artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim Bilbao Museoak ikus-entzunezko plataforma sortu du eduki propioarekin

Guggenheim Bilbao Kanal berriak Museoaren Bildumarekin eta erakusketekin lotutako ikus-entzunezko edukia publikoari ezagutzera ematea du helburu.

guggenheim-bilbao-museoak-ikus-entzunezko-plataforma-sortu-du-eduki-propioarekin

| 2025eko Martxoaren 21a

Guggenheim Bilbao Museoak atari berri bat jarri du abian, bere jarduerarekin, batez ere Bildumarekin eta programazio artistikoarekin lotutako ekoizpen propioko ikus-entzunezko edukiak ezagutzera emateko. Erakusketei buruzko hitzaldiek, dokumentalek, elkarrizketek, mahai-inguruek eta hainbat hezkuntza-programak osatuko dute plataformaren eskaintza.

Guggenheim Bilbao Kanalak Museoak 27 urteko ibilbidean sortutako eduki joria eta askotarikoa eskaintzen du, eta doan eskura daiteke. Irteerako une honetan 200 bideo baino gehiago ditu, hainbat kategoriatan banatuta: inaugurazio-hitzaldiak, ingurumen-jasangarritasuna, arte biziak (musika, dantza, performancea) eta sailak. Era berean, sailak lau ataletan banatzen dira: Museoko erakusketei buruzko dokumentalak;Guggenheim Bilbao Insights (Museoko arte-arduradunen eta Bildumako artisten arteko elkarrizketak); Ikuspuntuak (kulturako profesional ezagunen hausnarketak, besteak beste, zinema, musika, moda, dantza edo gastronomiakoak, Museoaren Bildumako lan enblematikoen inguruan, La Caixa Fundazioarekin lankidetzan garatuta) eta Ezagutu (museoaren lanarekin lotutako jarduera bereziei buruzko bideoak).

Bestetik, kanal berriak zuzeneko emanaldien atari bat izango du, ikusleei sarbidea eskainiko diena Museoak Entzungelan eta beste espazio batzuetan programatzen dituen jardueretara, tartean hitzaldietara, ekitaldietara edo erakusketetarako bisita gidatuetara.

Ikus-entzunezko plataforma honi esker, publiko orokorrak, eta Community osatzen duenak (Museoko artearen eta kulturaren inguruan 24.000 lagunek eta 240.000 jarraitzailek osatzen duten komunitateak), Museoak bildutako artera eta garatzen dituen jardueretara modu intuitibo eta errazean hurbiltzeko aukera izango dute, gailu mugikorretatik edo tabletetatik, Museoaren webgunearen bidez. Plataforma hau belaunaldi berriak erakartzeko helburuarekin ere sortu da, teknologia berrien eta webguneak eskaintzen dituen aukera hobetuen bitartez.

https://canal.guggenheim-bilbao.eus/eu


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.