artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tradizioa eta garaikidetasuna uztartzea saritu dute HAU. Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketaren zazpigarren edizioan

Gaztainak erretzeko tresna izan da edizio honetan aukeratutako objektua eta gaurtik aurrera, San Telmo Museoko gastrokultura gunean, ikusgai izango dira lehiaketan parte hartu duten 24 lanetako batzuk; tartean, Marta Loidi Urquizuren "DINAK" irabazlea.

tradizioa-eta-garaikidetasuna-uztartzea-saritu-dute-hau-euskal-herriko-objektu-tradizionalen-diseinu-lehiaketaren-zazpigarren-edizioan
HAU. 2024 sarien banaketa

San Telmo Museoa
| 17 Juin 2024

Aurten zazpigarrenez antolatu dute HAU Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketa Bitaminek eta San Telmo Museoak. Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartea eta IBILI Menaje enpresa izan dira laguntzaileak. Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Batetik, deialdiak gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatzen du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Horrela, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira, baita diseinu alorrean ikerketa-ildoak urratu eta ekintza-eremuak zabaldu ere.

Deialdi honetan gaztainak erretzeko tresnak berraztertzea proposatu da eta 24 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketan. MARTA LOIDI URQUIZU-k sortutako DINAK proposamena izan da irabazlea eta 2.000 euroko saria jasoko du. Gainera, gaurtik irailaren bukaerara arte, museoan jarritako erakusketan izango da ikusgai. Hau izan da epaimahaiaren balorazioa:

"DINAK proiektuak trebetasunez eta sentikortasunez uztartzen ditu objektuaren alderdi funtzionalak eta formalak. Gaztainak erretzeko tresna bizitza modernora egokitzen jakin du, produktu moldakorra, ez urtarokoa, proposatuz, eta merkatuan sartzeko bideragarria dena. Ondo osatutako memoriak produktua eta haren erabilerak aztertu eta deskribatzen ditu".

Irabazlearekin batera, aurkeztutako beste lan nabarmenduak izango dira ikusgai:

  • Aipamen berezia lortu duen proiektua, originalena delako, eskultura-balioa duelako eta pieza artistiko bati erabilera funtzionala ematen jakin duelako: ZESTA / Sergio Peña Tirado
  • Eta hauekin batera, sorkuntza berriak egungo usadio eta ohituretara hurbiltzeko asmoz, gaztainak erretzeko sistema berriak imajinatzen egindako ahaleginagatik aukeratutako beste hauek: AÏNA / Iker Leizaola; DAMAKI / Maialen Bertiz, Marina Ibáñe; TRIKU / Aroa Ochoa, Mónica González, Olatz Jausoro; REFRAKTARIO / Pedro Galdón; SUTAN / Alicia Comesaña, Paula Arrilucea; LAKOTS / Luzaide Lizarralde, Uxue Sánchez, María Urquiza.

Epaimahaia

Edizio honetan ondorengoek osatu dute epaimahaia:

  • Fermín Leizaola Calvo, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria.
  • Elisabeth Urrutia Bea, industria-diseinatzailea.
  • Xabier Llordes, EIDE Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioetakoak biltzen dituen elkarte profesionalaren arduraduna.
  • Nagore Lauroba, industria diseinuko graduaren koordinatzailea (Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa).
  • Jon Lamborena, IBILI Menaje enpresako diseinuaren arduraduna.
  • Helga Massetani Piemonte, Bitamine sormen lantegiaren zuzendaria.
  • Agurtzane Garai Ibarluzea, San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna.

Gaztainak erretzekoa. 2024ko edizioan berraztertzeko hautatutako objektua

Gaztaina erreak neguko ohiko afaria izan ziren etxe askotan. Gaztainak sukaldean erretzen ziren, beheko suaren gainean ("beko sue"). Horretarako, hainbat tresna erabiltzen ziren; ohikoenak zartaginak ("zartainak", "parrerak") eta danbolinak ("danboliñak") izaten ziren.

San Telmo Museoaren bilduman gaztainak erretzeko hainbat tresna mota daude. Horietako bat, Beizamako Amenabar baserrian jatorria duena danbolina (XIX. mende amaiera edo XX. mende hasierakoa) museoan ikusgai dago, "Tradizioak bizirik dirau" atalean, antzinako baserriko sukaldea erreproduzitzen den gunean.



ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).