artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Denboraren espazioa edo geometriaren eta soinu-sorkuntzaren arteko lotura

Juan José Aranguren eta Andrés Doñate artista donostiarren kolaborazioaren bidez sortu zen 'El espacio del tiempo' (Denboraren espazioa) soinu-instalazioak lau poster eta soinu-pieza baten lau bertsio ditu, eta geometriaren eta soinu sorkuntzaren arteko itzulpen-ariketa baten emaitza da.

denboraren-espazioa-edo-geometriaren-eta-soinu-sorkuntzaren-arteko-lotura
Juan JoseÀŒÂ Aranguren | Tabakalera

| 4 de Abril 2023

Tabakaleraren eskailera nagusiek soinu proiektu berri bat jasoko dute berriro: El espacio del tiempo (Denboraren espazioa). Juan José Aranguren eskultorearen lan batean oinarritutako pieza da, eta Andrés Doñatek partitura bihurtu zuen geometriaren eta soinu sorkuntzaren arteko itzulpen-ariketa harrigarri baten bidez.

Instalazio berriak zerikusirik ez duten bi lan erakusten ditu, baina jatorri berbera dute eta bereizezinak dira: alde batetik, Juan José Aranguren eskultoreak (Donostia, 1955) 1984an sortutako Canon bidimensional áureo 1 (Urrezko kanon bidimentsionala 1), eta, bestetik, Gliss, Andrés Doñatek (Donostia, 1956-2015) Arangurenen lanean oinarrituta 2005ean konposatutako soinu-pieza.

Juan José Aranguren eskultoreak bere kanona (lerro beltzak zuri gainean, paperean) 1984aren inguruan sortu zuen. Hamarkada batzuk beranduago, bere lana aurkeztu zion Doñateri topaketa informal batean, eta, emaitza gisa, Doñatek CD bat itzuli zion. CD horretan Gliss soinu-sorkuntza zegoen, Arangurenen lanean oinarritutakoa. Horrela hasi zen kolaborazio hori, eta gaur egun Tabakalerako eskailera nagusiko soinudun instalazioan du bere isla.

Lankidetza honetarako, (ez da horri buruzko adierazpen edo argibide espezifikorik gordetzen eta sinusoidalak eta prozesu algoritmokoak konbinatzen ditu), Doñatek Arangurenek diseinatutako eta bere esku jarritako kanona partitura bihurtu zuen, geometriaren eta soinu sorkuntzaren arteko itzulpen-ariketa harrigarri baten bidez. Laburbilduz, ariketa egin zuen espazioa denbora bihurtzeko. Lan hori Doñateren lehenengo lan publikoa izan zen eta bi artisten artean egindako kolaborazio bakarra.

Hurrengo bi hilabeteetan, Xabier Erkiziak Doñateren sorkuntzan oinarrituta egindako egokitzapen berezia entzun ahalko dugu, eta Arangurenek eskailera horietarako egindako kanonaren egokitzapena ikusi, lau poster handiren bidez ikusgarri egingo dena.

Juan José Aranguren (Donostia, 1955)

Eklektikoa, ez-artista eta ikasketa anitzekoa, Arteniño eta Ikertze Laboratorios Arteniño lengoaia alderatuei eta umeentzako hezkuntza estetikoari eskainitako bi egitasmoren kofundatzaile izan zen. 1999an, Alex Mendizabal soinu artistarekin batera Zine Animau egitasmoa sortu zuen. Hainbat eskultura publiko sortu eta aurkeztu izan ditu eta espazioari buruzko (Tridimentsionalitatea, Geometria eta Espazioaren erlatibitatea) ikerketak garatzen ditu.

Andrés Doñate (Donostia, 1956-2015)

Artista eta soinu-ikertzailea. Bere lan gutxi batzuk baino ez ditugu ezagutzen. Ikertze pedagogia esperimentaleko proiektuan parte hartzeaz gain, esparru pribatuan garatu zituen bere sorkuntza gehienak. Bere aurkezpen publiko urriek, soinuzko unibertso zabala erakutsi zuten, ikerketa zientifikoa eta musika ulertzeko modu berriak konbinatzen dituena. Bere lanak nagusiki soinu-instalazio multikanalen bidez erakutsi ziren, Euskal Herriko eszena artistikoan mota horretako arte-sorkuntzen aitzindari bihurtuz.

Fitxa teknikoa

  • Iraupena: 16:04, lau bertsiotan.
  • Diseinua: Juan José Aranguren "Urrezko kanon bidimentsionala 1"
  • Komisariotza eta soinu-egokitzapen espaziala: Xabier Erkizia.


el espacio del tiempo audioa denbora espazioa 044

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 de Julio 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 de Julio 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 de Julio 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 de Junio 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 de Junio 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).