artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euskal eskulturaren "berrazalaratzea" sustatu asmo duen erakusketa antolatu du Eskuahaldunak elkarteak Bilbon

Bizkaiko hogei eskultoreren lanak bildu ditu elkarteak Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa aretoan. Dora Salazar, Ube, Ana Herranz eta Olatz Peredaren piezak daude tartean.

euskal-eskulturaren-berrazalaratzea-sustatu-asmo-duen-erakusketa-antolatu-du-eskuahaldunak-elkarteak-bilbon
Fran Lezama Perier artistaren 'Medusaren burua' artelana, '20 eskultore' erakusketan. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 11 Janvier 2025

Eskulturaren eta gizartearen arteko lotura berpiztea du helburu Eskuahaldunak eskultoreen elkarteak. Euren webgunean zehaztu dutenez, eskultura izan da, haien ustez, "euskal gizarteak eman duen forma artistikorik garrantzitsuena", eta, egun, bestelako gizarte batean egonik, euren burua berrasmatzen ari direla onartuta ere, berriz ere eskultura lehen lerrora eramatea da haien erronka. "Eskultura ezin hobeto egokitzen da euskal herritarren izateko moduarekin". 2022an sortu zuten erakundea, eta 140 artista inguru biltzen ditu egun. Haietako askoren lanak biltzen zituen erakusketa erraldoia antolatu zuten abenduan Durangon (Bizkaia), azoka egunetan hasita, eta, orain, elkarteko hogei kideren lanak biltzen dituen beste erakusketa bat zabaldu dute Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa aretoan. 20 eskultore izendatu dute, eta Bizkaian sortutakoak dira bertan parte hartu duten artista guztiak. Egungo euskal eskulturaren aberastasunaren lagin moduko bat eskaintzen du bildumak, antolatzaileen ustez. Otsailaren 21era arte egongo da irekita.

"Eskulturaren berrazaleratzea" gertatzen ari dela azaldu du Guillermo Olmo Eskuahaldunak elkarteko lehendakariak. Horixe bultzatu nahi du elkarteak, eta, azaldu duenez, antzeko egitasmoak bultzatzen ari dira Bizkaian ez ezik beste herrialdeetan ere, "eskulturak aurreko hamarkadetan gizartean izan duen lekua berreskura dezan".

Emakumeek azken urteetan egin duten lana ere nabarmendu du Olmok. Haren hitzetan, aurreko hamarkadetan ez zen ikusgaitasunik zuen ia emakumezko eskultore bakar bat ere, eta gaur egun aldatzen ari da egoera. Bilboko erakusketa aipatu du horren frogatzat, gainera. Bertan parte hartu duten hogei artisten artean erdiak emakumezkoak baitira, eta gizonezkoak beste erdiak. Eta etorkizunean proportzioa emakumezkoen alde lerratuko dela uste du. Eskulturan dabiltzan artistarik gazteenen artean ere, dioenez, "erdiak baino gehiago" dira emakumezkoak. Olmo: "Etorkizuneko euskal artea emakumezkoa izango da, beraz, nolabait ere iraganeko sasoiak konpentsatzeko".

Aterpe bat

Mariemi Otaola da erakusketan parte hartu duten artistetako bat. Korten altzairuz sortutako eskultura abstraktu bat jarri du aretoan. Maketa moduko bat baino ez da, ordea, piezaren ondoan jarritako giza figura batek erakusten duenez. Eta piezaren gainean ikus daitekeen argazki muntatzeak ere indartzen du ideia hori. Bilboko Moyua plaza ikus daiteke bertan, baina Otaolaren eskultura ikus daiteke haren bihotzean, justu gaur egun bertan dagoen iturriaren lekuan. Zergatik ez? jarri dio izena lanari.

Otaola duela hiru urte egin zen Eskuahaldunak-eko kide. Dioenez, "aterpe" moduko bat eskaini die elkarteak orain artean "sakabanatuta" lanean ari ziren artistei. Kideen zein haien eskultura ulertzeko moduen "aberastasuna" nabarmendu du artistak. "Elkarrekin gustura eta elkarrizketan egon ahal izateko lurralde komun bat edukitzea oso ideia ona izan da, eta, jende askok lagundu duen arren, nagusiki Guillermo Olmori zor diogu hori".

Dora Salazar artistak puntetan behatzen forma duten bi zapatatakoidun jarri ditu ikusgai erakusketan, eta animalia isats bat ere gehitu dio haietako bati. Estela bat eraman du Ana Herranzek. Eta Michel Ruiz artistak zazpi egur puska elkarri lotuz osatu du erakusketan ikusgai jarri duen eskultura abstraktua. Batasuna deitu du lana, eta, hain justu, irudi hori hautatu dute erakusketaren kartel modura.

40 zentimetro inguruko arrautza bat irudikatzen du Jose Angel Uberoaga Ube artistak erakusketara eraman duen piezak, bizarra egiteko xafla batek erdibituta. Zilbor hestearen heriotza XII. deitu du pieza, eta, azaldu duenez, serie zabalago baten parte da obra. Gizakiok sortzear den guztia nola hondatzen dugun adierazi nahi izan duela azaldu du artistak. Esan duenez, elkartasuna da berak ere Eskuahaldunak elkartean gehien eskertzen duena. "Alemanian, Herbehereetan, New Yorken eta Madrilen ere ibili naiz orain artean, eta beti bakarrik". Elkarrekin indarra egiteko aukera egon daitekeela uste du sortzaileak. "Pixka bat ahaztuta gaudelako".

Erraldoi sentitu

Olatz Peredak 2016an bukatu zituen arte ikasketak EHUn, eta elkartea sortu zenetik izan da bertako kide. Zurezko moduluz osatutako pieza bat jarri du ikusgai erakusketan, Eta orain ERRALDOI izan nahi dut izenekoa. "Harreman erromantiko batean zaudenean, egun batean ikusten duzu galduta zaudela, ez zarela zu, oso txiki egin zaituztela, eta horretaz ohartzen zaren momentuan hartzen duzun indar hori islatu nahi du piezak, erraldoi sentitzen hasi nahi duzun une hori".

Erakusketak "euskal eskulturaren ikuspegi eguneratua" ematen duela azaldu du Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, eta gehitu diziplina esanguratsua izan dela Euskal Herrian. "Eskulturak betidanik izan du garrantzi berezia gure herrialde honetan".


portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

ura-besterik-ez

Ura besterik ez

Roberto Chartam

Cristina Enea fundazioa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Juin 2026
Au 13 Septembre 2026

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).