artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Antonio Oteiza eskultorea hil da

Jorge Oteizaren anaia gaztea zen, eta harekin lan egin zuen Arantzazuko basilikaren proiektuan. Arte erlijiosoan jardun zuen bereziki. 99 urterekin zendu da.

antonio-oteiza-eskultorea-hil-da
Antonio Oteiza eskultorea, 2007an. ANDONI CANELLADA / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2025eko Agorrilaren 19a

Antonio Oteiza artista hil da, 99 urterekin. 1950eko hamarkadan hasi zen eskulturan, eta, ordutik, arte erlijiosoan jardun zuen batez ere. Apaiza zen, eta misiolari izan zen zenbait urtez; Kuban aurrena, eta Kolonbian eta Venezuelan ere baiondotik. Hain zuzen ere, atzerrian izandako aldi haiexetan lotu zitzaion arteari lehenbiziko aldiz —"premiagatik", haren esanetan—. Edonola ere, familia giroan ere izan zuen arte influentziarik: Jorge Oteizaren (Orio, Gipuzkoa, 1908 - 2003) anaia gaztea zen Antonio.

Ameriketatik bueltan, Madril izan zuen bizitoki Antonio Oteizak, eta bertan garatu zuen ibilbide artistikoa gehien. Formakuntza jaso zuen, eta, apurka, hainbat material lantzen hasi zen bere piezetan: zura, harria eta zeramika, batez ere. Zenbait erakusketa egin zituen: 2011n Donostiako Kutxa Boulevard aretoan bistaratutako Gizakiez eta santuez, kasurako. Berrehun piezatik gora bildu zituen horretan.

Denboraren joanarekin ere, arte erlijiosoaren gerizpean segitu zuen lanean Oteizak, baina sarri mintzatu zen kritiko artearen adar horren egoerari buruz. Hark egoera "eskasa" bizi zuela nabarmendu zuen, esaterako, 2011n BERRIAri eginiko adierazpen batzuetan. "Eta horren errua goikoek dute, gotzainek eta. Irudiaren gizartean bizi garela esaten dugu egun, eta gizakiari lotuta badago, Elizak irudia bere mezua hedatzeko bide gisa erabiltzen jakin behar luke. Baina ez du horrelakorik egiten", argudiatu zion tesia egunkariari.

Aldi berean jorratu zuten eskultura Antonio eta Jorge anaiek, baina behin baizik ez ziren aritu elkarrekin lanean. 1960ko hamarkadaren hondarrean izan zen hori: Jorge Oteiza Arantzazuko basilikaren proiektuan sartua zegoen buru-belarri, eta anaia gazteagoa ere hartan aritu zen tarte batez.


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.