artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Koyo Kouoh datorren Veneziako Biurtekoko zuzendaria hil da

Munduaren aniztasunari eskainitako Veneziako Biurteko ezohikoa prestatzen ari zela zendu da Koyo Kouoh.

koyo-kouoh-datorren-veneziako-biurtekoko-zuzendaria-hil-da
Koyo Kouoh. Arg/ labiennale.org

| 2 Juin 2025

Arte garaikidearen mundua harriduraz harrapatu du Koyo Kouoh-ren bapateko heriotzak. Nazioarteko arte-oholtzaren ikur garrantzitsua zen Veneziako Biurtekoko zuzendari izendatutako lehen emakume afrikarra. Suitzan hil da, 2025eko maiatzaren 10ean, 57 urte zituela, eta 2026ko Biurtekoa prestatzen ari zela. Haren senarrak New York Times egunkariari adierazi dioenez, Koyo Kouoh berriki atzemandako minbizi baten ondorioz hil da.

2024ko abenduan Veneziako 61. Biurtekoko arte-zuzendari izendatzea bihurgune sinbolikoa izan zen jardunaldi nagusi haren historian. Begirada zorrotzez eta arte-kontakizunen deskolonizazioaren alde aspaldian engaiaturik, Koyo Kouoh-k munduari irekitako biurtekoa eskainiko zigun, luzaz baztertuak izan diren Afrikako eta diasporetako ahotsekin.

Aurtengo edizioaren gaia maiatzaren 20an iragarri behar zuen. Kouoh-ren hurbilekoen arabera, "arta-korronteak" izan zitekeen -Historiaren hausturen aurrean kontinentez gaindiko elkartasunen, borroken memoriaren eta erreparazio prozesuen esplorazio bat.

Koyo Kouoh 1967ko abenduaren 24an sortu zen Doualan (Kamerun), gero Zurichen hezia izan zen, eta kulturara bihurtu baino lehen kudeaketa ikasketak egin zituen. Harentzat, kultura gogoeta kritikorako eta gizarte eraldaketarako esparrua zen. 2008an Dakar-en RAW Material Company sortu zuen, urte gutxitan Afrikako arte garaikidearen erreferentziazko laborategi bilakatu zena.

Aitortza horri esker, Kasselgo documenta 12 eta 13 zuzendaritza taldeetan egon zen eta 1-54 ferian bereziki nazioarteko arte afrikar garaikidearen eztabaidetako figura nagusia bilakatu zen. 2019an Hegoafrikako Lurmutur Hiriko Zeitz MOCAA Afrikako arte garaikidearen museo handieneko zuzendaritza hartu zuen. Hari esker, museoak nazioarteko dinamika berreskuratu zuen, anbizio handiko erakusketekin: "When We See Us: A Century of Black Figuration in Painting" 2022an.

Haren heriotzak hunkidura handia eragin du. Biurtekoko lehendakari Roberto Cicutto-k honela agurtu du: "intelektual bisionarioa eta zurruntasun moral handiko emakumea, bere engaiamenduarekin arte garaikideaz dugun ikuspegia sakonean eraldatu duena".

Orain, Veneziako Biurtekoak erabaki beharko du ea 2026ko edizioak Kouoh-k abiatu bidea segituko duen ala zuzendari berria izendatuko.

______________________

Jatorrizko artikulua: Le Journal des Arts


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).