenburuak adierazten duen bezala, argazkiek "promesak" egiten dizkigute, baina irudietan arakatu eta murgildu beharra dago haien benetako esanahia argitzeko. Bai, zalantzan jarri behar da haietan irudikatuta dagoenaren identifikazio erraza, haien egiazkotasuna eta errealitatearekiko fideltasuna. Oro har, argazki bat ikusten dugunean, esanahi garbikoa izatea espero dugu, haren adierazgarritasun-maila hitzezko hizkuntzarena baino handiagoa izan daitekeela sinesten dugu, eta hori guztia argazkiaren ageriko lehen geruzan bertan À¢ö€haren "testura" bisualeanÀ¢ö€ agertzea itxaroten dugu.

Argazkiak komunikazio-tresna gisa duen arrakastaren zati handi bat iraganean erakutsi zituen ezaugarrietan oinarritzen da: izan ere, errealitatearen ikuspegi sendoa ematera etorri zen argazkigintza. Handik aurrera, mundua iruditan islatzeko zeregin hori ez zen gehiago hitzezko edo idatzizko oroimenaren mende egon, ez eta irudikapen zientifiko eta artistikoen mende ere, dokumentu horiek izan zitzaketen subjektibotasunak eta zehaztasun-gabeziak gorabehera.

Argazki baten ageriko lehen geruzak mami narratibo eskasa badu, sarbide-gako bat behar izaten du, pasahitz-lana egingo duen testu bat, obrari atxikita. Serie baten sarrerako testuek, kartelek edo argazki-oinek, askotan, zeregin hori izaten dute. Informazio ez-bisual horrek argazkiak ulertzeko bidea ematen digu. Irudien polisemia —irudietatik atera daitezkeen esanahi askotarikoakÀ¢ÂˆÂ' murrizteko modu bat da hori.

Argazki batek erakusten duena identifikatu bai, baina egilearen asmoa ezagutzen ez badugu, orduan irudimena aktibatzen zaigu, irudiak zer esanahi izan ote dezakeen espekulatzen hasten gara, geure esperientzietan eta lehen pertzepzio horrek eragindako zirraretan oinarrituta. Hala ere, prozesu hori zaildu egiten da argazkietan agertzen diren zeinuek elkarren artean hurrentasun kulturalik ez dutenean. Hala gertatzen da, adibidez, Asiako herrialde batzuetan erabiltzen diren adierazpen-zeinu eta -eredu tradizionalekin. Kultur erreferenteak ezagutzea funtsezkoa da irudiak behar bezala ulertuko badira. Funtsezkoa da argazkia nondik ateratzen den eta argazkiaren objektuari nondik begiratzen diogun jakitea.

Erakusketa honetan, Asiako argazkigintzako izen handiak eta artista gazteak bildu dira. Txinakoak, Japoniakoak, Singapurrekoak, Indiakoak eta Hego Koreakoak. Errealitatea irudikatzeko modu desberdinak dituzte denek, sarritan beren lanen irakurgarritasuna nahita higatuz. Nola egiten duten hori? Bada, beren herrialdeko pintura tradizionalari buruzko erreferentzia lausoak eginez; beren praktika artistikoen jatorri sekularra ahopean aldarrikatuz; Mendebaldetik proiektatzen ditugun estereotipo orientalistak zalantzan jarriz; irudikapen errenazentistaren parametroak —perspektiba, narratibotasuna edo hiperrealismoa— alde batera utziz; irudikatutakoaren irakurketa konplexuak proposatuz— ikuslea irudiaren barne-geruzetan, hain esplizituak ez diren horietan, zerbait gehiago bilatzera bultzatzeko—; edo naturarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa kritikoa eginez. Metafora bisualak erabiltzen dituzte gure pertzepzioaren izaera guztiz subjektiboa eta memoriaren eta kontakizun historikoaren ezegonkortasuna ikusarazteko. Interpretazio posible ugariko lurraldeetara aldatzen dituzte irudien esanahiak. Azken batean, anbiguotasuna sustatzen dute, gure irudimena aktibatzeko.


promesen-testura

Promesen Testura

Erakusketa kolektiboa

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2022ko Azaroaren 25etik
2023ko Otsailaren 19ra


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.