artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Eztabaidarako" espazio artistiko bat izango da Sydneyko 24. Biurtekoa

Euskal Herrian izan dira Cosmin Costinas eta Inti Guerrero komisarioak, Etxepare Euskal Institutuaren Zabal programaren harira eginiko bisitan.

eztabaidarako-espazio-artistiko-bat-izango-da-sydneyko-24-biurtekoa
Sidneyko 24. Biurtekoaren aurkezpena, Gasteizen, atzo. À‚© ENDIKA PORTILLO / FOKU

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 2023ko Apirilaren 27a

Cosmin Costinas eta Inti Guerrero arte komisarioak dira Sydneyko (Australia)24. Biurtekoa antolatzeko arduradunak, eta atzo aurkeztu zituzten erakusketaren nondik norakoak, Gasteizko Artium museoan. Etxepare Euskal Institutuak 2019an abian jarri zuen Zabal programaren barruan jazo da bisita, "sortzaileen, profesionalen, eragileen eta erakundeen arteko truke luzea eta lankidetza sustatzen eta errazten duten nazioarteko sareak garatzea" baita bere helburu nagusia. Programa horren bitartez, gainera, harreman iraunkorrak ezarri nahi dituzte nazioarteko erakusketekin, eta nazioarteko eta Euskal Herriko artisten artean zuzeneko harremanak sortu.

Costinasek eta Guerrerok, esaterako, lau egun izan dituzte guztira Bilboko, Donostiako eta Gasteizko "museorik esanguratsuenak" ezagutzeko, baita Euskal Herriko testuinguru artistikoan murgiltzeko ere. "Ideia zehatz batetik jaio da bidaia hau: partekatzen dugun errealitatea amankomunean jartzea", azaldu du Costinasek. "Sydneyko biurtekoa prestatzen dihardugu oraindik ere, eta aukera hau paregabea da jasotako ezagutzak txertatzeko". Ondoren, Guerrerok gaineratu du Sydneyko 24. Biurtekoa egungo egoeraren inguruan eztabaidatzeko espazio bihurtu nahi dutela, "gatazka politikotik ingurumenaren hondamendira".

Paganotasuna, kristautasunaren aurreko kulturak, inauteriak, kultura aniztasuna islatzen duten tradizioak, herrikoitasunaren ideia, hizkuntza indigenak edota gastronomia izan dira biurtekoari forma ematen hasteko oinarrizko ideiak. "Diskurtso katastrofikoak deseraiki nahi ditugu, eta horren aurka egiteko ikusmolde berriak ezagutu". Erresistentzia politikoa artearen bidez berrasmatzea da helburuetako bat, eta, horretarako, "alaitasun kolektiboa" jarriko dute martxan.

Artistak, erdigunean

Sydneyko 24. Biurtekoak diziplina desberdinetako artistak bilduko ditu 2024ko martxotik ekainera, eta komisario biek "denena izango den erakusketa" antolatu nahi dute, "plataforma anitz erabiliz". Besteak beste, arkitektura kolonialeko espazio bat, hiriko egoitzak eta elektrizitate fabrika zahar bat izango dira bileralekuak, eta gonbidatuek eztabaidatzeko aukera izango dute haietan. "Umilak izan behar dugu, eta ulertu behar dugu gure erantzukizuna harremanak ahalbidetzea dela", aitortu du Costinasek. "Erakusketaren erdigunean artistak egongo dira beti".

Azken hamabost urteotan artistek bizi izan dituzten aldaketak elkarrekin trukatzeko momentua izango da biurtekoa, baita testuinguru desberdinak ezagutzekoa ere. "Jai kolektiboa da", berretsi du Guerrerok. Bat dator Costinas: "Zoragarria da plataforma hauen bidez artisten ezagutzak handitzea eta haien egoerak alderatzea". Arte kolektiboa garatu ahal izateko aurreko ezagutza guztiak deseraiki behar izan dituztela uste du, hain zuzen, komisarioak.


isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.