artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Epika

Ez dira lirikarako garaiak. Denak zirraragarria eta ikusgarria izan behar du, nahiz eta segundo gutxi iraun. Aurreko astean graduazio ekitaldiei buruz hitz egiterakoan konturatu nintzen emozioak ukitzeko gauzak eskatzen ditugula.

epika
Edouard Toudouzeren ilustrazioa Theophile Gautier "Artea Arterako" teoriaren sortzailearen libururako.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 Décembre 2024

Bazkariak, bidaiak, edo txangoak esperientzia hitzaren bidez ordezkatu ditugu. Esperientzia horiek kontatzeko modukoak eta erakusteko modukoak izan behar dute, sare sozialetara igotako argazkien bitartez, ahal bada. Harrigarria da esperientzia deitzea mundu digitalean bi segundo besterik iraungo ez duen zerbaiti.

Badirudi euskaldunak ez ginela oso emozionalak; orain, kontrako muturrera pasatu gara, eta besteen musu eta besarkaden bidez hunkitzen gara. Norbaitek lasterketa edo ez dakit zein txapelketa irabazi duelako edo unibertsitate titulu bat jaso duelako malkoak botatzeko prest gaude; zer esanik ez Gabonetako argiak piztu dituztelako, edo oparia jaso dugulako.

Gauza bera gertatzen da ekitaldi politikoekin ere. Negarra eragiteko moduko mitinak ezagutzen genituen, erotzeko moduko buruzagiren baten agerpenak ere ez ziren arraroak, baina gaur egun politikaren estetizazioa diskurtsoetara ere iritsi da. Lelo hutsek emozionatzen gaituzte, aspergarriak bihurtu diren manifestazioak berotzeko zerbait asmatu behar dugu: banderak astindu, ikurrak fabrikatu edo binakako ilaretan desfilatu.

30eko hamarkadan asko hitz egiten zen politikaren estetizazioren inguruan, batez ere proiektu totalitarioei buruz hitz egitean. Pertsonalitateari kultua, erakustaldi jendetsuetako eszenografiak, banderen eta pankarten aireratze disziplinatuak, ordenatutako desfileak eta kantu eta banden musikaren erritmoa. Hori guztia gorputzaren miresmenarekin nahastuta, gure garaiko heroien antzhandia duela iruditzen zait.

Jarrera epiko horiek guztiak mundu salbatzaileen estrategia bihurtu ziren interes politiko eta ekonomiko jakin batzuk inposatzeko. Gaur egun, badirudi horretan gabiltzala berriz ere, nahiz eta alderdi komiko edo esperpentikoek gain hartzen dieten jarrera estetizista horiei. Ezker-eskuin zabalduta dagoen populismoak epika eskatzen du, lirika gutxi. Norberaren barrura begiratzen duten adierazpen artistikoak ez daude modan. Arteak funtzioa izan behar du, bat izan edo bestea izan. L'art pour l'art hilda dago.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).