artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gure arte koloniala

Aste honetan Azpeitiko Soreasu elizan dagoen Bakardadearen kaperaren inguruan udalak eta Aranzadik 2019an argitaratu zuten liburuxka bat irakurri dut. Nicolas Saez de Elola kapitainaren hil-kapera da hori, Gipuzkoako Errenazimentuko eredu bikaina.

gure-arte-koloniala

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Apirilaren 18a

Tamalez, gure herriaren historia kolonizatzailearen eredu bikaina ere bada: Saez de Elolak Peruko konkistan parte hartu zuen, Cajamarcako sarraskian, non 4.000 inka inguru hil zituen espainiar armadak. Atahualpa buruzagia preso hartu zuten; hark urrean ordaindu zuen bere askatasuna, baina Pizarrok, behin dirua esku artean zuela, Atahualpa erail zuen askatu beharrean. Soldaduen artean banatu zen dirua, eta hor dago Azpeitiko kaperaren aberastasunaren iturria.

Ez uste Elola gertakizunaz damutzen zenik, edo mendeetan bere oroimena mantendu behar zuen eraikuntzan urrearen jatorria ezkutatu zuenik: soldaduz jantzita, etzanda agertzen da Elola hilobiaren oinarrian dagoen eskulturan. Bere inguruan margotuta dauden irudiek Cajamarcako sarraskia erakusten dute, hain zuzen, espainiarrek estandarte baten bitartez ezkutatuta zeuden soldaduei erasora pasatzeko egin zieten seinalea, eta horren ondorioz bortizki aurrera doan zaldi bat, oldarraldirako prest dagoen soldadua gainean duela. Zaldi gaineko Elola gerlari horrek argi gogoratzen du Santiagoren oldarraldia musulmanen kontra; hots, inperio kristauaren izaera gupidagabea infidelei aurre egiterakoan. Fedearen aldeko ekintzaausartekbazuten, jakina, ordaina: lur eremu ikaragarriak, langile esklaboak eta urre tonak, besteak beste.

Azken urteetan, gure historia zein artearen irakurketa postkolonial bat asko botatzen ari naiz faltan. Badira ekarpenak, baina sakabanatuak, eta narrazio zein diskurtso zabalduenetik urrun geratzen dira. Azpeitiko argitalpenak ere ildo ofiziala jarraitzen du: txundigarria da Miren de Miguel ikerlariaren diskurtso kritiko eza. Izan ere, herriko aberastasunaren iturriaren gogoeta kritiko bakarra alkateak egiten du, diplomazia hutsa izan ohi den hitzaurrean. De Miguel espainiar kronikak ekartzen ditu, interpretatu gabe: Cajamarcako bataila identifikatzen du, berari esker dakigu Elolak hortik lortu zuela bere urrea, baina irakurketa neutraltasunez jantzi nahian, konkistatzaileen hitzak besterik ez ditu errepikatzen. Eta XVI. mendearen antzeko hizkuntza bihurriarekin egiten du hori, iturritik ahalik eta hurbilen egoteko bezala. Horrek bi ondorio dauzka: batetik, testua ulertzeko oso zaila izatea, eta bestetik, Pizarroren kronika egia bakartzat aurkeztea, galtzaileen bertsioa berriz ere ezkutatuz eta irabazleena neutroz jantziz. Azken finean, Elolak berak hilobian bere soldadu irudikapen aberats, arrakastatsu eta gupidagabearekin egin zuena indartuz.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.