artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zeharkako Estetikak 2026 egonaldia abian da dagoeneko

Idensitat-en hilabetez lanean aritu ondoren, hautatutako proiektuak, AzkonaTolazaren 'Ibaiko irakurketa kluba' eta Raquel Meyers-en 'Munstroen garaia', Uharte Zentrora iritsi dira bertako testuingurutik ekainean zehar euren garapenarekin jarraitzeko.

zeharkako-estetikak-2026-egonaldia-abian-da-dagoeneko

| 2026ko Ekainaren 22a

Ibaiko irakurketa klubaproposamenak soinuaren inguruan ikertu eta fanzine bat sortzen ari den bitartean,Munstroen garaiaproiektuak jendaurreko programa bat izanen du, hainbat lantegieta esku-hartzerekin, ikerketa elikatzen jarraitzeko.

Bi proiektuakekainaren 27an, larunbata, goizeko 11:30eanAtarrabiako San Andres Errotatik abiatuko den soinu deriba eta munstroen kalejira baten bidez aurkeztuko da jendeaurrean.

Proiektuak

Laida Azkona. Ibaiaren irakurketa kluba

Duela 6000 urte, Mesopotamiako zibilizazioak nekazaritza sustatzeko Tigris eta Eufrates ibaiak bideratzeko lan titanikoari ekin zionetik —kanalen, dikeen eta presen bidez—, gure planetako ibaiak bata bestearen atzetik berridatzi eta diseinatu dira gizakiarekin bizikidetza errazteko. Zibilizatu egin dira.

Zeregin zibilizatzaile hori nabarmen areagotu zen gure kontinentean XIX. mendetik aurrera egindako eskala handiko esku-hartzeekin.

Adibide ugari daude: Moldava ibaiaren bideratzea Pragan nabigazioa hobetzeko; Danubioaren kontrola Vienan hiria uholdeetatik babesteko; Sena ibaia eta Haussmann baroiak diseinatutako Paris berria; edo Rhin ibaiarentzat ubide bakarra sortzea hura kontrolatzeko. Kontrolatu, bideratu eta zibilizatu: aditz senideak.

Inpaktuak zuzentzea, arriskuak murriztea, garraioa erraztea, natura menderatzea.

Mende bat lehenago, XVIII. mendearen erdialdean, ibaiak kontrolatzeko eginkizuna Iruñera iritsi zen Ramírez Arellanoren eskutik. Helburua: Iruñea ur zikinetatik askatzea. Hiria askatzeko, ibaia kontrolatzea. Eta horrela, plan hidrologiko baten ondoren bestea etorri zen, eta Argak bere ibilgua aldatzen joan zen, paisaia, lurraldea eta bertako biztanleen bizitza berridatziz. Guztiena. Gizakiena zein ez-gizakiena. Ibaiaren gorputza berriz definituz. Urez, landarez, animaliez, harriez eta memoriak osatutako gorputz bizia.

Gorputz bat berriz definitu?

Gorputz bat bideratu?

Gorputz bat kontrolatu?

Baina nola? Zein parametroen arabera? Zeren kontura? Noren kontura?

Bide batez, irudika dezakezu nolakoa zen Arga 1548. urtean?

Irudika dezakezu haren erribera 1311n?

Ikusten dituzu baso hartako haritzak 755. urtean?

Bai? Orduan, orain, irudika dezakezu nolakoa izango den Arga, Iruñetik igarotzean, 2345. urtean?

Ikusten duzu zubi hori? Bi etorbide horiek lotzen dituena.

Eta bi auzo horien arteko presa hura?

Bai? Bada, lehen han ez zegoen ezer. Ezer ez. Gorputz bat baino ez. Gorputz fluido bat.

Galderak egiten jarraitzen dugu.

Raquel Meyers. Monstruen garaia

Garai arraroetan, munstroak laguntzera etortzen dira.

Basajaun, Mari, Atarrabi, Mikelats eta Nekazarien urratsei jarraituz, Arga ibaia zelatan dituzten hondakinetatik izenik eta formarik oraindik ez duen izaki berri bat sortzen ari da. 2026ko ekainean zehar egingo den hondakin ez-organikoen (basuraleza) bilketak ibaiaren babesle berri honen gorputza osatuko du.

Hondakinetatik jaioko naiz, eta munstro bihurtuko naiz. Elkarrekin ibaiaren alde, biltzen dugunetik sortuko naiz.

Raquel Meyers (Cartagena, 1977) 2004tik zaharkitze teknologikoa erresistentziarako tresna gisa erabiltzen duen artista eta ikertzaile independentea da, eta, besteak beste, argazkilaritza, idazmakina, faxa, teletestua, Commodore 64a edo brodatzea darabil bere lanean. Bere praktika artistikoa teknologiaren eguneroko erabilerari buruzko ikuspegi kritikoan oinarritzen da, baita haren paradoxetan eta nostalgia, estetika edo solucionismotik harago doazen ondorioetan ere. Gaur egungo larrialdi egoerak, gainera, mehatxu egiten digun tekno-totalitarismoaren aurkako borrokan kokatzera behartzen du. Bere lana honako jaialdi eta galerietan aurkeztu da, besteak beste: Ars Electronica, Transmediale, Xpo Gallery, La Casa Encendida, Liste Art Fair Basel, BMoCA, SeMA NANJI, LABoral, iMAL, HeK, ETOPIA, Espai Casinet eta Eufònic Urbà.



esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.