artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zisjordaniako aztarnategi arkeologikoak israeldarren kontrolpean?

Knessetek (Israelgo parlamentuak) lehen irakurketan onartu du nazioarteko zuzenbidearen aurka doan aztarnategi horien kudeaketari buruzko testu bat.

zisjordaniako-aztarnategi-arkeologikoak-israeldarren-kontrolpean
Tell es-Sultan, Jerikotik hurbil. Arg/ A. Sobkowski, CC Wikipedia

| 2026ko Ekainaren 21a

1995etik, Zisjordania hiru eremutan (A, B eta C) banatuta dago. Eremu horiek Israelek administratzen ditu (C eremua: Ekialdeko Jerusalem eta Jordan ibaiaren harana), edo Palestinar Aginte Nazionalak (A eremua: Jeriko, Ramallah, Betleem, Nablus, Jenin, Tulkarem), edo bien artean adostuta (B eremua: Zisjordania erdialdeko eta mendebaldeko herrixkak). Beraz, eremu bakoitzeko aztarnategi arkeologikoak erakunde ezberdinen menpe daude. Israelen aldetik, Defentsa Ministerioaren menpe dagoen Administrazio Zibileko "Arkeologiako Lantalde Nagusia" (Staff officer of Archaeology) arduratzen da horretaz: Israelek "behin-behinean" okupatzen du eremua 1967tik, eta, ondorioz, ezin du Ondare Ministerioak kudeatu.

Likudek eta eskuin muturreko alderdi erlijiosoek proposatuta, lehen irakurketan onartutako lege-proiektuak agintaritza zibil berri bat sortzea aurreikusten du aztarnategi arkeologiko guztiak ikuskatzeko, "Judea eta Samariako Ondare Agintaritza" izenekoa. Israelgo komunikazio ofizialetan, "Judea eta Samaria" terminoa baliatzen dute Zisjordania izendatzeko, terminologia hori nazioartean onartuta ez egon arren. Agintaritza hori zuzenean Israelgo Ondare Ministerioari lotua izanen litzaioke, ez eta Defentsakoari, eta Zisjordaniako aztarnategi guztien kudeaketaz arduratuko litzateke. Testuaren lehen paragrafoek ondoko helburu hau azaltzen dute: "Judea eta Samariako antzinako gauzen, ondarearen eta aztarnategi arkeologikoen kudeaketan Israelgo Estatuaren erantzukizun zuzena ezartzea". Testuak legezko esparru bat ere aurreikusten du "[aztarnategi horien aurkako] erasoak prebenitzeko eta murrizteko, bereziki antzinako gauzen eta aztarnategien babesa, kontserbazioa, garapena, irisgarritasuna eta salbamendua bermatuz". Ondorioz, honek Osloko Akordioek ezarritako administrazio moduaren aldaketa dakar.

Testua justifikatzeko erabilitako argumentuen artean, Amit Halevi Likudeko diputatuak adierazi du Iranen eta Hamasen aurkako gatazkak "garaipen kultural bat" ere barne hartu behar duela, gaur egungo gerrak eta Israelgo ondarearen babesa lotuz. Testu hau Zisjordaniako kolonizazio azkarraren eta bertako aztarnategi arkeologikoen estatusaren inguruko bi urteko eztabaida sutsuren ondoren iritsi da: legez kanpoko koloniak eraikitzeaz gain, kolono israeldarrek hainbat aztarnategi kaltetu dituzte berriki, gobernuaren aldetik inolako gaitzespenik jaso gabe. Suntsipen horiek gora-behera, ultra-nazionalistek Zisjordaniako aztarnategi arkeologikoen kudeaketa osoa eskatzen dute, Samaria, Jeriko eta Shiloh hiri biblikoak, Qumrango kobazuloak, eta Herodes erregearen jauregia eta hilobia barne.

Emek Shaveh GKEaren txostena

Ondarearen aurkako erasoak dokumentatzen dituen Emek Shaveh Israelgo GKEaren (Gobernuz Kanpoko Erakundea) arabera, erronka nagusia ondarearen kudeaketa agintaritza zibil baten eskuetara igarotzea da, eta horrek "izatezko anexio bat" dakarrela adierazi dute bertako legelariek. Bigarren erronka da Israelek A eta B eremuetan indusketa eta ondarea babesteko jarduerak zabaltzea: Emek Shavehek zehaztu duenez, duela hilabete batzuetatik Arkeologiako Lantalde nagusiak jada zabalduta zituen bere prerogatibak eremu horietara, Osloko Akordioak urratuz. Emek Shavehek gaineratu duenez, 1954ko Hagako Hitzarmenaren arabera, botere okupatzaileak "antzinako gauzak legezko zaindari gisa kudeatu" behar ditu okupatutako herritarren mesedetan, eta ez bere onurarako. Azkenik, GKEaren ustez, lege-proiektu honek "arkeologia politizatzen du", izenburuan "ondare" terminoa erabiltzean eta gobernuari zein kolonoen komunitateetako babesleei lotutako agintaritza bat sortzean. Izan ere, agintaritza horretako kideak kolonoen ordezkarien artean izendatuko lirateke, Palestinar Aginte Nazionala baztertuz. Ondarearen instrumentalizazioa Israel sortu zenetik existitu den arren, lege-proiektu hau onartuz gero, A eta B eremuen anexioa berretsi liteke, Palestinar Aginte Nazionalari Osloko Akordioetatik bere zaintzapean dituen aztarnategi arkeologikoetara sartzea eragotziz.

—JdA-tik ekarria.


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.