artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Georg Baselitz pintore alemaniarra hil da, 88 urte zituela

Pintorea, marrazkilaria, grabatzailea eta eskultorea izan zen, bai eta neoespresionismo alemaniarraren ikono handienetako bat ere.

georg-baselitz-pintore-alemaniarra-hil-da-88-urte-zituela
Georg Baselitz. Arg/ GUGGENHEIM MUSEOA

Odile Bourguignon Goñi [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 6a

Hans-Georg Kern 1938an jaio zen,Deutschbaselitzen(Alemania). Gerora, hain zuzen, bere jaioterriaren toponimotik hartu zuen izen artistikoa: Georg Baselitz. Pintorea izateaz gain, marrazkilaria, grabatzailea eta eskultorea ere izan zen. Gaur hil dela jakinarazi du Ropac arte galeriak, eta zera azpimarratu dute: "Eragin nabarmena izan zuen bere garaikideengan, baita ondorengo artistengan ere". Iaz haren obra bildu zuen Bilboko Arte Ederren museoak; Baselitzek 2014tik hona landutako 49 lan jarri zituzten ikusgai Bilboko Arte Ederren museoaren1970eko eraikina berriz ireki zutenean.

Bigarren Mundu Gerrak bete-betean harrapatu zuen Baselitz, baita ondorengo Gerra Hotzak ere. Hala, orduko Berlin ekialdean hasi zuen bere trebakuntza artistikoa, bertako Arte Ederren Akademian, 50eko hamarkadan. Baina bota egin zuten, "heldugabetasun soziopolitikoagatik", eta mendebaldera lekualdatu zen 1958an. Bost urteren ondoren bere bakarkako lehen erakusketa aurkeztu zuenean, haren bi obrek eskandalu publikoa sortu zuten. Horietako bat mutil gazte bat masturbatzen erakusten zuen autorretratu bat zen.

Figura distortsionatuek eta espresionismo basati batek ardaztu zuen Baselitzen lana. Hastapenetan, gizartearekin hautsi nahian, Pandemonium izeneko erakusketak antolatu zituen Berlin mendebaldean, Eugen Schonebeck pintorearekin batera. Nolabaiteko manifestu bisual probokatzaile batzuk osatu zituzten, Berlin ekialdeko errealismoa kritikatu baina baita mendebaldeko formalismoarekin hausteko ere. Arte gordin, adierazkor eta asaldatzailearen alde egin zuten.

1969an hasi zen bere obretako figurak alderantziz margotzen. Ikuslea arreta jartzera behartzen zuen horrek: formari begiratu eta mezua alboratzera. Hala, urteen poderioz, neoespresionismo alemaniarraren ikono garrantzitsuenetako bat bilakatu zen, bere burua inon sailkatzea gustatzen ez bazitzaion ere.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.