artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gorputz izateko formak

'KOSMETAI' | Egilea: Hodei Herreros. | Non: Montehermoso kulturgunea, Gasteiz. | Noiz arte: Maiatzaren 19ra arte.

gorputz-izateko-formak
Hodei Herrerosen erakusketa Montehermoson. Arg/ ENDIKA PORTILLO - FOKU

Elena Olave [BERRIA.eus]
| 3 Mai 2024

Antzinako Grezian, kosmetai-ak ziren edertzearen tekhnea garatzeko arduradunak, ordena eta edertasun publikoaren zaindariak. Haietako batzuek greziar gimnasioak atondu eta bertaratutakoak garbitu eta perfumatzeko ardura zuten;beste batzuek, ordea, tenplu eta eskultura publikoak zaintzekoa eta koloreztatzekoa. Hala, gaur egungo kosmetika kosmeo greziar berbatik datorren hitza da, edertzeari erreferentzia egiten diona. Halaber, kosmeokosmos hitzarekin lotzen da, erro greko berarekin, unibertsoaren ordena egokiari eta formen orekari lotzen zaiena. Gorputzen edertzearen eta formen zaintzaren eta higienearen ulerkera arkaiko hori da Herrerosek berreskuratu duena Kosmetai izenburupean antolatutako mostran.

Montehermoso kulturguneko Jovellanos areto kubikoan aurkituko ditugu oso era harmoniatsuan antolatuta Herrerosen eskultura lanak, zeinak azken urteetan artistak egindako bidearen adibide diren. Lehenengo ikustaldian, espazioa bitan banatzen delako sentsazioa izan dezakegu, batez erealbo bateko zein besteko egur piezen tonuen arteko kontrasteei erreparatzen badiegu. Horrekin batera, deigarria da paretan eta lurrean kokatutako piezen arteko elkarrizketa, zeinak areto osoan zehar hedatzen diren bertikalki zein horizontalki. Halaber, mostrak nahiko giro etxekoia iradokitzen du, hein handi batean argiztapen epelagatik eta eskultura piezen izaeragatik. Izan ere, azken horiek arkitektura elementu zein dekorazio formetatik hain gertu kokatzen dira, ezen, ezinbestean, erakusketa aretoari espazio domestiko kutsua eskaintzen dioten.

Espazio txikira sartu bezain pronto, formen ingeraden nagusitasunaz jabetuko gara, bolumetria nagusia lautasuna izaki. Halatan, lautasuna, edo, zehatzago, lautasunetik formak, figurak eta eskulturak garatzeko nahi berezia da pieza ia gehienek partekatzen duten ezaugarria. Ezkerraldeko hainbat eskulturatan coquette estetika gogorarazten diguten begizta arrosa argiak ikusiko ditugu, egurraren edo kartoiaren moduko materialetan txirikordatuta, kontrastea sortu eta apaingarri zein egiturazko elementu gisa funtzionatzen dutenak.

Halaber, ezkerraldeko pareta zurian ikusiko dugun eskultura pieza bakarra Gestos para 1 besito seriea izango da, zeinetan kokapenaren arabera forma bat edo beste antzemango dugun. Bestalde, egurrezko hiru tenplete ikusiko ditugu, aretoko pilare zurien arabera egokituta. Horiek arretaz inguratzea ezinbesteko mugimendua izango da, bisitariak tenplete bakoitzak gordetzen dituen elementu ornamentalak ikusi nahi baldin baditu.

Aretoaren eskumaldean, egurrezko oinarria duen beirazko mahai bat topatuko dugu, horren gainean zeramikazko kopa bat eta oinarriaren alboan makillajea aurpegitik sakabanatzeko arrautza formako esponja erabiliak. Bestalde, mahaiaren aurreko paretan egurrezko bi pieza egongo dira, makillajez leundutako azalerekin.

Azalaren lanketa garaikidearekin eta apaintzearekin lotutako elementuak ez ditugu soilik bi konposizio horietan topatuko. Izan ere, Herrerosek baliatzen dituen materialetako askok dermisaren zaintzarekin eta gorputzaren modelatzearekin harreman zuzena dute (xaboia, olio naturalak, depilaziorako argizaria edo buztina), zeinakfemeninotasunaren iruditeriazehatz batekin ere lotu daitezkeen.

Ingerada formaren eta materiaren arteko muga bada, azala gorputzaren eta munduaren arteko mugatzat ere uler dezakegu. Zentzu horretan, giza azalaren lanketa era zuzenean lotzen da piezen azaleraren lanketarekin. Harreman hau nahiko modu agerikoan ikus dezakegu Kosmeo piezan. Pieza hori lurreko zati bat estaltzen duen egur xafladun konposizioa da eta skincare-a egiteko maskaren formak gogorarazten dizkiguten aurpegi forma hustuak agertzen ditu xafla ertzetan.

Orain dela urtebete ikusi nituen lehengo aldiz Herrerosen bionboak eta beste lan batzuk Bilboko Rekalde aretoan. Une hartan, Herrerosen pieza fin eta leunki landuak iruditeria oso pertsonal baten emaitza iruditu zitzaizkidan, eta estetikoki bereizgarriak ere bai. Mostra honetan, artista gai izan da azalezkotasunaren konnotazioari buelta emateko, lautasuna, azalaedo edertasuna bestelako balio batzuekin betez eta gorputzak eraikitzeko forma eta konposizio berriak proposatuz.

Herrerosek bere mundus edo bitxi-kutxa erakusketa espazioan zabaldu eta eskaini digu, eta iruditzen zait gordailu horretako material, forma eta ideiak lantzen eta zaintzen jarraitu beharreko arkitektura puskak direla, batez eregorputz izateko beste modu batzuk irudikatze aldera.

kosmetai

Kosmetai

Hodei Herreros

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 28 Avril 2024
Au 19 Mai 2024


fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).