artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim Bilbao Museoak bere historiako bigarren udarik jendetsuena igaro du

Bilboko museoak 473.493 bisitari izan ditu ekaina eta abuztu bitartean, 2023koaren ondoren izandako onena.

guggenheim-bilbao-museoak-bere-historiako-bigarren-udarik-jendetsuena-igaro-du

| 3 Septembre 2024

2024ko uda oso ona izan da Museoan bisitarien kopuruari dagokionez, bere historiako bigarren udarik onena hain zuzen ere. Ekaina, uztaila eta abuztuan erakusketetaz gozatu duten pertsonak 473.493izan dira guztira, 2023ko udan baino 16.453 gutxiago. 2018an baino 28.346 bisitari gehiago etorri dira, hirugarren urterik onena hori. Aurten ere lortutako emaitza bikainek Museoaren osasuna nahiz nazioartekoa eta anitza den publikoa erakartzeko duen ahalmen handia berresten omen dituzte.

Hilabeteka begiratuz gero, horrela banatzen dira bisitari kopuruak: ekainean 110.587bisitarik gozatu zuten Museoko erakusketez, ireki zenetik ekainarik onenean (iaz baino 4.146 pertsona gehiago etorri ziren); uztailean 162.280 pertsona izan ziren bertan (2023an baino 3.138 gutxiago); abuztuan, berriz, 200.626 bisitari ibili ziren Museoan zehar, iaz baino 17.461 gutxiago.

Bisitarien jatorri geografikoari erreparatuz gero, azpimarratzekoa da Museoak pandemia aurreko nazioarteko bisitarien maila berreskuratzea lortu duela, publikoaren %76a espainiar estatutik kanpo etorri baita (iaz baino %8 gehiago). Beste behin ere, aipagarriak dira estatu frantsesekoak, guztien %17a; horien atzetik Alemaniatik (%9), Herbehereetatik (%8), Erresuma Batutik (%7), Italiatik (%7) eta AEBtik (6%) etorritakoak.

Bisitari gehien izan zen eguna abuztuaren 9a, asteartea, izan zen, 9.044 bisitariekin.

Beraz, orotara, aurten, 2024ko abuztuaren 31 arte, 894.040 bisitari izan dira Museoan, aurreko urteko bisitari-kopuruaren antzekoa eta pandemia aurreko urte arrakastatsuena izan zen 2018an baino %7 gehiago.

Ezbairik gabe, asko erakarri ditu bisitariak aurtengo udan aldi baterako erakusketa bikainak ikusteko aukerak: BBKk babestutakoIkurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea (zabalik irailaren 15 arte); Occident-ek babestutako Martha Jungwirth (ikusgai irailaren 22 arte); eta BBVA Fundazioak babestutako Yoshitomo Nara (azaroaren 3 arte).


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).