artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium Museoak ‘Ibon Aranberri. Vista Parcial / Entresaka' argitalpenaren aurkezpena hartuko hu apirilaren 9an

Liburuak Reina Sofía Museoan eta Artium Museoan izandako Ibon Aranberriren erakusketaren koprodukzioa dokumentatzen du. Ibon Aranberri artistak eta Miren Jaio historialari eta arte kritikariak argitalpenaz hitz egingo dute museoan

artium-museoak-ibon-aranberri-vista-parcial-entresaka-argitalpenaren-aurkezpena-hartuko-hu-apirilaren-9an
Ibon Aranberri. Arg/ Foto: Quintas Fotógrafos

| 2 de Abril 2025

Artium, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, "Ibon Aranberri. Entresaka | Vista parcial" argitalpenaren aurkezpena egingo da datorren apirilaren 9an, asteazkena, 18:30ean. Katalogoa Artium Museoak eta Reina Sofia Museoak batera argitaratu dute, eta bi erakundeetan 2023an eta 2024an egindako erakusketa-proiektua dokumentatzen du. Ruth Noack, Shep Steiner eta Miren Jaio historialariek parte hartu dute katalogoan testu banarekin. Argitalpena aurkezteko, Museoak Aranberri eta Jaioren arteko elkarrizketa antolatu du. Sarrera librea eta doakoa izanen da, edukiera mugatuarekin.

2024ko apirilean Artium MuseoakIbon Aranberri (Itziar-Deba, Gipuzkoa, 1969) artistaren lanari eskainitako Entresaka erakusketa zabaldu zuen. Lan honek honek laurogeita hamarreko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte iritsi den obra sorta bat biltzen zuen. Erakusketa Reina Sofía Museoarekin elkarlanean egindako proiektuaren parte da. Bertan, artistaren ekoizpenari eskainitako lehen erakusketa bat egin zen Vista Parcial izenburuarekin, eta horri Entresaka izenarekin Artium Museoan egindako aurkezpen berria gehitu zitzaion. Aranberriren lan adierazgarriek osatzen zuten bi erakusketen muina, eta biek agerian uzten zuten paisaiaren eraketa-prozesuekiko eta gizakiaren esku-hartzearen ondoriozko eraldaketarekiko kezka. Izan ere, haren praktika, erreferentzia eta keinuz jositako ehun batean inskribatua, erabat definitu ezin den osotasun baten hondar eta inguruetara zeharka begiratuz eratzen zen. Alde horretatik, erakusketako obra askotan paisaia modernitatearen eraikuntza gisa agertzen zen, eta horrek makroproiektu handiak garatzeari bide ematen zion. Artistaren beste kezka batzuk erakusketaren hainbat unetan sumatzen zen, lehen industrializazioaren ondare materiala eta kontzeptuala eta haren aztarnak berrikustean.

2024ko azaroan, Ibon Aranberriri MACBA Fundazioaren lehen Saria eman zioten, Vista parcial eta Entresaka erakusketengatik. Sari horren helburua Espainiako eta Portugalgo artista garaikideen bikaintasuna aitortzea da, egungo panorama artistikoan duten eragina azpimarratuz. Epaimahaiak museo-espazioak irudimen sozialeko agertoki bihurtzeko duen trebetasuna nabarmendu nahi izan zuen, baita bere lanaren ezaugarri den koherentzia estetikoa ere.

Orain aurkezten den katalogoak zehatz-mehatz jasotzen du bi erakusketen dokumentazioa, bertan jasotzen ziren artelanak eta karteletako testuak.

Argitalpenaren diseinua Filiep Taqc-ek (Kortrijk. Bélgica, 1959) egin du. Testuei dagokionez, parte hartu dute Ruth Noack (Heidelberg. Alemania, 1964) komisario eta historialariak, Pasar un tiempo en Vista parcial testuarekin; Shep Steiner Kanadako historialaria eta arte kritikariak,La nieve lo cambia todo testuarekin; eta Miren Jaio irakaslea eta arte kritikariak (Bermeo, 1968) Di fronte e attraverso testuarekin. Hiru egileek Aranberriren azken hiru hamarkadetako ibilbideari begiratu diote.

Dagoeneko salgai dagoen argitalpena aurkezteko asmoz, Artium Museoak Ibon Aranberri artistaren eta Miren Jaio arte kritikariaren eta katalogoko testu baten egilearen arteko elkarrizketa antolatu du. Biek Aranberriren praktika errepasatuko dute eta erakusketa-proiektu honek suposatu duen mugarria aztertuko dute.


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).