artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gizonen xamurtasuna

Margolanaren alaitasunak aretoan sartu bezain laster piztu zuen nire arreta: kolore biziko jostailuak paratzen ziren aulki baten inguruan, pose dibertigarrietan. Irudiaren erdian, panpina edo umea izan zitekeen figura nagusia, begi urdin zabaleko eta ile horiko pertsonaia maitagarria. Elito zen, Eloisa Gezala txikitxoa, Antonio Gezala artistaren alaba.

gizonen-xamurtasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Martxoaren 7a

Bilboko Arte Ederren Museoak Gezala familiak emandako funtsen inguruan antolatu duen erakusketan zegoen, bestelako artelan eta dokumentu interesgarriekin batera.

Oso gutxi hitz egiten dugu gizonezko artisten aitatasunari buruz. Artista eta emakumeak direnen kasuan, edozein Ama Birjina irudikatzea nahikoa da klabe biografikora jotzeko, egilearen amatasun esperientziarekin lotzeko. Gizonezkoek euren umeak irudikatzen dituztenean, aldiz, bi joera desberdin eman daitezke: gehienetan gaiari garrantzia kentzen zaio, artistaren esperientziarekin lotu gabe eta ikuspegi formalista edo unibertsalistak lehenetsiz —esaterako, bere umea errepresentatzen badu ere, haurtzaroaren irudikapen gisa ulertzen da—. Hori ezinezkoa bada, izenburuak eta irudikapenak artistaren esparru pribatura eramaten gaituelako zuzenean, lana gutxiesten da, azterketa sakonik egin gabe.

Elitoren erretratuari begira, xamurtasuna eta maitasuna sumatzen dira istantean, umore kutsuarekin batera. Koadroa sinatuta eta datatuta dago, alegia, ez da bozetoa edo ariketa jostagarria. Gezalaren kalitate grafiko eta kromatikoa erakusten du, baina, aldi berean, gizonezko artistekin lotzen ez dugun hunkigarritasun sentsazio nabarmena ere islatzen du. Emozio horiek guztiak —maitasuna, xamurtasuna, hunkigarritasuna— artista emakumeei lotu izan zaizkie, baita inposatu ere; gogorrak ziren emakumeen lanak askotan kritikatuak izan dira, feminitate jakin baten erakusle ez zirelako, adibidez, Irene Laffitteren oilarrak. Baina gizonezkoen lanetan agertzen direnean aztoragarriak suertatzen dira, ez baitatoz bat artistaren estereotipoarekin lotzen dugun maskulinitate indartsuarekin. Artistek izan dezaketen emakumeekiko miresmena, obsesioa inkluso, baloratu izan da, gizontasun heteroaren parte garrantzitsua baita. Baina zaila da haurrekiko maitasuna eskema horretan ahokatzea, eta nahiago izan da halako lanei ikusgaitasun handiegia ez ematea.

Hortaz, ez da harritzekoa erakusketaz aritzen den prentsan lana ez agertzea, eta museoakMuseotikplataforma publikora igo ez izana; honela, orain erakusketa kendu dutela, ezin da haren irudirik topatu, eta Gezalaren alderdi hori ezkutuan geratzen zaigu. Pena da, ederra izateaz gainartistaren estereotipoa apurtzeko eta gizonezkoen artelanetara beste emozio batzuetatik hurbiltzeko aukera paregabea eskaintzen baitzuen.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.