artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Daniel Pecharromán eta Clara Harguindey artista bikotea eta Olaia Baigorri hautatuak izan dira Uharte Zentroko Bitartekaritzako Ikerketa egonaldirako

Egonaldiak helburu bikoitza du: bitartekaritzako ikerketaren praktika nafar lurraldean bultzatzea eta jakintza zein ezagutzen birbanaketari ekiteko espazio eta errekurtsoak sortzea. Zeharkako estetikak: Sua bizitu Ikerketa eta ekoizpen artistikoko egoitza hibridoa garatzeko ebazpenaren berri eman dute bide ere bai.

daniel-pecharroman-eta-clara-harguindey-artista-bikotea-eta-olaia-baigorri-hautatuak-izan-dira-uharte-zentroko-bitartekaritzako-ikerketa-egonaldirako
Hodeien taldea egitasmorako irudi bat.

| 3 Juillet 2024

Daniel Pecharromán eta Clara Harguindey-ren Hodien taldea eta Olaia Baigorriren Korpografiak, gorputza lurralde gisa (jatorrizkoa gazteleraz: Corpografías, cuerpo como territorio) dira ebatzitako bi egitasmoak.

Daniel Pecharromán eta Clara Harguindey-ren Hodeien taldea

Hodeien taldea irakurketa-kluba da, eta topaketaren eta esperimentazio kolektiboaren bidez, hainbat teknologiarekin, narratiba berriak sortu nahi ditu Uharteko herriaren eta bere testuinguruaren inguruan. Baliabide bibliografikoak irakurriz eta nabigatuz, eta aurkitutako materialak aktibatuz, ingurunearekin erlazionatzeko beste aukera batzuk irudikatuko ditugu, digitalizazio-prozesuak oro har proposatuz.

Olaia Baigorri-ren Corpografías, cuerpo como territorio

Proiektuaren bidez, ikuspegi naturaletik fikziozko mugak sortzen dituzten lerro mugaezinez osatutako mapa bat kontzeptu artistiko bihurtu nahi da, historia hegemonikoak eta tradizionalak ukatutako horretarako lekua izan dezan. Nire ustez, artearen, ikerketaren, lurraldearen eta identitatearen arteko harremana edo hartu-emana sortzean oinarritzen da. Aukera ematea eta herriko bizilagunen kontakizunez baliatzea, beren "mapa propioa" sor dezaten eta lurraldea beren senti dezaten, okupatzea eta bizitzea ez baitira gauza bera.

Zeharkako Estetikak: Sua bizitu ikerketa eta ekoizpen artistikoko egonaldi hibridoa

Zeharkako estetikak: Sua bizitu egonaldirako garatzeko aukeratutako proiektuak Héctor Gardezen Negar egiten duen sua: gorputzak eta haziak batera errekan (Fuego que llora: cuerpxs y siembra junto al río) proiektua eta Anaïs Florinen Suaren eskuak (Les mans del foc)izan dira.

Negar egiten duen sua: gorputzak eta haziak batera errekan

Lurra eta bertan bizi diren gorputzak, nola hitz egiten duten espazioan eta nola eraikitzen diren identitateak abiapuntu moduan hartzen du proiuektu honek, artistaren diziplina anitzetako praktikak hartzen ditu tresna komunitario bat sortzeko, komunitatean belaunaldien arteko elkarrizketa eragiteko eta lurrari eta memoriari buruzko hausnarketa formulatzeko. Sua bizitzea lurrean bizitzea ere bada. Tenerife bezalako lur bolkaniko piztu baten distantzia geografikotik, Hector Gardezek gure gorputzen errealitateak baldintzatzen dituzten landatartasunei, tradizioei eta gizarte-egiturei buruzko hausnarketa garaikidea proposatzen digu.

Héctor Gardez (Tenerife 1990): Hainbat arte-adierazpenekin lotuta, Filologia Hispanikoa ikasi zuen La Lagunako Unibertsitatean, eta Zinema Zuzendaritza Madrilen eta Kuban. Ikus-entzunezko tresna artistikotik abiatuta, arte biziekin eta kultur kudeaketarekin dituen loturetan arakatzen du. Nazioarteko zirkuituetan estreinatutako ikus-entzunezko pieza batzuekin bideogintzan, paperezko filmean edo formatu analogikoan zentratzen da orain bere lana. Europako uharteetako artistei eskainitako Island Connect kosorkuntza-programaren parte da, eta La Lagunako Ateneoko ikus-entzunezkoen arloaren kudeatzailea da. Bere bilaketen artean, identitateei buruzko hausnarketa, landa-eremuko queer-a, artearen botere sendatzailea eta aktibismo sozialerako tresna gisa duen indarra edo adierazpen artistikoaren diziplina eta komunitate anitzeko lanak daude.

Suaren eskuak

Diziplina anitzeko ikuspegi batetik hurbildu nahi du La Flama del Canigó urteko ekitaldira eta, zehazki, Besòs ibaiaren bokaletik gertu dauden hiri eremuko auzoek osatzen duten eremua, bereziki, Sant Adrià de Besòs delakora, 2021. Urtetik aurrera egin baita. Talde eta pertsona ugariren artikulazioa, Canigóko Flamak urtero Sant Joanen su ugari piztu ahal izateko, suari nonahiko eta denboraz kanpoko izaera emanez: nortasun partekatu baterako su bakarra.

Les mans del foc proiektuarekin, erritualizatutako praktika kolektibo baten eta haren inguruan aktibatzen diren dimentsio sozial, identitario, politiko eta afektibo desberdinen gainean jarri nahi da fokua.

Anaïs Florin: Batez ere testuinguruko praktiken esparruan lan egiten du, eta interes berezia eskaintzen die lurralde-eraldaketei lotutako kontakizun, memoria eta borrokei. Bere lanak artxiboaren inguruan oinarritzen du, eta Valentziako historia hurbila erabiltzen du komunitatearen ideiaren inguruan eta hiria iraganeko, oraingo eta etorkizuneko topaketen leku gisa hausnartzeko.

Valentziako Erkidegoko Consorci de Museus-eko Sabers Subalterns-en Cultura Resident – Mediación y Cossos Comuncrédito programek beka eman diote, eta hainbat ekitalditan parte hartu du, hala nola Poliniza Dos, Bien Urbain – art dans et avec l ‘espace public, Mislata Miquel Navarro-ren Biennal – Arte Publikoko Sariak edo Manifesta Biennial Europe' s Nomadic Biennial – Manifesta 15 Barcelona.


l-effet-farocki

L'effet Farocki

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 19 Juin 2026
Au 27 Septembre 2026

bizi-min-bizi

Bizi-min-bizi

Miren Gonzalez Goikoetxea

Arteztu (Donostia, Gipuzkoa)

Du 29 Mai 2026
Au 18 Juillet 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

tutti-frutti

Tutti Frutti

Exposition collective

Galerie Georges Pompidou (Angelu, Lapurdi)

Du 13 Juin 2026
Au 19 Septembre 2026

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 Juin 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 Juin 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).