artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Inklusioa eta batasuna" aldarrikatu ditu Nextor grafitigileak Villabonan

Artistak bideo bat argitaratu du erakusteko nola sortu duen Fleming eskola publikoko horma batean eginiko irudia.

inklusioa-eta-batasuna-aldarrikatu-ditu-nextor-grafitigileak-villabonan

Edu Lartzanguren [BERRIA.eus]
| 2023ko Maiatzaren 30a

Nextor Otaño grafitigileak ez du atsedenik hartzen. Urte hasieran, hark Pasaia (Gipuzkoa) jaioterrian eginiko horma irudi bat munduko ehun onenen artean sailkatu zuten, eta, orain, bideo bat argitaratu du erakusteko zer-nolakoa izan den Villabonan (Gipuzkoa) eginiko irudi bat sortzeko prozesua.

Fleming ikastetxean egin du irudia, eta, azaldu duenez, "hezkuntza publikoak inklusioa eta batasuna sustatzeko duen garrantzia azpimarratzen du". Gaineratu duenez, eskola horretan atzerritik helduriko ikasle asko daude. Irudian agertzen den animalia eskolan maskota gisa daukaten txakurra da. "Asko maite dute". Omenaldia egin nahi izan die ikastetxe horretako ikasleei.

Duela hiru urte, beste irudi bat egin zuen Villabonako haur hezkuntzako eskolan.

Gaztea da Otaño, 20 urte inguru ditu, baina nerabea zenetik aritu izan da aitarekin aldamioan edo garabian igota horma irudi handiak egiten. Euskal Herriko pertsonaiak hartu izan ditu margogai: Joxan Artze, Mikel Laboa eta Berri Txarrak taldea, esaterako.

Handik eta hemendik deitu izan dute lanak egiteko. Jose Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolariaren erretratu erraldoi bat egin zuen duela bi urte, Ordizian (Gipuzkoa).

Street Art Cities plataforma grafitiaren inguruko kultura hedatzeko sortu zen, eta mundu osoan eginiko irudiak nabarmentzen ditu hilabetero. Horien artean bozketa antolatzen du urtero, ehun grafitirik onenen zerrenda osatzeko, eta horretan sartu zuten Pasaiako Ciriza eraikinean eginikoa.


kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 10etik
2026ko Irailaren 20era

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.