artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Daniel Spoerri, "zepo-margolanen" artista joan zaigu

Errealismo Berriaren figura ospetsu egin zen apairu hondarrak arte-lan mailara igaro zituenetik.

daniel-spoerri-zepo-margolanen-artista-joan-zaigu
Daniel Spoerri, Foire aux puces, 1984. Arg/ Bob Ramsak - piran café

Jatorria: JournalDesArts
| 13 Novembre 2024

Louis Cane zendu eta ordu gutxira, 1960-1970 garaiko arte munduko artista nagusi bat, Daniel Spoerri, joan zaigu azaroaren 6 honetan, 94 urte zituela. Spoerri Eat Art lanekin egin zen ospetsu.

Errumaniako Galați herrian 1930ean sortu eta Suitzan hezi zen. Bertan Bernako Operako izar-dantzari izan zen eta ondotik taula-zuzendari, dekoratzaile eta antzerkilari ere. Han ezagutu zituen Jean Tinguely baita Fluxus-eko Robert Filliou, Dieter Roth eta Emmett Williams artistak ere. 1959an Parisen kokatu zen, Carcassonne hoteleko gelatxo batean eta hor hasi zen hatu merkatuan aurkitutako objektuekin lehen obrak osatzen. 1960an Errealista Berrien manifestua izenpetu zuen Pierre Restany-k eta Yves Klein-ek idatzirik, César, Jean Tinguely, Niki de Saint Phalle eta Martial Raysse-rekin batera, besteak beste.

Daniel Spoerri-ren arte-lan ezagunenak "zepo-margolanak" dira: apairu hondarrak dituzten mahaiak hormaren kontra bertikalean ezarrita, margolana bailitzan. Bertan jasotzen ditu mahai-zapia, mahaiko tresnak eta batez ere janari eta edari hondarrak, eta zigarreta muturrak mahaiari itsatsirik. Konposaketa ausazkoa da. Artistaren ekintza bakarra mahaia hormara eramatea izan da.

Daniel Spoerrik Eat Art-aren kontzeptua beste sorkuntza mota batzuei zabaldu zien. 1963an J Galeria "723 sukaldeko tresna" erakusketaz-kanpoko jatetxe bilakatu zuen. Artistak kritika egileei gomita luzatu zien berak prestatutako platerak zerbitza zitzaten, honela mahaietan "zepo-margolanak" osatuz, eta ondoren horman itsatsiko zirenak. Zenbait urte geroago, Düsseldorf-en Spoerri Jatetxea eta Düsseldorf-eko Eat Art Gallery sortu zituen 1968 eta 1972 artean. Arte-lan kolektiboez aparte, artistak bestelako objektuak ere egin ditu, hala nola "Arte-lan" deitura-zigilua daramaten jakiak eta ogi orez eginiko sorkuntzak.

Marcel Duchamp-en "ready-made"-ak eta margolari kubisten egunkarien "collageak" inspiraturik Daniel Spoerri-k honelako aipuan kokatzen du bere burua: "hirigintza, industria eta publizitate errealaren birziklatze poetikoa". Harentzat, objektuak ez dira gehiago ordezkatuak baizik eta aurkeztuak. "Ez nuen arterik egin nahi, erakutsi nahi nuen funtsean mahai bat ere artea bezalako zerbait dela" azaldu zuen elkarrizketa batean. Margolaritza figuratiboan lilura margoen nozioa ironiaz begiratzeko "deslilura margoak" sortu ditu. 1961ean "La Douche" (Dutxa): hitz-joko bisuala non erreka bat erakusten duen paisaia margolanean egiazko dutxa-burua ezartzen baitu.

Daniel Spoerri-ren lana ez da janarira mugatzen, nahiz eta bere obra osoan oso presente egon. Hainbat "objektu egoerak" finkatu zituen, -kutxak, kontsumo gaiak, objektu organikoagoak (hezurrak, burezurrak, panpinak)- 2020an Anne Barrault galeriako erakusketa batean, bere 90. urtebetetzearentzat. Pierre Restany arte kritikoak honela aipatzen ditu haren lanak: "ausa objektiboaren natura-hil integralak". Izatez, bere azken boladako lanetan natura-hilak nabarmen agertzen dira, bereziki Gorputz puskatuak (1991-1993), armaduraz, protesiz eta maskaraz osatutako horma konposizioa.

Frantziako Pompidou Zentroak erretrospektiba handia eskaini zion 1990an eta Nizako MAMAC-ek "Objektuen antzerkia" 2021-2022an. 1990 hasieran eskulturazko lorategi bat moldatu zuen Toscanan 1997an, gerora "Fondazione il giardino di Daniel Spoerri" bilakatuko zena. Bertan ikus ditzakegu bere eskulturak beste 55 artistaren ehun bat obren artean, hori guztia 16 hektareako eremu batean.


mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 20 Novembre 2026
Au 14 Février 2027

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).