artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Haziak ama lurraren mezulari

Maria Cuetoren 'Hazi hegalariak' erakusketak ama lurrean murgiltzen du ikuslea. Donostiako Kristinaenea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean jarri dituzte lanak, eta irailaren 15era arte egongo dira ikusgai.

haziak-ama-lurraren-mezulari
Maria Cuetoren 'Hazi hegalariak' erakusketako pieza bat, Kristinaenea parkean. ANDONI CANELLADA / FOKU

Aingeru Odriozola Beitia [BERRIA.eus]
| 7 Septembre 2024

Palmondo nano baten hostoak edo olo haziak. Maria Cuetorentzat (Avila, Espainia, 1960) "edozerk" balio du basoak, konstelazioak edo ur azpia irudikatzeko. Duela hogeita hamabi urte Berastegira (Gipuzkoa) joan zen bizitzera, eta orduan hasi zen mendi txangoetan aurkitzen zituen natura elementuekin artelanak sortzen. Ordutik gaurdaino artistak hamaika lan sortu ditu belarrekin, adar txikiekin zein hostoekin. Obra horietako batzuk ikusgai jarri ditu, irailaren 15era arte, Donostiako Kristinaenea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean.

Hiru lan sortaz osaturiko erakusketa da, eta bakoitzak parkeko jauregiko areto bat hartu du. Basoaren bihotza aretoko osagai nagusia da kuskulalandarea (Cuscuta epithymum). Hauskorra dirudien arren, "oso indartsua" dela aitortu du Cuetok; eta harekin sortu ditu helize, esfera eta kono itxurako baso txikiak."Irudi geometrikoen itxura duten eskultura arinak dira, eta ehuntzeko teknikak erabili ditut haziak beraien artean lotzeko". Areto horretako obrak sortzen hasi zenean, tapizak ziren nagusi obretan, baina, proiektua garatu ahala, hori desagertuzjoan da, "kaligrafia landareetan" bilakatu arte.

Erakusketako gela orok beira arasa bat du. Barruan, areto bakoitzean erabili diren landareak azaltzen dira, bai eta horiek nola txikitu diren hazi bihurtu arte.Haziak dira, hain zuzen, proiektuaren ardatza, besteak beste, "iraunkorrak izateaz gain, bizitzaren oinarria" direlako. Duela urtebete, Bartzelonan Paul Kleeri eskainitako erakusketa bat bisitatu zuen Cuetok, eta Hazi hegalariak deituriko obra bat topatu zen, eta ez zuen bi aldiz pentsatu Kristinaeneako erakusketa hala izendatzeko. "Kontuan hartuta Mariak [Cuetok] urteak daramatzala landareekin eta haziekin jolasten, titulua ezin hobeto doakio erakusketa honi", azaldu du Mariano Arsuaga proiektuko laguntzaileak.

Espazioa nagusi

Mariano Arsuagak lagundu dio Cuetori erakusketaren informazio piezak eta erakusketa muntatzen; eta Eneko Calvo izan da haren koordinatzailea. Proiektua osatzen duten argazkiak eta ikus-entzunezko edukiak Iñigo Royok sortu ditu. Lantaldea eskuzabala izan dela aitortu du artistak, eta "oso eskertuta" sentitzen da. "Oso malguak izan dira nirekin, nahi dudana egiten utzi didate; besteak beste, Ingurumen Baliabideen Etxeko hormak margotzen utzi didate". Espazioa izan da, hain justu ere, proiektukoprotagonista, artelanekin batera.

Argiztapenaren eta hormen koloreen bidez, Cuetok espazioaren garrantzia nabarmendu du. Basoaren bihotza aretoko horma berdeek eta leihoetatik sartzen diren argi izpiek artelanak nabarmentzen dituzte; eta Urarena aretoko horma eta moketa urdinek, berriz, antzoki bat dirudien "sekulako espazioa" bilakatu dute erakusketa. Horma zurietan islatzen diren argi izpiek, berriz, Konstelazioak gela naturarekin konektatzea lortzen dute, egileak esan duenez.

Bisitaria ur azpian murgilduko da lau horma eta zoru urdinen artean, Urarena aretoan. Ikuslea palmondo nano (Chamaerops humilis) zuriz egindako marmokek eta arrainek inguratuko dute —artistak berak margotu zituen zuriz—, eta material berdinez egindako olatu handi bat zeharkatu ahal izango du. "Palmondo nanoa zuriz margotzea erabaki nuen, deigarriagoa egin, eta ur elementuak ordezkatzen dituen kolore egokiena delako", argitu du artistak.Horrez gain, beste hainbat elementuk osatzen dute lan sorta hori, esaterako, iturri batek eta harri batek ur gainazalean sortzen dituzten uhinek.

Palmondo nanoa da Konstelazioak erakusgelako elementu nagusia ere. Hiru aretoetatik, Cuetoren obrarik zaharrenak dituenak da hori, eta, beraz, argien erakusten duena artistaren lanen garapena. "Lehen, lanetan material asko erabiltzen nituen, eta, oraingo proiektu honetan, beharrezkoa ez zena alde batera utzi, eta material organikoak soilik erabili ditut", argitu du. Besteak beste, ikusgai daude duela hamar urte sortu zituen lehen kometak eta gaur egungoak; lehen, material bakarrekoak ziren, eta, orain, bestelako materialez eta irudi geometrikoz eginiko sartzen ditu lanetan.


muskoko

Muskoko

Leyre Arraiza

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Avril 2026
Au 28 Juin 2026

tutti-frutti

Tutti Frutti

Exposition collective

Galerie Georges Pompidou (Angelu, Lapurdi)

Du 13 Juin 2026
Au 19 Septembre 2026

david-hockney-88-urterekin-hil-da

David Hockney 88 urterekin hil da

| 12 Juin 2026

Ekainaren 12 honetan iragarritako Artista britainiarraren heriotzak pintura, argazkigintza, irudi inprimatu eta ukipen-pantailen arteko zatiketak gutxitan kontuan hartu dituen ibilbideari amaiera eman dio.

san-telmo-museoak-baltzune-eta-p-003687-obrak-aurkezten-ditu

San Telmo Museoak Baltzune eta P-003687 obrak aurkezten ditu

| 12 Juin 2026

Tractora Koop. E.-ko kide diren Usue Arrieta Otaolaren Baltzune eta Ainara Elgoibarren P-003687 obrak 2026ko ekainaren 11tik aurrera urtebetez museoko dorreoian eta elizan ikusgai izango dira Museo Bikoitza programaren barruan.

louvre

Louvre

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 11 Juin 2026

Louvre museoko langileak greban omen daude. Xalbat Alzugarai [Berria egunkariko] kazetariak argitaratutako erreportaje luzean ondo baino hobeto deskribatu zuen munduko museo handienetako baten egoera penagarria.

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 Juin 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).