artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hiru harridura

Harritu nauen gonbidapen bat jaso dut. Luxuzko gonbidapen bat, esango nuke. Liburuxka itxura du, bi erakusketatara joateko gonbidapena delako eta bi artelanen berri ematen duelako.

hiru-harridura

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Urriaren 2a

Kanpotik erliebea duen paper gogor urdin ilunaren gainean marrazki bat ikusi daiteke, Bilboko Arte Ederren Museoak1970ean zabaldutako eraikinaren aurrealdea da. Hain zuzen, zabaltze lanetan itxita egon den Museoaren zati horren berrirekierara joateko gonbita egitea da gonbidapenaren helburua. Pentsatu dudan lehendabiziko gauza da luxuzko gonbidapen horrek balio duenarekin artista baturtebetez biziko litzakeela.

Hala ere, materialek eta itxurak ez ezik, mezuak edo edukiak ere harritu nau. Gutunean informatzen denaren arabera, bi erakusketarekin zabalduko dituzte orain dela 50 urte inguru eraikitako aretoak:Ataria izenekoa da bata eta Georg Baselitz pintore alemaniarrari eskainitakoa bestea. Baselitz? Zergatik aukeratu ote dute artista hori Bilboko Museoaren zati baten zabaltze-ekitaldirako? Prentsaurrekoaren zain egon beharko dugu misterioa argitzeko. Gehiegi sakondu gabe, ez dirudi Baselitzek harreman handirik izan duenik Euskal Herriarekin edo eragin berezirik izan duenik inguruko arte giroarekin. 87 urte bete dituen nazioarteko artista ezagunari egindako omenaldi polita izan daitekeela onartu arren, ez al litzateke egokiagoa aurreragoko programazioan sartzea? Beharrezkoa al zen 70eko hamarkadako aretoen zabaltze ekitaldiaren protagonista izatea? Niri behintzat erakusketa eta artista ugari bururatzen zaizkit horrelako data esanguratsu baterako, batez ere museoaren historia eta ibilbidea kontuan hartuta.

Bestalde, museoaren aipatutako pabiloi horri buruz ari garela, harritzeko izan dudan beste arrazoi bat ere aipatu beharko nuke (dagoeneko hirugarrena). Parkera ematen duen eraikinaren kanpoaldeko horman eskailera izugarri bat topatu nuen paseora nindoan egun batean. Goialdean eskegi duten Agravitas izeneko handitze lanen ondorio omen da. Larrialdietarako eskailerak behar omen zituen eta babestutako eraikin bati itsatsita eraiki dituzte. Eskerrak Fosterren plater hegalariak ez zuela eraginik izango museo zaharraren egituran! Gero eta pisutsuagoa den Agravitas proiektuaeraikitzeko egindako lanek arrastoa utzi dute, bai gerra ondoren eraikitako museoan, bai 60ko hamarkadan eraikitakoan ere. Kontrakoa esateaagerian dagoen zerbaiten aurrean begiak ixtea da.


sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.