artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Iritsi da garaia

'90 berriak' | Non: San Telmo museoan, Donostian. | Noiz arte: Ekainaren 4ra arte.

iritsi-da-garaia
90 berriak erakusketa, Donostiako San Telmo museoan. À‚© JON URBE / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 2023ko Maiatzaren 24a

Garai jakin baten historizazioa egin nahi baldin bada, horretarako beti distantzia behar dela azpimarratu izan da. Distantziak, ustezko objektibotasun kutsua emateaz gain, iraganera beste begi, perspektiba eta hedadura batekin begiratzeko aukera eskaini ohi duelako. Orain dela urte batzuk hasi zitzaion begirada kritikoz begiratzen iragandako 1980ko hamarkada hari, eta, orain, berriz, hurrengo hamarkadan arreta jartzeko garaia iritsi dela dirudi: 30 urteko tartea nahikoa ote da, bada, atzera begira hasteko?

Neroni 30 urte pasatxokoa naiz, eta halako gauzak irakurtzea bertigo pixka bat ematen hasia zait, nire bizitza propioa historizatzeko aukera baita hein batean mahai gaineratzen dena, zahartzaroaren ajeak pixkanaka begi-bistaratzen hasiz. Dena den, emozioak eta ilusioak ere badakartza eskutik helduta. Haur izandako garai haiei beste begirada batez begiratzeko aukera eskaintzen baitu, eta garai haietan nik nire gorputzean bizitako esperientziak beste gorputzek bizitako esperientziekin osatzeko aukera ematen baitu; agian, nire memoriei beste ulermen gainazal bat gehituz.

Beraz, bertigo, ilusio eta emozioen nahasketan barneratuta nengoela joan nintzen San Telmo museoan erakusgai dagoen 90 berriak mostra ikustera: Oraindik ere haur nintzen hartan, zer egiten zen artearen esparru hartan, ni enteratu ere egin ez nintzela? Ideiaren bat banuen, praktikaren batzuk ezagutzen nituen, noski, baina lan gehienak katalogo eskasetako irudien bidez nituen ikusiak, eta ezagutzen ez nuenetik asko zegoen irudikapena nuen. Eta horrekiko kuriositatea gailentzen hasi zitzaidan denaren gainetik, eta hala iritsi nintzen erakusketaren atarira ere.

Bilduma iragartzen duen kartel handiak ez ezik, beste bi elementuk ere osatzen dute espazio hau. Batetik, halako kronograma bat dago, letra nahiko txikiekin egina; letra askokoa, gehiegizkoa. 90eko hamarkada hartako zurrunbiloa irudikatzen du, zalantzarik gabe, eta ondoren erakusketan datorrena iragarri ere bai, nolabait behintzat. Zaila izan behar du horri guztiari ordena jakin eta ulergarri bat ematea erakusketa batek eskaintzen dituen tresnekin; eta zailtasun horiek espazioan, ondoren ere, antzeman egiten dira. Bestetik, Ruiz de Infantek egindako bideo baten proiekzio probokatzailea dago: "Espántame". "Cómeme". "Redímeme". "Suicídame". "Dómame". Barnera sartu naiz.

Erakusketa ordena ia kronologiko batean antolatua dago, alde batetik: 1990eko hamarkadako lehen urteekin ematen zaio hasiera, eta 2000ko hamarkadako azken urteak biltzen dira azken aretoan. Eta ordena kronologiko hau, era berean, askotariko arte ekoizpenak garatu eta bultzatu zituzten hainbat espazio eta instituziotan egituratu da. 1990eko hamarkada, maiz, Artelekuren presentzia erabatekoaren atzean ezkutatu da, eta erakusketak, bederen, atzean uzten du hori. Behin ere entzun gabeko izen, espazio eta artisten kolektiboak ezagutzeko aukera izan dut: Zelai Azpi, Rederia, La Percha galeria, El Gallinero... Baita artearen historiografiatik kanpo gelditutako proiektuak eta egiteko eta egoteko bestelako moduak ikustekoa ere. Asko, nigandik ezin gertuago gauzatutakoak. Nork esango zidan!

Era berean,ordea, hainbeste izen berrik nahasmen sentsazioa sortzen dute aretoan, guztia behar den bezala kokatzeko eta ulertzeko arazoez gain. Eta ulermenean ez du laguntzen zenbait lanek haiei zegokien espazioetatik ihes egiteak —adibidez, bideogintzari dagokion lekuan Belen Morenoren piezak egoteak—, ezta testuinguru haiei ez zegozkien garai kronologikoetako lanak tartekatzeak edo definitu gabeko zonak egoteak ere. Izan dut sentsazioa zenbait puntutan gehiegi esan eta erakutsi nahi izateko asmoa ere bazegoela, agian.

Dena den, erakusketak aditzera ematen duena da 1990eko hamarkadari begirada kritikoa egiteko beharra dagoela; eta egon badirela urte luzez kalitate eskaseko katalogoetako argazkietan bizi izan diren artelanak eta berriz ere aretoetara eramateko beharra dutenak lizunak jan aurretik —literala izan daitekeena zenbait kasutan—. 1990eko hamarkada hartako iruditeria konplexu hura guztia astintzeke dago, eta badirudi horretarako garaia iritsi dela.


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.