artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Belaunaldien arteko lotura

Bizkaiko Batzar Nagusiek XXI. mendeko zenbait emakume artistaren lanak bildu dituzte, eta erakusketa batean jarri dituzte orain. Maiatzaren 26ra arte egongo da ikusgai, Bilboko egoitzan

belaunaldien-arteko-lotura
Andrea Abalia Marijuanek sortu du Marujas s'avecinan artelana, eta hori da erakusketaren kartelaren irudia. RAUL BOGAJO / FOKU

Olatz Silva Rodrigo [BERRIA.eus]
| 20 de Marzo 2023

Nekane Manrique Mezquita eta Dora Salazar Romo artisten lanak elkarren ondoan daude Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzan. Artistek, hala ere, ez dute inoiz elkar ikusi. Belaunaldi desberdinetakoak dira. Salazarrek 60 urte bete ditu orain gutxi; eta jada artearen munduan "ikusezina" dela uste du. Manriquek, ordea, kontrako iritzia dauka: "Dora Salazar hemen ikustea sorpresa bat izan da; nire erreferentea izan da beti, eta liburuetan ikusi dut". Haien obrekin batera, beste hamazortzi emakume artistaren lanak daude aretoan. Bizkaiko Batzar Nagusiek sortutako XXI. Mendeko emakume artistak. Hemen gaude! erakusketaren parte dira.

Martxoaren 8aren harira, Batzar Nagusiek zenbait egitasmo antolatu dituzte. Eta erakusketa da horietako bat. "Emakumeek artearen munduan egindako lana aldarrikatu nahi dugu", azaldu du Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak. Horretarako, euren bildumako lan batzuk aukeratu, eta ikusgai jarri dituzte. Erakusketa maiatzaren 26ra arte egongo da ikusgai. Astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke, eta sarrera doakoa da.

Hainbat diziplinatako lanak jaso dituzte erakusketan, hala nola pintura eta eskultura. "Sormen eta kalitate handiko lanak dira", zehaztu du Otaduik. Eta mende osoan egindako lanak bildu dituzte. Obrarik zaharrena Salazarrena da: Tentempié. 2001ean sortu zuen. Berriena, berriz, iazko eskultura bat da: Mara Ona Lapiedraren Molidae.

Artista "aitortuen" eta gazte "promesen" lanak uztartu nahi izan dituzte. Esate baterako, Mari Puri Herrerok 2003an sortutako Arbolaren azpian pintura ikusi daiteke aretoaren horman eskegita, Paula Huarte Cosinen Ez ekarri niri lorerik eskulturaren ondoan. Duela bi urte sortu zuen Huartek bere lana.

"Nik nire belaunaldiko jendea bakarrik ezagutzen dut, edo fakultatean bi ikasturte gorago edo beherago zeudenak, besterik ez", aitortu du Salazarrek. "Nagi samar" joan da erakusketaren aurkezpenera, baina, gero, azpimarratu du "gustura" egon dela. "Elkar ezagutzeko aukera da horrelako erakusketa baten parte izatea".

Salazarrek berrogei urte daramatza artearen munduan sartuta. "Hasi berria nintzenean, pasio asko neukan eta une oro nengoen piezak sortzen". Orain, ordea, lasaiago dabil, eta erakusketak alboratuago ditu. Bilbokoan bere aspaldiko obra batekin egin du topo, eta horrek "poztu" egin du. Alanbrez egindako eskultura bat da, eta aretoaren erdian dago. "Pieza arinez eginda dago; hemen egongo ez balitz, segur aski nik okerrago zainduko nuke; azkenean, etxean pila bat gauza gordetzen ditugu". Manriquek ere bere aspaldiko obra batekin egin du topo. Hegaldia 2014an sortu zuen, akrilikoz. "Nire ibilbidean aldaketa bat egin nuen; paisaiak marrazteari utzi, eta emakumeen figura irudikatzen hasi nintzen; Musak deitu nituen". Margolanean emakume horietako bat ikus daiteke. Ez da osorik agertzen, gerritik gora baizik. Biluzik dago, baina buruan belo garden bat dauka jarrita.

Antzeko gaiak

Hainbat belaunalditako emakumeak diren arren, Salazar ohartu da horietako askok "antzeko gaiak" izan dituztela hizpide euren obrak sortzean: "Nortasuna, norberaren azala, jantziak...". Izan ere, jantzietan oinarrituta, Raquel Asensik Musuka nazazu eskultura sortu zuen 2015ean. "Lagun batekin arropa aldatu nuen. Eta kidearen itxurak iruzkin bortitzak eragin zituen kalean. Momentu horretan ohartu nintzen arropak ez gaituela babesten hotzetik soilik: gizarteko faktoreetatik ere babesten gaitu". Hori dela eta, koraza bat irudikatu zuen Asensik.

Bilboko Formarte zentroko kideek ere hartu dute parte erakusketan: zehazki, Estibaliz Ortiz de Laisekak eta Claudia Aginagak. Ortiz de Laiseka margolaria da, eta Dolores Ibarrurirengan oinarrituta sortu zuen margolana da aretoan dagoena. "Nire ustez, pintura da norbere burua adierazteko modurik onena", utzi du argi. Hainbat belaunaldi batzeko ideia "izugarria" iruditu zaio, gainera. "Jendea ezagutzeko aukera ona da, eta adierazpen motak ezagutzeko ere bai". Aginaga bat dator: "Hemen kolaborazioak sor ditzakegu beste artista batzuekin; haiek guri kontu berriak irakatsi ahal dizkigute, eta guk haiei".

Manriqueren hitzetan, erakusketa pauso bat da, emakume artisten ikusgaitasuna areagotzeko: "Oraindik borrokan jarraitzen dugu; egiten dugun edozein kontu positiboa izango da". Salazarren ustez, hobera egin dute. "Orain emakume gehiago ikusten dira". Hala ere, argi utzi du ezin dela izan martxoaren 8ko kontua: "Martxoaren 8a egun ona izan daiteke lanei balioa emateko, baina egun hori pasatuta, dena ahaztuta geratzen da".


rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 02 de Octubre 2026
Al 28 de Diciembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).