artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Askatasuna eta kontrola

Orain dela gutxi, genealogia feministak artean duen garrantzia azpimarratzen zuen tesi baten aurkezpenean egon nintzen. 90eko hamarkadako Euskal Herrian gorputzaren inguruan egindako artearen azterketa sakonean, aurreko emakumeen esperientzia eredu moduan erabiltzea zein garrantzitsua den azaltzen zuen Maite Luengoren tesiak.

askatasuna-eta-kontrola
Xare Alvarez À‚©La Taller

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2023ko Maiatzaren 5a

Orain, Xare Alvarezek Bilboko La Tallerren jarri duen erakusketa ikusten ari naizela, argi eta garbi ikusten ditut emakume horiek ehundutako sarearen eraginak.

Sabaitik eskegita dagoen aluminiozko eskulturan Louise Bourgeoisen aurrekaria ikusi dut, eta hormaren kontra dauden lihozko tapizetan Anni Albersena. Ez ditu artista haiek kopiatzen, emaitza zeharo ezberdina baita, baina haien inspirazioa, ukitua edo oroimena igartzen da, Alvarezen lanari inongo meriturik kendu gabe.

Hain zuzen, badirudi material batzuen erabilpenean emakumeak izan zirela aitzindari, batez ere ohikoak ez ziren garaietan, eta, horregatik, artearen sistemak ez zituen kontuan izan orain dela ez gehiegira arte. Alvarezen brodatuz egindako marrak ehundura berezia duen lihozko oihalaren gainean nahasten dira, eskuz marraztutako arkatzarekin edo boligrafoarekin egindako zirriborroen antzera. Erakusketan nengoen bitartean asko gustatu zitzaidan irudikatzea emakumearen marrak brodatuz egin izan direla, eta gizasemerenak lanabes ohikoago batzuekin; eta ohikoagoak egiten zaizkigu azken horiek, nagusi izan den artearen sailkapenean sartu ditugulako, brodatuen edo harien bidez egindakoak emakumeenak izan direlako, alegia. Baliteke, La Tallerreko arduradunak azaldu zidan bezala, beste lan batean grabatuta azaltzen zaigun mataza antzeko marra behartua izatea paper gainean aztarna uzteko, eta, horren ondorioz, artistak teknika bortxatu behar izana eskuaren askatasuna imitatzeko. Aldiz, makinan egindako brodatuetan zirriborroaren formak bere bidea erraz egiten du.

Bestalde, hormatik irteten diren aluminiozko forma tolestuak oso ederrak iruditu zaizkit, eta hor ere ehunen edo espartzuz egindako lanen presentzia ikusi dut patina zuriak edo grisaxkak uzten dituen aztarnetan.

Eskuaren edo keinuaren moldatzea eta askatasunaren arteko kontrastea ikusi dut Alvarezen erakusketan.

lotune

Lotune

Xare Alvarez Berakoetxea

La Taller (Bilbo, Bizkaia)

2023ko Martxoaren 17tik
2023ko Maiatzaren 12ra


fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.