artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharte Zentroak 2025eko Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntza Programaren deialdia ebatzi du

Arte plastiko eta bisualetako ikerketa artistikoko proiektuak babesteko zuzendutako ekimenaren edizio honetan, Nafarroako artista edo testuinguru lokalean lotura duten bederatzi proiektu hautatu dituzte.

| 4 Juin 2025

Proiektuen artean, ekoizpen modalitatean Maider Garayo Urabayen, Itsaso Iribarren, Carlos Irijalba, Andrea Muniáin, Maite Redondo Gaztelu eta Jaime Remírez de Ganuza Garridoren lanak hautatu dira eta publikazioen modalitatean berriz, Taxio Ardanaz, Oihane Mcguinness Armendariz eta Fermín Jiménez Landarenak.

Programa hau Uharte Zentroaren eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentua, Museoen Zerbitzuaren bitartez, emandako hitzarmenaren emaitza da, eta 2025ean bederatzigarren aldiz berrituko da, bi erakundeen arteko lankidetza ahalbidetuz. Helburua Nafarroako testuinguruko artistak ikertzea, sortzea, argitaratzea eta profesionalki sendotzea bultzatzea da, baliabide ekonomikoak, laguntza eta lan espazioak eskainiz.

Deialdiaren baitan, hautatutako proiektuek 85.500 euroko diru-laguntza jaso dute eta 2026ko martxoaren 20a baino lehen amaitu beharko dira. Uharte Zentrok eskura jarriko ditu bere baliabide tekniko eta pertsonalak hauek garatzeko. Behin proiektu guztiak amaitzen direnean eta hauek jendaurrean aurkezteko helburuarekin, erakusketa bat antolatuko da.

Hautaketa ebaluazio batzorde batek egin du, eta honako hauek osatu dute: Celia Martín Larumbe, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Sailburua; Iñaki Martínez Antelo, arte historialaria eta komisarioa; Catalina Lozano Moreno, Euskal Herriko Museo Arte Garaikideko (Artium Museoa) komisario nagusia; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharte Zentroko zuzendaria, idazkari gisa, ahotsa izan arren bozkatu gabe.

Ekoizpen modalitatean hautatutako proiektuak

En una habitación, un blue jeans – Maider Garayo Urabayen | Hizkuntza bisual, material eta testualak uztartzen dituen proiektua. Irudia eta forma gorputz bihurtzeko ahalegina da, galdera irekien inguruan espazio interkonektatuak sortuz.

Flesh & Films – Itsaso Iribarren | Sexualitatea eta gorputza gaur egungo ikus-entzunezkoen homogeneotasunetik urrunduz irudikatzeko moduak berriz pentsatzen ditu. Praktika artistikotik dimentsio afektibo eta sentsoriala berreskuratzeko proposamena da.

Wanderers – Carlos Irijalba | Eskulturak eta film bat materiaren mugimendu erritmikoa eta magnetikoa ardatz hartuta. Gorputzen dinamika, migrazioak eta sistema hauskorren inguruko gogoeta bisuala da.

sobre la condición mágica de la técnica – Andrea Muniáin | Eskultura-saila, automataren irudikapen historikoa eta digitalizazioa uztartzen dituena. Zientzia, zenbakigintza eta magia elkarlotuz, gaur egungo mundu teknologikoa ulertzeko gakoak esploratzen dira ikuspegi kokatu batetik.

de cerca, de lejos el sol – Maite Redondo Gaztelu | Hego-ekialde Asian duela hamar urte hartutako irudietatik abiatutako ikus-entzunezko entsegua. Irudien jatorria, iraupena eta zilegitasuna, baita sortzeko ekintza bera ere, zalantzan jartzen ditu.

Voces de tierras altas – Jaime Remírez de Ganuza Garrido | Europako landagune hutsenetako baten ahotsak eta istorioak bildu eta dokumentatzen dituen filma. Lurraldea bizitzeko eta ulertzeko modu bakarra jasotzen du, desagertzear dagoen memoria kolektibo baten lekukotza gisa.

Argitalpen modalitatean hautatutako proiektuak

irudi bakar bat – Taxio Ardanaz | Espetxe eta gudu-esparruetan (1936–1952) sortutako adierazpen artistikoetan oinarritutako proiektua. Artearen mugei, estetika eta politikaren harremanari eta irudien erresistentzia-ahalmenari buruzko hausnarketa da.

Shakaur – Oihane Mcguinness Armendariz | Familia-artxiboetan eta 1976ko Afganistanerako espedizio batean oinarritutako argitalpena. Dokumentatu baino, gaur egunetik abiatuta testu, irudi eta memorien arteko elkarrizketa piztu nahi du.

Dena distira edo ezer ez – Fermín Jiménez Landa | Artista liburua, azken bost urteetako lanen ibilbide poetiko eta zatitua marrazten duena. Irudiak, artxiboak eta oharrak elkarrizketa irekian eta ez-linealean nahasten dira.


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

sutures

Sutures

Arrese Elena

Torre Luzea (Zarautz, Gipuzkoa)

forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Du 09 Juillet 2026
Au 03 Octobre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).