artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

2025ean nahi dute zabalik Bonnat museoa

Guztira, 4.000 metro koadro izango ditu Baionako Bonnat-Helleu museo berriak, eta maileguak egiten hasteko asmoa dute.

2025ean-nahi-dute-zabalik-bonnat-museoa
Bilboko Arte Ederren museoko 18. gela hartzen dute Rubensen lanek. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

29 Septembre 2022 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

1898an ireki zituen ateak lehenengoz Baionako Arte Ederren Museoak, eta sei urte eskasen aldearekin zabaldu zituzten Bilboko Arte Ederren Museokoak, 1914an, eta, elkarrengandik 150 kilometroko distantziara egon arren, erabat lerro paraleloetan egin dute euren ibilbidea bi erakundeek oraintsura arte. Atzora arte, zehazki. Peter Paul Rubens margolariaren zazpi zirriborro utzi dizkio Baionako Bonnat-Helleu museoak Bilboko Arte Ederren Museoari, eta, mende bete pasaren ostean, aldi baterako mailegu hori izan da bien arteko lehen hartu-emana. Obra Gonbidatua programaren barruan erakutsiko ditu Bilboko museoak lanok, urtarrilaren 22ra arte, eta arrazoi horregatik eman du Bonnat-Helleu museoaren irekieraren dataren berri Bilbon Jean-Rene Etxegarai Baionako alkateak. 2011z geroztik itxita egon ostean, 2025ean ireki asmo dutelako.

Handitze lanak aspaldi hasi zituzten, baina atzeratzen eta atzeratuz joan da irekiera eguna. Hasieran, 12 milioi euroko inbertsioa egin asmo zuen udalak museoa zaharberritzeko, baina urratsez urrats handituz joan da kopuru hori ere. 26,6 milioi izango zirela jakinarazi zuten 2020an, eta kopuru hori ere atzean geratu da dagoeneko. Orain eman duten datuaren arabera, 28 milioi euro izango baita proiektuaren guztizko kostua, zergak kontuan hartu gabe.

Museoaren jatorrizko eraikinaz gainera, Baiona Ttipiko oinarrizko eskola izandako eraikina ere hartuko du etorkizunean museoak, eta, 2.000 metro koadro zirenak 4.000 izango dira, behin lanak amaitutakoan. Kafetegi bat, denda bat eta gune pedagogikoak ere izango ditu.

Obra "faraonikoak"

Etxegaraik atzo onartu zuenez, inbertsio "garrantzitsua" bideratu du udalak museoarentzat. Areago, haren hitzetan, "obra faraonikoak" dira hala Baionako museokoak nola Bilboko Arte Ederren Museokoak ere. Baina lanok eragingo dituzten onurak izan zituen mintzagai; "ekonomikoak ere bai, baina nagusiki kulturalak".

Hain zuzen ere, Baiona Ttipiari eragingo dion eraldaketa handiago baten parte da museoarena, Bonnat-Helleu museoa ez ezik, bertan direlako, elkarrengandik metro gutxira, Baionako Euskal Museoa eta Museo Historikoa ere. Jacques Laffite kalea oinezko bihurtzeko asmoa ere badute, horregatik, eta hiri estrategiaren "giltzarri" izango da gune hori etorkizunean.

Hiriaren ezaugarriak dira atzerapenen kausa, Etxegarairen hitzetan: "Ia-ia ur gainean" eraikita dagoela, batetik, eta edozein lan hasteak gune arkeologikoak azaleratzen dituela, bestetik.

Museoak gaur egun lanak maileguan uzteko dituen zailtasunak ere aipatu zituen Baionako alkateak. Azaldu zuenez, estatuko ondare izendapena baitute Bonnat-Helleu museoko piezetako askok, eta, haren hitzetan, horrek zaildu egiten baitu obrak beste museoetara eramatea. Bestalde, Leon Bonnat margolariak ere bere koadroak Baionatik ez ateratzeko baldintzapean bakarrik eman zizkion artelanak hiriari. Eragozpen legal horiek gainditzeko asmoa adierazi zuen Etxegaraik, eta museoa berriz irekitzearekin batera, maileguak egiteko aukera ere izango dutela espero du.

Bilborekin izandako lehen hartu emana ospatu zuen horregatik alkateak, eta gehiago ere izango direla iragarri zuen.

XIX. mendea amaitzear zela eraiki zuten Baionako Arte Ederren Museoa, eta Leon Bonnat margolari baionarra omendu eta hark hiriari utzitako funtsak eskertzeko keinu modura aldatu zioten izena gerora. 7.000 lan baino gehiago ditu egun haren bildumak, eta, Bonnaten lanak ez ezik, Leonardo da Vincirenak, Rafaelenak, Michelangelorenak, Duererrenak, Goyarenak eta Ingresenak ere baditu, tartean. XX. mendearen bigarren erdian, bestak beste Paul-Cesar Helleuren lanen dohaintza ere jaso zuen erakundeak, eta hortik datorkio egungo izendapen bikoitza.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

urban-morphologies

Urban Morphologies

Jon Gorospe

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 27 Mars 2026
Au 28 Juin 2026

after-hopper

After Hopper

Jose Antonio Azpilikueta

Musée des Beaux-Arts de Bilbo (Bilbo, Bizkaia)

Du 04 Février 2026
Au 31 Mai 2026

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Maison du Patrimoine (Maule-Lextarre, Zuberoa)

Du 26 Janvier 2026
Au 06 Septembre 2026

inurri-bideak

Inurri bideak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Mars 2026
Au 19 Juillet 2026

memoria-lausoei-begira

Memoria lausoei begira

16 Avr. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Juana cima. BEGIRADA DISIDENTE BAT | Non: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: Abuztuaren 30era arte.

ondarearen-zaintzaileak

Ondarearen zaintzaileak

15 Avr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Reina Sofia museoko teknikarien txostenak Picassoren Gernika ez mugitzeko gomendioa eman omen du; ez dakiguna da zein baldintzatan ez litzatekeen bete behar ez mugitzeko gomendio hori. Hau da, lana kalterik gabe mugitzeko aukera egongo balitz, iritzi bera mantenduko lukete?

iragan-kolonialak-bistaratuz

Iragan kolonialak bistaratuz

13 Avr. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Standing here Wondering Which Way to Go | Noiz arte: 2026ko ekainaren 14ra arte. | Non: Tabakaleran, Donostian.

arte-laborategiak

Arte laborategiak

04 Avr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gasteizko Zas kultur erakundeak eta Artium museoak Arabako artista gazteentzat egonaldi artistikoak egiteko deialdia egin dute. Parte hartu nahi duten artista hasiberriek hilabeteko soldata jasoko dute, produkzio gastuetarako dirua, eta museoaren azpiegitura erabiltzeko aukera izango dute.

zeri-begiratzen-dioten-artelanei-begiratzen-dietenek

Zeri begiratzen dioten artelanei begiratzen dietenek

04 Avr. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Publikoak bildumako zortzi artelanen aurrean eginiko gogoetak biltzen dituzten zortzi bideo osatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak. Tamara Garcia Iglesias zinemagileak egin ditu, eta horiekin eman du amaitutzat 2021ean hasitako Ikuspuntuak proiektua.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).